"Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko" (poemak + abestiak)

Lemoa 2024(e)ko Urriak 11
  • "Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko" (poemak + abestiak)

Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte Lander BilbaoMariana BlancoRafa RuedaUrdin Baraiazarra eta Uxue Garciak idazlearekin batera.

Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra.

Liburuko 11 poema musikatu dituzte eta errezitatutako poemekin batera, 75 minutuko emanaldian bi bibolin, bi gitarra, mandolina, xirula, musu-gitarra eta perkusioa-bateria arituko dira.

lemoa.net

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps