Iruñeko Udalak eta Nafarroako Antzerki Eskolak (ENT) eman dute elkarrekin antolatu duten Haurrendako XXXIII. Antzerki Testuen Lehiaketako irabazleen berri: Goiz Eder Iturain Aramendi eta Paula Llorens Camarena dira. Izar Uxo, euskarazko lanaren kasuan, estreinaldia igande honetan, irailaren 22an izanen da, 18:00etan, Nafarroako Antzerki Eskolan, Eva Azpilikueta eta Laura Villanuevaren zuzendaritzapean. Eva Azpilikuetak, Txetxu Colladok, Monika Torrek eta Laura Villanuevak antzeztuko dute testua.
Epaimahaiak testuaren egitura sinplea, baina oso koherentea eta ondo garatua nabarmendu ditu, hizkuntz-aberastasun handikoa baita, hori bai, hizkuntzaren erabilera zailegian erori gabe.
Izar uxo lanaren istorioa nolabaiteko poesia, umore ukituak eta misterio kutsu bat uztartuz aletzen da. Osagai horiek guztiak oso interesgarriak dira haurrei zuzendutako lan batean. Kontatzen den istorioaren gaia eta tonua, pertsonaien aurkezpena eta deskribapena, eta protagonista haurra izatea (izan ere, horrek ikusleak istorioarekin identifikatzea bermatzen du) positiboki baloratu diren alderdiak izan dira, batez ere eszenaratzeari begira.