"Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales" mahai-ingurua

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Irailak 27
  • "Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales" mahai-ingurua

Donostia Zinemaldia 2024.

"Nuevos medios: cine y festivales en la era de las redes sociales" (Hedabide berriak: zinema eta jaialdiak sare sozialen garaian) hizketaldian, Diego Batlle −Otroscines.com plataformako zuzendaria−, Pepa Blanes −Cadena Ser kateko kultura-ataleko burua−, Wendy Ide −The Observer argitalpeneko kritika-saileko burua− eta Guy Lodge −Varietyko kritikaria−, euren esperientzia pertsonala partekatuz ariko dira hizketan sare sozialak zinemari eta jaialdiei buruzko informazioa emateko baliatzeko moduaz, eta eztabaidatu egingo dute beharrezkoa ote den sare sozialetan egotea gomendio-funtzioa betetzeko.

Ikus-entzuleak: gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko Irailak 27
  • Ordutegia16:00
  • Lekua Tabakalera - Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Donostia-San Sebastián)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera

Non