Donostiako Zinemaldia 2024: egitaraua

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko irailaren 20(e)tik 2024(e)ko irailaren 28(e)ra
  • Donostiako Zinemaldia 2024: egitaraua

Irailaren 20tik 28ra bitartean Donostia Zinemaldiak bere 72. edizioa egingo du.

Irakurri jarraian Donostiako 2024ko Zinemaldiaren egitaraua, egunez egun:

Euskal ekoizpena duten 20 film hautatu dira

Guztira 20 obra −15 film luze, hiru telesail eta bi film labur− izango dira Zinemaldiaren 72. edizioko euskal partaidetza osatuko dutenak, eta ia sail guztietan programatuta egongo dira: Sail Ofiziala, New Directors, Zabaltegi-Tabakalera, Perlak, Nest, Culinary Zinema, Zinemira, Made in Spain, Belodromoa, Haurrentzako zinema eta EITB Gala.

Zinemirak −berariaz euskal zinemari eskainitako sailak− bederatzi proposamen bilduko ditu; horietako zortzi mundu-estreinaldiak dira eta, horrenbestez, Euskal Zinemaren Irizar Sarirako hautagaiak. Irizar Sariaren bidez 20.000 euro emango zizkie filmaren ekoizleei. Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutako saila da Zinemira, Irizarrek, EITBk eta Urbilek babestua, eta Euskadiko Filmategiaren, EPE-IBAIA ekoiztetxe-elkartearen eta Zineuskadiren lankidetza du.

Raúl de la Fuentek (Iruñea, 1974) Williamstarrak Los Williams  (The Williams) ez-fikziozkoarekin inauguratuko du saila, Athletic Clubeko jokalari diren bi anaiaren eta horien familiaren historiaren inguruko lanarekin, hain justu. De la Fuentek Publikoaren Saria irabazi zuen Un día más con vida / Another Day of Life (Perlak, 2018) filmarekin, Cannesko Sail Ofizialeko emanaldi berezi batean estreinatu eta Goya saria eta Europako Zinema Akademiak animazioko film onenari emandako saria jaso zituen pelikularekin, hain zuzen ere.

Carmen Chaplin aktoreak zuzendutako Chaplin | Espíritu gitano / Chaplin | Spirit of The Tramp film luzeak emango dio amaiera sailari. Charlie Chaplinen senitartekoak familiaren ijito-herentzian murgilduko da bidaia argigarri batean. Sustrai horiek Chaplinen pertsonaia maitatu eta tristeena inspiratu zuten: arlotea.

Arantxa Aguirrek (Madril, 1965) −Dancing Beethoven (2016) eta beste dokumental saritu batzuen egileak− Ciento volando zuzendu du, Jone Laspiur aktoreak Eduardo Chillida eskultore donostiarraren obrari buruz kontatzen digun ez-fikzioa, nabarmentzekoa izanik 2024an Eduardo Chillidaren jaiotzaren 100. urteurrena dela.

Erreplika Pello Gutiérrezen (Donostia, 1979) bigarren film luzea da, bakarka zuzendutako lehena, hausnarketa bat XIII. mendeko Zikuñagako Ama Birjinaren tailu baten desagerpenaren, zuzendariaren aita Juanmi Gutiérrez zinemagilearen heriotzaren, hutsune horiek betetzeko irudiak sortzeko moduaren eta absentzien inguruan.

Ernesto del Ríok (Bilbo, 1954), ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiko zuzendariak 2000tik 2017ra arte, bere seigarren film luzea errealizatu du: Ezer ematen ez dizun mundu hori / Ese mundo que no te da nada / That World That Gives You Nothing. Bertan, Bilbon hasi eta Habanan bananduko den bikote baten aldizkako harremana erretratatzen digu egileak.

Jone Ibarretxe de la Calek (Barakaldo, 1990) Nere Falagan Martinekin (Barakaldo, 1991) zuzendu du bere lehen lana, Ibarretxe anaien (hots, egilearen aita Josemi eta bi osabak) argi-itzalak aztertzeko. Hau ez da Hollywood (Ibarretxe anaien amaitu gabeko istorioa) / Esto no es Hollywood (La historia inacabada de los hermanos Ibarretxe) / This Is Not Hollywood (The Unfinished Story of The Ibarretxe Brothers) filmak euskal ikus-entzunezkoen hiru aitzindari horiekin egon ziren aktore eta zinemagileei egindako elkarrizketak biltzen ditu hiru anaiak erretratatzeko.

Miguel Alba Ricok (Madril, 1967), Nino Fontánek (Madril, 1969) eta Itziar Bernaolak (Bilbo, 1970) euren lehen zinema-lana erakutsiko digute: Los poderes de Lolo dokumentala, Miguel Alba Ricoren ama Lolo Ricori buruzkoa; La bola de cristal telebista-saio mitikoa sortu zuen Lolo Ricok, eta aipatzekoa da haren 40. urteurrena betetzen dela aurten.

Zortzitik infinitura Naia Laka Arrizubietak (Ispaster, 1990) zuzendutako lehen obra da eta euskal zinemaren historia kontatzen digu, Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sortzaile Benito Ansolaren ibilbidetik abiatuta eta Miren Agur Meabe idazlearekin batera.

Saila lehiaz kanpoko emanaldi batek osatuko du: Indarkeriaren oi(h)artzunak / Let It Know / Que se sepa, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian Publikoaren Sari Nagusia eta Nazioarteko Amnistiaren aipamen berezia lortu zituena. Zuzendariak Amaia Merino (Donostia, 1970) −Asier eta biok / Asier and Me (2013, Euskal Zinemaren Irizar Sariaren irabazlea, 2016ko The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala atzerabegirakoan sartua) eta Non dago Mikel / Where Is Mikel? (Zinemira, 2020, aipamen berezia jaso zuena) filmeko zuzendarietako bat− eta Ander Iriarte (Oiartzun, 1986) −Echevarríatik Etxeberriara (2014) eta Karpeta urdinak / Blue Files (Zinemira, 2022) lanen egilea− dira. Tamara Muruetagoienaren egia-bilaketa jorratzen du lanak: ETAk haren familia bahitu zuen, eta haren aita torturatu eta erail egin zuen Estatuak.

Bollain eta Pérez-Sañudo ere, lehian Irizar Saria beretzeko

Iciar Bollain (Madril, 1967) −Maixabel (2021) filmarekin Euskal Zinemaren Irizar Saria irabazi zuena− berriz izango da hautagai Soy Nevenka / I Am Nevenka filmarekin; alkatearen (Urko Olazabalek antzeztua) jazarpena salatzera ausartzea garesti aterako zitzaion zinegotzi baten benetako istorioa, Sail Ofizialean hautatua izan da Bollainen film berria. Halaber, badaki zer den Irizar Saria irabaztea David Pérez Sañudok (Bilbo, 1987), Ane / Ane Is Missing lanarekin (2020) lortu baitzuen, eta oraingoan New Directors saileko hautaketan parte hartuko du berriz bilbotarrak Azken erromantikoak lanarekin.

Alauda Ruiz de Azúa, Jon Garaño eta Aitor Arregi, Izibene Oñederra, Galder Gaztelu-Urrutia eta Andrea Jaurrietaren azken lanak

Beste euskal ekoizpen batzuk ere aurkeztuko dira Zinemaldian. Cinco lobitos / Lullaby (Zinemiraren amaierako filma, 2022) filmaren zuzendaria Alauda Ruiz de Azúak (Barakaldo, 1978) Sail Ofizialean Querer aurkeztuko digu, 30 urte ezkonduta eman ondoren senarra utzi eta behin eta berriz bortxatzeagatik salatuko duen emakume baten (Nagore Aranburu) istorioa kontatzen duena. Jon Garañok (Donostia, 1974) eta Aitor Arregik (Oñati, 1977) zuzendutako Marco izango da Perlak sailari amaiera emango dion lana Belodromoan, lehiaz kanpo, Veneziako Orizzonti sailean egon ondoren. Izibene Oñederra zinemagileak (Azkoitia, 1979) Kimuak sailean hautatutako eta Annencyn emandako animaziozko film laburra aurkeztuko du Zabaltegi-Tabakaleran, Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) / When It Comes (It Will Have Your Eyes) / Está por venir (y tendrá tus ojos)Julen Etxeberria (Getxo, 1974), Elías Querejeta Zine Eskolako ikasle ohia, Hirugarren paisaia / El tercer paisaje / The Third Landscape film laburrarekin lehiatuko da Nesten. Galder Gaztelu-Urrutiaren (Abadiño, 1974) film arrakastatsuaren sekuela El Hoyo 2 / The Platform 2 filmak Culinary Zinema saila itxiko du lehiaketaz kanpo. Horrez gain, Belodromoak Itziar Gómezek (Errenteria, 1964) zuzendutako Go!azen gazteentzako telesail musikalaren (EITB) hamaikagarren denboraldiaren estreinaldia ere hartuko du. Made in Spain sailean Andrea Jaurrietaren (Iruñea, 1986) Nina proiektatuko da. Ninaren protagonista (Patricia López Arnaiz) bere herrira itzuliko da hor orain omentzen duten idazle batez mendekatzeko. Ninak Kritikaren Saria jaso zuen Málagako zinema-jaialdian. Haurrentzako zinema atalean egongo da beste euskal produkzio bat: Diego Cagide eta Diego Lucero argentinarrek zuzendutako Robotia animaziozko filma. Jon Rodríguezek (Errenteria, 1991) zuzendutako Itsatsita Instagramerako telesail musikalaren bigarren denboraldia hartuko du EiTB Galak.

