"Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?"

Bilbao 2024(e)ko Urriak 15
  • "Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?"

Hitzaldia: Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?

  • Ana Rosa Ispizua, Begoña Patiño eta Mª Carmen Sampedro, sektoreko hiru langile, Euskal Abertzaletasunaren Museoak gonbidatuta, Sabino Arana Fundazioan azalduko dituzte euren lanaren gakoak, lanaren garrantzia eta jardueraren etorkizuna nola ikusten duten.
  • «Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» hitzaldia. Urriaren 15ean, asteartearekin, arratsaldeko 7etan.
  • Izaskun Bilbao Europako parlamentari ohiak moderatzaile jardungo du topaldian.

Itsas zabaleko arrantza eta gizonak betidanik lotu diren arren, egia da emakumeek berebiziko eginkizunak gauzatzen dituztela lehorrean, eta eginkizun horiek funtsezkoak direla sektoreko jarduera asko garatzeko, hala nola sareak konpontzea, harrapatutako arrainak deskargatzea, arraina latetan sartzea, saltzea eta abar.

Emakumea oinarrizko atala izan da beti euskal arrantza-sektorearen. Arrantzan, sektore guztietan bezala, katebegi guztiek sendoak izan behar dute katea hautsi ez dadin, eta emakumeen katebegi hori, zalantza barik, giltzarria da da sektore osoa osasuntsu ibil dadin.

Baina belaunaldien arteko txandaketarik ez dagoelako, sareak material sintetikoak erabiliz fabrikatzen direlako eta arrantza-ontzidia murriztu delako, saregile eta neskatilen tradiziozko lanbidea desagertzen ari da. Hala eta guztiz ere, orain ari gara, hain zuzen ere, arrantza egiteko sareen artisau-konponketan diharduten emakumeek egiten duten lana ikusarazteko eta aintzatesteko lanean, aukera-berdintasuna, elkartegintza, prestakuntza eta ekintzailetza sustatzen.

Urriaren 15ean, asteartea, 19:00etatik aurrera, Ana Rosa Ispizuak, Begoña Patiñok eta Mª Carmen Sampedrok, Bermeoko saregileen eta neskatilen sektoreko hiru langilek, euren lanaren gakoak eta lanbide horren garrantzia azalduko dituzte Sabino Arana Fundazioan Euskal Abertzaletasunaren Museotik gonbidatuak, eta belaunaldien arteko txandaketa faltagatik duten kezka azalduko dute.

Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko kide ohiak moderatuko du bilera. Bilbaok, europarlamentari izan zen garaian, hainbat alditan defendatu zuen halako lanbideen garrantzia eta emakumeoi langile gisa dagozkien gizarte-eskubideak eraz aitortzeko beharra.

«Saregileak eta neskatilak. Desagertzen ari den lanbide bat?» izenburuko hitzaldia Euskal Abertzaletasunaren Museoak 2022an abian jarri zuen «Aintzindariak» zikloaren esparruan egingo da. Ziklo honen helburua hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen istorioak nabarmentzea da; izan ere, diziplina horien ahaleginari esker, ohiturak eta praktikak eraldatu dira, eta tradizioz gizonek menderatu dute ingurune hori. Ekimen honen bidez, euren borroka, pasioa eta dedikazioa ikusarazi nahi dira, ezagutzen dituztenak inspiratuz eta pertsona askorentzat eredu bihurtuz.

Sabino Arana Fundazioaren Euskal Abertzaletasunaren Museoak 2022an hasi zuen “Emakume handiak” zikloaren parte da “Saregileak eta neskatilak, Desagertzeko bidean dagoen lanbidea?” izeneko hitzaldia. Ziklo honen helburua hainbat diziplinatan nabarmendu diren emakumeen istorioak nabarmentzea da; izan ere, diziplina horien ahaleginari esker, ohiturak eta praktikak eraldatu dira, eta tradizioz gizonek menderatu dute ingurune hori. Ekimen honen bidez, euren borroka, pasioa eta dedikazioa ikusarazi nahi dira, ezagutzen dituztenak inspiratuz eta pertsona askorentzat eredu bihurtuz.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2024(e)ko Urriak 15
  • Ordutegia19:00 - 20:30
  • LekuaSabino Arana Fundazioa (Tere Verdes Pasabidea, Moraza Plaza ondoan)
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non