T xuspo Poyok(Altsasu, 1963) instalazio artistiko bat aurkezten du, eta izenburua, berez, ipuin laburra da. Pendulua eta kanpaia. Pendulu eta kanpaiaren arteko abentura erromantiko bitxi bat; maitasuna da basakeriaren kontrako arma bakarra. Esku-hartze honetan, Vianako eliza desakralizatuko zurezko zorua arbel handi bat bihurtuko da eta bertan Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren hogeita hamar artikuluak idatziko dira.
Urriaren 17an (osteguna), 12:00etan, izanen da inaugurazioa eta bertan artista egonen da.