Itzal handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizleen zerrenda luzea Donostian

Itzal handiko zinemagile, antzezle, gidoigile eta ekoizleen zerrenda luze batek jada berretsi du Donostian izango direla Zinemaldiaren 72. edizioa dela-eta. Pedro Almodóvar, Cate Blanchett eta Javier Bardem Donostia Sariez gain (Bardemi iaz eman zitzaion saria, baina aurten jasoko du), euren filmak aurkeztera etorriko dira Donostiara Pamela Anderson, Monica Bellucci, Jamie Campbell Bower, Úrsula Corberó, Johnny Depp, Ester Expósito, Andrew Garfield, Karla Sofía Gascón, Isabelle Huppert, Noémie Merlant, Ángela Molina, Franco Nero, Lupita Nyong’o, Nahuel Pérez Biscayart, Charlotte Rampling, Will Sharpe eta Tilda Swinton.

Halaber, gaur egungo zinematografiako hainbat zinemagile garrantzitsuk euren azken proposamenak aurkeztuko dituzte: Jacques Audiard, Sean Baker, Edward Berger, Leos Carax, Costa-Gavras, Gia Coppola, Audrey Diwan, Arnaud Desplechin, Mati Diop, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Dea Kulumbegashvili, Mike Leigh, Joshua Oppenheimer, François Ozon, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Jane Schoenbrun, Paolo Sorrentino, etab.

Pertsona ospetsu horietako asko Sail Ofizialarekin lotuta egongo dira. Esaterako, Audrey Diwan zuzendaria eta Noémie Merlant, Will Sharpe, Jamie Campbell Bower eta Chacha Huang antzezleak Emmanuelle inaugurazio-filmean egongo dira. Zinemaldiari amaiera emateko, John Crowley zuzendaria Andrew Garfield aktorearekin bertaratuko da We Live in Time aurkeztera. Donostiara etorriko dira, halaber, The Last Showgirl filmaren zuzendari Gia Coppola eta protagonista Pamela Anderson, baita The End filmaren zuzendari Joshua Oppenheimer eta Moses Ingram, Michael Shannon eta George MacKay aktoreak ere. Le dernier souffle / Last Breath filmari dagokionez, Costa-Gavras zuzendaria eta Charlotte Rampling, Ángela Molina eta Marilyne Canto antzezleak izango dira Zinemaldian, baita izen bereko liburuaren egileak (Claude Grange idazlea eta Régis Debray filosofoa) ere. Mike Leigh zuzendaria Marianne Jean-Baptiste Hard Truths filmeko protagonistarekin izango da, eta François Ozonekin batera izango dira Donostian Hélen Vincent, Josiane Balasko eta Pierre Lottin aktoreak (Quand vient l'automne / When Fall is Coming). Gainera, Edward Berger Conclave filmaren zuzendaria eta Hebi no michi / Serpent’s Path filmeko protagonista Damien Bonnard. Azkenik, Johnny Deppek zuzendutako bigarren film luzea aurkeztuko digu, Modi, Three Days on the Wing of Madness, lehiaz kanpo, Riccardo Scamarcio, Antonia Desplat, Bruno Goeury, Luisa Raineri eta Ryan McParland aktoreez lagunduta.

Perlak saileko filmak erakustera etorriko dira Jacques Audiard zinemagilea eta Karla Sofía Gascón aktorea (Emilia Pérez); Coralie Fargeat zuzendaria (The Substance); Emmanuel Courcol zuzendaria eta eta Pierre Lottin antzezlea (En Fanfare / The Marching Band); Paolo Sorrentino errealizadorea (Parthenope); Monica Bellucci aktore eta ekoizlea eta Yannis Dimolitsas zuzendaria (Maria Callas: Letters and Memoirs); Walter Salles zuzendaria (Ainda Estou Aquí / I’m Still Here); Sean Baker zinemagilea (Anora); Payal Kapadia zuzendaria eta Kani Kusruti, Divya Prabha eta Chhaya Kadam aktoreak (All We Imagine As Light); Isabelle Huppert aktorea, Yeohaengjaui pilyo / A Traveler's Needs filmeko protagonista; Mohammad Rasoulof zuzendaria eta Misagh Zare, Soheila Golestani, Mahsa Rostam, Setareh Maleki eta Niousha Akhsni aktoreak (Daney anjir maabed The Seed of the Sacred Fig); Adam Elliot zuzendaria (Memoir of a Snail / Memorias de un caracol); Bird filmeko protagonista, Nykiya Adams hasiberria, eta Chris Sanders zuzendaria, Lupita Nyong’o, Macarena García eta Álvaro Morte aktoreekin batera (The Wild Robot).

