Donostikluba 2024: Rebe + LaMia Mari DJ

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Urriak 12
  • Donostikluba 2024: Rebe + LaMia Mari DJ

Ginmusica eta Donostia Kulturaren eskutik, soinu urbanoei eskainitako zuzeneko bi gau (lehenengoa urriaren 11n) izango ditu Donostikluba Festibalaren hemeretzigarren edizioak.

Rebeca Díaz, aka Rebe, 22 urteko abeslari eta konpositore madrildarra da.

Rebe panpina galdua da, eta estutzean, xuxurlak, oihuak eta akordeak sortzen ditu, Espainiako abestiaren tradizioan mila aldiz entzun direnak. Maitasunaren ondoren eta pasioaren aurretik sortua izan zen. Horrek azal dezake erotismo-balada paregabeak izatea. Rebek bere buruari buruzko kondaira txikiak kontatzen ditu, maitasunez nahasitako katramila teatralak, gozoak, mingotsak, barregarriak, sutsuak eta katastrofikoak, baina inoiz ez sinesgaitzak, protagonista bera baita.

Oihana da LaMia Mari, Donostian bizi den dj-a. Bere soinu estetika musika estilo hibridoen dieta osasungarri batekin moldatu da, Hego Amerika, Erdialdeko Amerika, Karibe eta Afrikako dantza soinu hiritar eta tropikalak oinarritzat hartuz: afrobeat, dancehall, funk karioka, regetoia eta abar.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps