Basquerville 2024 - Diseinu Grafikoaren eta Teknologiaren inguruko Euskal Festibala

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko urriaren 16(e)tik 2024(e)ko urriaren 18(e)ra
  • Basquerville 2024 - Diseinu Grafikoaren eta Teknologiaren inguruko Euskal Festibala

Basquerville enpresa-berrikuntza diseinutik eta teknologiatik bultzatzeko ekitaldia da, lehen mailako konferentzien, workshop espezializatuen eta networking askoren bidez. Esperientzia inspirazionala da, praktika profesionalerako ezagutza aurreratua ekarriko duena.

Hiru egunetan zehar Gasteizko alde zaharreko Villa Suso jauregi errenazentista eszenatoki ideala izango da talentu berriak ezagutzeko, nazio eta nazioarteko hizlariekin konektatzeko eta tokiko industriako erreferentziak eta bide berriak jasotzeko. 

Aukera paregabea sektoreko profesionalen onenengandik ikasteko diseinua, programazioa, interakzioa, motion, errealitate birtuala eta artisautza eta fabrikazio digitaleko modu berriei buruz. Erreserbatu data eta eman izena lehenbailehen.

AGENDA (programa xehetasunez ikusteko egin klik hemen: https://basquerville.eus/eu/programa/)

URRIAK 17 (OSTEGUNA)

09:30-10:00 Akreditazioa
10:00-10:15 Ongietorria
10:15-11:05 Marmol
11:10-12:00 Flan
12:00-12:30 Atsedena/networking
12:30-13:20 MARCE DE MEDEIROS
13:25-14:15 MAHAI-INGURUA: CIRCULARIDAD

14:15-16:00 Bazkaltzeko geldialdia

16:00-16:15 Arratsaldeko akreditazioa
16:15-17:05 RAQUEL MEYERS 
17:05-17:30 Atsedena/networking
17:30-18:20 MAITE ZABALETA
18:25-19:15 DIXON BAXI (ingelesez + gaztelaniaz)

19:30-21:00 [HARROBY] by Begihandi → Xabier Isasti, Garazi Conde, Julen Asga (kunsthal), Irati Antia eta Maria Perearekin

URRIAK 18 (OSTIRALA)

09:30-10:00 Akreditazioa
10:00-10:15 Ongietorria
10:15-11:05 Jon Zabalegi
11:10-12:00 Xabier Zirikiain
12:00-12:30 Atsedena/networking
12:30-13:20 Wallijai
13:25-14:15 Cuchillo(gaztelaniaz)

14:15-16:00 Bazkaltzeko geldialdia

16:00-16:15 Arratsaldeko akreditazioa
16:15-16:05 Illo (ingelesez)
17:05-17:30 Atsedena/networking
17:30-18:20 Helena Malvido
18:25-19:15 Talia Cotton (ingeleraz)
20:00-23:00 [JAIALAB] IKA MIKA (mikro irekia/networking) + ARDILUZU (Graphic recording) + SESSIÓN VJ BUKLEH

SARREREN SALMENTA - Pack Txotx, eguneko sarrerak eta workshopak - (Eskuragarri orrialde honen amaieran "hurrengo ekitaldiak" jartzen duen atalean). Informazio gehiago: https://basquerville.eus/eu/

Pack Txotx- 70 €

Aurtengo Basquervillera zatozela argi duzuenontzat bai ala bai. early bird abonua urriaren 17 eta 18ko jarduera guztietara sartzeko: ponentziak, networking, Harroby eta Jaialab.

Urriaren 17ko sarrera - 35 €

Jaialdiaren bi jardunaldietara joaterik ez duzuenontzat, hemen duzue eguneko sarrera, eta, gainera, ostiral gaueko Jaialab-era sartzeko aukera.

Urriaren 18ko sarrera - 35 €

Jaialdiaren bi jardunaldietara joaterik ez duzuenontzat, hemen duzue eguneko sarrera, ostiral gaueko Jaialab-erako sarrera barne.

Workshop Marce Medeiros - 90 €

Workshop Talia Cotton - 90 €

 


Laburrean

Non