Zabaltegi-Tabakalera sailak nola zinemagile ospetsuak hala talentu berriak bilduko ditu: Berlinaleko Urrezko Hartzaren irabazle Mati Diop (Dahomey, Zabaltegi-Tabakalerako inaugurazio-filma); Beginningekin Urrezko Maskorra beretu zuen Dea Kulumbegashvili, Aprili / April aurkeztuko duena; Hiroshi Okuyama, Kutxabank-New Directors saria irabazi zuena Boku wa Iesu-sama ga kirai / Jesus bere lehen lanarekin eta Boku no ohisama / My Sunshine (Un Certain Regard) aurkeztuko diguna. Arnaud Desplechinek omenaldia egingo dio zinemari Spectateurs! / Filmlovers! obrarekin, Cannesetik igaro ondoren; Leos Caraxek eta Tatiana Bouchain ekoizleak C’est pas moi / It’s Not Me aurkeztuko dute, eta Jane Schoenbrun (We're All Going to the World's Fair filmaren zuzendaria) bere bigarren film luze I Saw the TV Glow erakustera gerturatuko da Donostiara, Sundancen eta Berlinen parte hartu ondoren.

Franco Nero aktore italiar mitikoak lagunduko du Italia biolentoa. Italiako polizia-zinema atzerabegirakoa eta, bereziki, Il giorno della civetta / The Day of the Owl (Damiano Damiani, 1968) filma, non bera protagonista den.

Ohikoa denez, Latinoamerikako zinemaren ordezkari ugari izango dira Donostian, Sail Ofizialeko filmak izanik gehienak: Maite Alberdi, Elisa Zulueta eta Francisca Lewin aktoreekin, Paloma Salas eta Inés Bortagaray gidoigileekin eta Juan de Dios Larrain ekoizlearekin (El lugar de la otra), baita Diego Lerman ere Leonardo Sbaraglia, Sergio Prina eta Renata Lerman aktoreekin (El hombre que amaba los platos voladores). Zabaltegi-Tabakaleran Tanya Valette eta Andrea Queralt aktoreek eta Nahuel Palenque soinu-zuzendariak Pepe filma aurkeztuko dute, eta Maximiliano Schonfeldek horixe bera egingo du Sombra grande Big Shadow filmarekin. Horizontes Latinos sailak hauek guztiak bilduko ditu: Luis Ortega zinemagilea eta Nahuel Pérez Biscayart, Úrsula Corberó eta Daniel Giménez Cacho aktoreak (El jockey Kill the Jockey); Lola Arias zuzendaria (Reas); Celina Murga eta Joaquín Furriel eta Marina de Tavira aktoreak (El aroma del pasto recién cortado / The Freshly Cut Grass); Juliana Rojas zinemagilea eta Fernanda Vianna eta Mirella Façanha aktoreak (Cidade; Campo); Ana Endara zuzendaria eta Paulina García eta Jenny Navarrete aktoreak (Querido Trópico / Beloved Tropic)Pelo malorekin Urrezko Maskorra irabazi zuen Mariana Rondón zuzendaria eta Daniela Ramírez, Francisco Denis eta Samantha Castillo antzezleak (Zafari); José Luis Torres Leiva eta María Alché (Cuando las nubes esconden las sombras), eta Salvador del Solar zuzendaria, Álvaro Cervantes eta Emanuel Soriano aktoreekin (Ramón y Ramón).

Inaugurazio-galan Donostia Saria jasoko duen Javier Bardemez gainera, Pedro Almodóvarren eta haren La habitación de al lado / The Room Next Door filmaren inguruan Tilda Swinton, Raúl Arévalo, Juan Diego Botto, Victoria Luengo, Melina Matthews, Alberto Iglesias konpositorea eta Agustín Almodóvar eta Esther García ekoizleak bertaratuko dira Donostia Zinemaldira.

Sail Ofizialeko filmek zinema espainiarreko ordezkari ugari bilduko dituzte: Urrezko Maskorra beretzeko lehian hauek etorriko dira Donostiara: Pilar Palomero zuzendaria eta Patricia López Arnaiz, Antonio de la Torre, Marina Guerola eta Julián López aktoreak (Los destellos / Glimmers); Soy Nevenka / I am Nevenka pelikularen ekipoa, Iciar Bollain zuzendariarekin, Isa Campo gidoilariekin, Mireia Oriol, Urko Olazabal eta Ricardo Gómez aktoreekin eta Nevenka Fernández berarekin (filma bere istorio errealean oinarritzen da); Pedro Martín-Calero zuzendaria eta Ester Expósito, Malena Villa eta Mathilde Ollivier antzezleak (El llanto / The Wailing); eta Albert Serra zinemagilea (Tardes de soledad).

Querer telesailari dagokionez (hautaketaren parte, lehiaz kanpo) Alauda Ruiz de Azúa zuzendaria Nagore Aranburu, Pedro Casablanc, Miguel Bernardeau, Iván Pellicer eta Loreto Mauleón aktoreekin eta Eduard Solá eta Julia de Paz gidoilariekin bertaratuko da. Emanaldi bereziei gagozkiela, Javier Giner, Yo, adicto I, Addict telesailaren sortzaile eta zuzendaria, Elena Trapé zinemagilearekin eta Oriol Pla, Omar Ayuso eta Marina Salas aktoreekin izango da Zinemaldian, eta La virgen roja The Red Virgin filmaren aldetik, Paula Ortiz zuzendariarekin batera bertaratuko dira Najwa Nimri, Alba Planas, Patrick Criado, Aixa Villagrán eta Pepe Viyuela antzezleak.

New Directors sailak hauek bilduko ditu, besteak beste: Antón Álvarezek (C. Tangana) zuzendutako bere lehen filma aurkeztuko digu, La guitarra flamenca de Yerai Cortés musikari protagonistarekin batera, eta La llegada del hijo Surfacing ekoizpen espainiar-argentinarrak Cecilia Atán eta Valeria Pivato zuzendariak eta Greta Fernández aktorea izango ditu lagun.

Celeste telesailak Belodromoan izango duen estreinaldiak haren sortzaile Diego San José, haren zuzendari Elena Trapé, eta Carmen Machi, Manolo Solo eta Andrea Bayardo aktoreen presentzia izango du. Belodromoan bilduko dira, halaber, Perlak sailaren amaierako film Marcoren zuzendari Jon Garaño eta Aitor Arregi, Eduard Fernández eta Nathalie Poza protagonistez gain.

Culinary Zinema sailean, Mugaritz. Sin pan ni postre-n –sailari hasiera emango dion filmaren– zuzendari Paco Plazaz gain, El hoyo 2 / The Platform 2 filmaren estreinaldian Galder Gaztelu-Urrutia zuzendaria eta Milena Smit eta Hovik Keuchkerian protagonistak izango dira.

Bestalde, Made in Spain sailak ordezkari ugari ekarriko ditu Donostiara, esate baterako, Mucha mierda Break a Leg filmeko aktore Marisa Paredes eta Petra Martínez eta zuzendari José Carlos Plaza; Verónica Echegui, Alberto Ammann, Tamar Novas eta Alba Galocha (Justicia artificial); Itsaso Arana eta Vito Sanz (Volveréis); David Trueba eta Macarena Sanz (El hombre bueno), María Rodríguez Soto eta Enric Auquer (Mamífera), Casa en flames / A House on Fire (Casa en llamas) ere ordezkatuz, Macarena García, Clara Segura eta Emma Vilarasaurekin batera; Óscar de la Fuente (La casa); Isaki Lacuesta (Segundo premio / Saturn Return); Celia Rico eta María Vázquez, Los pequeños amores lanaren zuzendari eta protagonista, hurrenez hurren, eta Andrea Jaurrieta, Patricia López Arnaiz, Iñigo Aranburu eta Ramon Agirre (Nina), beste hainbat zinemagile eta antzezlez gainera. Azkenik, RTVE Galek ere artista ugari ekarriko dituzte, hala nola hauek: Rodrigo Cortés, Mario Casas eta Anna Castillo (Escape); Juana Macías, Julieta Tobio, María Cabello Steelman eta Salua Hadra (Las chicas de la estación / The Girls at the Station), eta Alexis Morante eta Natalia de Molina, Salva Reina eta Óscar Lasarte (¿Es el enemigo? La película de Gila May I Speak with the Enemy?).

Azkenik, Zinemirako aniztasunak honako hauen presentzia ahalbidetuko du Zinemaldian: Iñaki eta Nico Williams futbolariak, Los Williams / The Williams inaugurazio-pelikulako protagonistak, Carmen Chaplin zuzendari eta aktorea, haren ahizpa eta filmeko protagonista Dolores Chaplin eta bien aita Michael J. Chaplin, Luces de ciudad filmaren egilearen semea, Stochelo, Mozes eta Isaac musikariekin batera, Chaplin | Espíritu gitano / Chaplin | Spirit of The Tramp –sailari amaiera emango dion filma– aurkezteko, Go!azen telesailaren hamaikagarren denboraldiaren aktore-zerrenda osoaz gainera.

Urrezko Maskorra irabazteko lehia

Maite Alberdi, Edward Berger, Gia Coppola, Costa-Gavras, Kiyoshi Kurosawa, Mike Leigh, Diego Lerman, Joshua Oppenheimer eta François Ozonen film luze berriak Urrezko Maskorra beretzeko lehian ariko dira, Laura Carreira eta Xin Huoren lehen lanekin batera, horiek ere Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko (irailaren 20tik 28ra) Sail Ofizialean barne hartuta egonik. Audrey Diwanen Emmanuelle filmak ere parte hartuko du Sail Ofizialean (zehazki, lehiaketa inauguratuko du), bai eta Urrezko Maskorra irabazteko lehiatuko diren ekoizpen espainiar hauek ere: Soy Nevenka / I am Nevenka, Iciar Bollainena; El llanto / The Wailing, Pedro Martín-Calerorena; Los destellos / Glimmers, Pilar Palomerorena, eta Tardes de soledad, Albert Serrarena.

