AZzabalik 2024, sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa

Bilbao 2024(e)ko Irailak 25
  • AZzabalik 2024, sorkuntza artistikoaren inguruko topaketa

Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok AZzabalik. Sorkuntza Artistikoaren inguruko Topaketarekin hasiko du 2024-2025 denboraldia. Topaketa honek ekoizpen garaikidea erakutsiko du bertako eta nazioarteko hogeita hamar bat artistaren lanaren bidez eta Zentroan hogei bat jarduera eginez: Atarian, Terrazan, Lantegian, Kubo Baltzan, DendAZen eta Erakusketa Aretoan.

AZzabalik goizean hasiko da, 2024-2025 denboraldia aurkeztuz eta Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala jardunaldiarekin. Gogoeta komun gisa, egonaldi batzuen arduradunek —instituzionalek eta independenteek— eta artistek iritzia emango dute sorkuntza bultzatzeko eta laguntzeko programen garrantziaz.

Arratsaldean, Azkuna Zentroko Egonaldien Programaren bidez lanean ari diren artistek Lantegian dituzten estudioak irekiko dituzte, beren prozesuak publikoen komunitate guztiei erakusteko. Proposamen horiek bestelako begirada bat eskaintzen diete egungo narratibei, arte bisualen, dantzaren, performancearen, ikus-entzunezkoaren, soinuaren eta hitzaren arteko elkargunean kokaturik.

Itzulera honetan, irakurketa performatiboak, bisita gidatuak, topaketak eta dantza-ikuskizunak izango ditugu, urtean barrena Alhóndigan egiten denaren erakusgarri.

2024KO PROGRAMAZIOA

EGITARAU PROFESIONALA

11:30-14:30: Pentsatu, egin, bizi. Egonaldi artistikoen inguruko topaketa profesionala

PRO programa kontsultatu 
Izena eman PRO programan “hemen” 

EGITARAU PUBLIKOA

OPEN STUDIOS
18:00-20:00

  • ARTXIBOAZ / BIBLIOGRAFÍA / PUBLICACIONES AZ | Lantegia 1

Erakusketak

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA” | Erakusketa Aretoa

JARDUERAK

11:00-20:00

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA” | Auditorioa
    Proiekzioa: “The Great Silence”

18:00

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA”| Erakusketa Aretoan
    Performancea: Entelechy

18:30

  • ELENA AITZKOA. “Ur Aitzak” | Kulturen Ataria
    Performancea: JIRIW BE KA KOKODJI LADJE URRUN EGON ARREN
  • ALLORA & CALZADILLA.“KLIMA” | Erakusketa Aretoa
    Bisita guidatua

19:00

  • ALLORA & CALZADILLA. “KLIMA”|  Erakusketa Aretoa
    Performancea: Lifespan

19:00

20:00

20:40-21:00

21:00


Laburrean

Non