Musikagileak 2024-2025: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Concierto inauguruación del Circuito Musikagileak 2024-2025)

Bilbao 2024(e)ko Irailak 26
  • Musikagileak 2024-2025: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Concierto inauguruación del Circuito Musikagileak 2024-2025)

Musikagileak 2024-2025: Musika Garaikidarean Zirkuituaren barne.

Musikagileak Euskal Konpositoreen Elkarteak Musikagileak Musika Garaikidearen Zirkuituaren XV. edizioari hasiera emango dio irailaren 26an, ostegunean, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) inaugurazio kontzertuarekin. Oraingo honetan, BOSek, Josep Planellsek zuzenduta, duela gutxi sortutako lau obra interpretatuko ditu; horien artean, Garazi Zabaleta konpositorearen “Unlike” erabateko estreinaldia nabarmentzen da, Itsaso Sainz de la Maza pianista bakarlari duela. Emanaldian Zuriñe F. Gerenabarrenaren “JASO”, Vicent Egearen “Litha. Summer Solstice” eta Aurelio Edler Copesen “¿Recuerda el mar a quien camina sobre él?” obrez ere gozatu ahal izango da.

Emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bilboko Campos Eliseos Antzokian. Sarrerak beren webgunean edo Campos Antzokiko leihatiletan eros daitezke eta 3 euroko prezio bakarra izango dute: https://www.teatrocampos.com/espectaculo/bos-xv-musikagileak-zirkuitua/

Bilbao Orkestra Sinfonikoa Musikagileak-en kolaboratzailerik leialenetakoa dela esan daiteke. Izan ere, osteguneko kontzertuarekin 13 urteko lankidetza estua ospatuko da bi erakundeen artean, hamarkada bat baino gehiago Bilboko taldeak Musikagileak Zirkuituaren edizio bakoitzari hasiera eman diolarik, egungo euskal konpositore askoren musika sinfonikoa eta nazioarteko autore erreferentzialen musika ezagutzeko aukera eskainiz.

Bilbao Orkestraren helburuetako bat musika sortu berria zabaltzea izan da beti. Duela 100 urte baino gehiago hasi zenetik, 1922an, BOSek Euskal Herriko edo Espainiako obra garaikide eta konpositore ugari sartu ditu bere programetan, eta orkestrak ildo horri jarraitzen dio gaur egun Euskalduna Jauregian garatzen duen abonu denboraldian, obra garaikideak eta euskal konpositoreenak biltzen dituen programazioarekin. Urtero, Musikagileak elkarteak Inaugurazio Kontzertu honetarako gonbidatzen duen musika garaikideko espezialista handi batek zuzentzen du BOS. Geoffrey Patterson, Jean-Philippe Wurtz, Jean Deroyer, Jordi Francés edo Yalda Zamani izan dira azken edizioetan parte hartu duten zuzendarietako batzuk. Josep Planellsek, aurtengoan zuzendari lanak egingo dituenak, errepertorio sinfoniko garaikidearen ezagutza zabala du, eta Ensemble ugari zuzendu ditu Europa osoan zehar.

BOSen inaugurazio-kontzertuaren ondoren, Musikagileak Zirkuituak, 2025eko urriaren 8tik otsailaren 27ra bitartean, beste 11 kontzertu gehiago proposatuko ditu Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Donostian. Talde eta bakarlari ezagunak izango dira bertan protagonista, eta 64 konpositoreren piezak joko dira, horietatik 36 euskaldunak, eta 20 estreinaldi absolutu baino gehiago izango dira.

Bigarren emanaldia urriaren 8an ospatuko da, 19:30ean, Donostian, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiko Entzulekuan, hain zuzen.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User