Maite Alberdik (Santiago, 1983) lehendabizikoz hartuko du parte Urrezko Maskorra lortzeko lehian fikziozko bere lehen film luzearekin; zehazki, El lugar de la otra Alia Trabucco Zeránen Las homicidas entseguan jasotako kasuetako baten egokitzapena da. María Carolina Geel idazleak 1955ean bere maitalea tiroz hil zueneko benetako istorioa kontatzen digu Alberdik. Zinemagile txiletarra epaimahai ofizialeko kide izan zen 2021ean, eta Perlak Sailean ez-fikziozko hainbat lan erakutsi izan ditu, hala nola El agente topo / The Mole Agent (2020) –Zinemaldiko Koprodukzio Foroan hautatua, geroago Sundance Zinema-jaialdian estreinatua, Europako Film Onenaren Publikoaren Sariaren irabazlea eta Oscar sarietarako izendatua–, eta La memoria infinita / The Eternal Memory (2023) –dokumentalen nazioarteko lehiaketan Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu zuena Sundancen, Oscar sarietarako izendapena jasotzeaz gainera–.

Eskoziako biltegi handi bateko langile portugaldar baten bizitza prekarioa deskribatzen digu Laura Carreirak (Porto, 1994) On Falling bere lehen film luzean. Zinemagile portugaldarrak –Edinburgon bizi denak– zuzendutako lanen artean, honako film labur hauek dira nabarmentzekoak: Red Hill (2018), Edinburgoko zinema-jaialdiko New Visions Sariaren irabazlea eta Eskoziako BAFTA Sarietan izendatua; eta The Shift (2020), Veneziako zinema-jaialdian estreinatua eta Europako Zinema Sarietarako eta Londresko Zinema Kritikarien Elkargoko Sarietarako izendatua.

Pamela Anderson, Jamie Lee Curtis eta Dave Bautista dira The Last Showgirl Gia Coppolaren (Los Angeles, 1987) lan berriko aktore nagusiak; Palo Alto (2013) eta Mainstream (2020) dira zinemagilearen beste bi lan, Veneziako Mostran emanak biak. Coppolaren filmaren protagonista nagusia showgirl beterano bat da, 30 urte ikuskizun batean lanean eman ondoren ikuskizun hori bukatu eta bidegurutzean kokatuko dena.

Donostia Sariarekin omendua 2019an (urte horretan proiektatu zen, hain justu, Adults in the Room), Costa-Gavras errealizadore frantziar-greziarra (Loutra-Iraias, 1933) Sail Ofizialera itzuliko da; Sail Ofizialean aurkeztu zuen, halaber, Le capital (2012). Le dernier souffle / Last Breath da zuzendariaren lan berria, eta zainketa aringarrietako mediku baten eta idazle baten bizitzei buruzko gogoetak biltzen dira bertan; Denis Podalydès, Kad Merad, Marilyne Canto, Ángela Molina, Charlotte Rampling, Hiam Abbass, Karin Viard eta Agathe Bonitzerdira protagonista nagusiak. Egilearen obra zabal eta konprometituan Z (1969) –ingelesez besteko film onenaren eta Muntaketa onenaren Oscar sariak eta Cannesko Epaimahaiaren Sari Berezia–, Missing (1981) –gidoi egokitu onenaren Oscar saria eta Cannesko Urrezko Palma– eta Music Box (1989) –Berlinaleko Urrezko Hartza– dira nabarmentzekoak. 

Edward Berger (Wolfsburg, 1970) Conclave filmarekin lehiatuko da Sail Ofizialean aurten; alemaniarraren aurreko filma, Im Westen nichts Neues (2022), hainbat Oscar sariren irabazle izan zen (nazioarteko film onenaren Oscar saria, besteak beste). Film berrian, Ralph Fiennesek kardinal baten rola antzezten du. Aita Santua bat-batean hil ondoren, haren oinordekoa hautatzeko konklabea gainbegiratu beharko du protagonistak. Stanley Tucci, John Lithgow eta Isabella Rossellini ere zuzendu dituen zinemagile alemaniarrak Jack (2014) eta All My Loving (2019) aurkeztu ditu Berlinaleko lehia ofizialean eta Panorama atalean, hurrenez hurren.

Shower (1999), Kung Fu Hustle (2004), Curiosity Kills The Cat (2006) eta The Monkey King (2014) filmetan gidoigile izan ondoren, Xin Huo txinatarrak (Beijing, 1980) Bound in Heaven pelikularekin egin du debuta zuzendari gisa. Gaixotasun terminala duen gizon baten eta indarkeriak harrapatutako neska baten gorabeherak kontatzen dizkigu oraingoan zinemagileak; erlojupeko ihesaldia hasiko dute bi protagonistok hainbat hiritan zehar.

Hebi no michi / Serpent's Path filma ere emango da lehiaketan, Kiyoshi Kurosawak (Kobe, 1955) zuzendua, alabaren heriotza basatia mendekatzeko plan bat antolatzen duen gizon bati buruzkoa. Frantsesez filmatua, Ko Shibasaki, Damien Bonnard eta Mathieu Amalric ditu protagonista filmak. Kurosawak berak 1998an zuzendutako izen bereko filmaren –hamar urte geroago Donostiako Zinemaldiko Japonia beltzean atzerabegirako tematikoan programatutakoaren– bertsio berria da. Honako lan hauek dira egile japoniar emankorraren ibilbideko lan esanguratsuenak: Akarui mirai / Bright Future (2003), 2015ean Japoniako zinema independente berria zikloan sartua; Tokyo Sonata (Zabaltegi-Perlak, 2008), Cannesen Un Certain Regard Epaimahaiaren Saria jaso zuena; Shokuzai / Penance minitelesaila (Zabaltegi-Bereziak, 2012); eta Wife of a Spy (Perlak, 2020), Veneziako Mostran zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia irabazi zuena.

Halaber, Mike Leigh britainiarra (Salford, 1943) ere Sail Ofizialean izango da lehendabizikoz, film hauek zuzendu ondoren: Secrets and Lies (1996; Cannesko Urrezko Palmaren irabazlea eta Perlak Sailean aurkeztua); Naked (1993, zuzendari onenaren saria eskuratu zuena Cannesen); All or Nothing (2002), Vera Drake (2004, Veneziako Urrezko Lehoiaren irabazlea), eta Happy-Go-Lucky (2008). Hard Truths ekoizpen ingeles-espainiarraren protagonistak Marianne Jean-Baptiste eta Michele Austin dira; Leighek Londresko familia baten eguneroko bizitza deskribatzen digu bere lan berrian, bai eta familia-harremanak, dolua eta osasun mentala ere, besteak beste.  

Diego Lerman (Buenos Aires, 1976) hirugarrenez lehiatuko da Zinemaldian El hombre que amaba los platos voladores obrarekin; Argentinako telebistan estralurtar-presentziaren ikus-entzunezko sorkuntzarik gogoangarriena kontatzen digu zuzendariak bere lan berrian. Leonardo Sbaraglia, Sergio Prina, Osmar Núñez eta Renata Lerman nabarmentzen dira aktore-zerrendan. Renata Lermanek taldeko antzezpen onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen El suplente / The Substitute (2022) filmarekin eta Diego Lermanek Sail Ofizialean aurkeztutako beste film luzeak (Una especie de familia / A Sort of Family, 2017) Gidoi onenaren Epaimahaiaren saria eskuratu zuen. Egilearen aurreko lanak –hala nola La mirada invisible / The Invisible Eye (2010) eta Refugiado (2014)– Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean estreinatu izan dira, Horizontes Latinos sailean programatu aurretik.

Sail Ofizialak The End ere hartuko du, Joshua Oppenheimerrek (Austin, Texas, 1974) zuzendutako lehen fikziozko pelikula, hain zuzen ere. Tilda Swinton, Michael Shannon, George MacKay, Bronagh Gallagher eta Tim McInnerny nabarmentzen dira, antzezle-zerrendan, mundua amaitu eta bi hamarkada geroago bunker batean bizirik dirauen familia aberats bati buruzko musikal distopiko honetan. Oppenheimerren aurreko lanei dagokienez, hauek gailentzen dira: Indonesiako genozidioari buruzko The Act of Killing (2012), Berlinaleko Panorama sailean estreinatu eta dokumental onenaren Bafta saria irabazi zuena; eta The Look of Silence (2014), Veneziako Mostran Epaimahaiaren Sari Nagusia eta FIPRESCI Saria eskuratu zituena. Bi filmak dokumental onenaren Oscar sarirako hautagai izan ziren; halaber, Zinemaldiak, hain justu ere, The Act of Killing. Zinema eta indarkeria globala deitutako atzerabegirako tematikoan bildu ziren.

François Ozonen (París, 1967) Quand vient l'automne / When Fall Is Coming filmeko protagonistak Hélène Vincent, Josiane Balasko, Ludivine Sagnier eta Pierre Lottin dira, eta emakume erretiratu baten istorioa kontatzen digu frantziarrak bertan (gizon bat –lagun baten semea, espetxetik atera berria– ezagutu eta bizitza aldatu egingo zaio protagonistari). Film berriarekin seigarren aldiz parte hartuko du errealizadore frantziarrak Zinemaldiko Sail Ofizialean. Izan ere, Urrezko Maskorra irabazi zuen Dans la maison / In The House (2012) filmarekin eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Sari Berezia, berriz, Le refuge (2009) pelikularekin, Sous le sable / Under the Sand (2000), Une nouvelle amie / The New Girlfriend (2014) eta Été 85 / Summer of 85 (2020) aurkezteaz gainera. Gainera, Ozonen zenbait filmek Perlak sailean parte hartu izan dute, hala nola hauek: 8 femmes (2002), Jeune et jolie (2013), Frantz (2016) eta Peter von Kant (2022).

Soy Nevenka / I’m Nevenka filmean, alkate baten jazarpena salatzera ausartzeagatik ondorio latzak pairatu zituen zinegotzi baten benetako istorioa kontatzen digu Iciar Bollainek (Madril, 1967), eta bosgarrenez parte hartuko du zuzendariak lan horrekin Sail Ofizialean. Te doy mis ojos / Take My Eyes (2003), Mataharis (2007), Yuli (2018) eta Maixabel (2021) filmen egileak, film horiekin Zinemaldiko hainbat sari erdietsi ondoren, berriz ariko da lehian Urrezko Maskorra beretzeko, oraingo honetan, Mireia Oriolen eta Urko Olazabalen antzezpena duen obra honekin. Halaber, Zinemaldiak beste sail batzuetan ere programatu izan ditu Bollainen lanak, hala nola En tierra extraña In a Foreign Land (2014) Emanaldi Berezietan; eta Hola, ¿estás sola? (1996), Flores de otro mundo / Flowers from Another World (1999, Cannesko Semaine de la critique atalean saritua), Katmandú, un espejo en el cielo / Kathmandu Lullaby (2012) eta La boda de Rosa / Rosa’s Wedding (2020) Made in Spain sailean.

Sail Ofizialaren parte izango da, halaber, El llanto / The WailingPedro Martín-Calero (Valladolid, 1983) film laburren eta musika- eta publizitate-industriarako lan ugariren egileak zuzendutako lehen film luzea. Isabel Peñarekin batera idatzi zuen zuzendariak filmaren gidoia; Peñak Rodrigo Sorogoyenekin batera idatzi ditu Que Dios nos perdone / May God Save Us (Sail Ofiziala, Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria, 2016), El reino / The Realm (Sail Ofiziala, 2018) eta As bestas / The Beasts (Perlak, Donostia Hiria Publikoaren Saria Europako Film Onenari, 2022) lanen gidoiak. El llanto Espainiak Argentina eta Frantziarekin batera ekoitzitako pelikula da, eta denboraren une desberdinetan eta jakin gabe konektaturik egonik arrisku bati aurre egin behar dioten hiru emakumeren rolak dituzte bertan Ester Exposito, Mathilde Ollivier eta Malena Villa aktoreek.

Pilar Palomerok (Zaragoza, 1980) bere hirugarren film luzea aurkeztuko digu, Los destellos / Glimmers, Eider Rodríguez idazlearen Bihotz handiegia kontakizunean inspiratua. Patricia López Arnáiz, Antonio de la Torre, Marina Guerola eta Julián López dira protagonista nagusiak hamarkada batetik gora bananduta eman arren senar ohi gaixoa zaintzeko lana onartzen duen emakume bati buruzko istorio honetan. Las niñas / Schoolgirls (Made in Spain, 2020) –Palomeroren lehen film luzea– Berlingo zinema-jaialdiko Generation Kplus programan estreinatu zen, eta Málagako film onenaren Urrezko Biznaga eta film onenaren, zuzendaritza berri onenaren, jatorrizko gidoi onenaren eta argazki onenaren Goya sariak beretu zituen. Palomeroren bigarren filma, La Maternal, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen 2022an, eta film horri esker, Carla Quílez antzezleak Interpretazio Nagusi Onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen (ex aequo Paul Kircherrekin).

Bestalde, Albert Serrak (Banyoles, 1975) lehen aldiz parte hartuko du Sail Ofizialean Tardes de soledad filmarekin; tauromakiari buruzko ez-fikziozko film honetan, toreatzaileak zezentokian bizi dituen egoera mental eta espiritualak jorratzen dira. Hasiera-hasieratik, Cannesko Quinzaine des cinéastes atalean hautatu izan dira Serraren lanak, hala nola Honor de cavalleria (Made in Spain, 2006) eta El cant dels ocells / Birdsong (Made in Spain, 2008). Història de la meva mort (2013) filmarekin Locarnoko zinema-jaialdiko Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen. Grand Prix saria ere lortu zuen FIDMarseille jaialdian, Roi Soleil (2016) lanarekin, eta Liberté (2019) filmari esker Epaimahaiaren Sari Berezia beretu zuen Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean, eta Cannesko Sail Ofizialean Pacifiction filmarekin (Made in Spain, 2022) lehiatu zen.

Arnold, Audiard, Baker, Coppola, Courcol, Elliot, Fargeat, Hong, Kapadia, Rasoulof, Salles, Schrader eta Sorrentino ariko dira lehian Perlak Sailean

Petra Costa zinemagileak (Belo Horizonte, 1983) Donostia Hiria Publikoaren Saria jasoko eta Apocalypse in the Tropics aurkeztuko du Perlak sailean. Brasildarraren lan berria, Veneziako Mostran lehiaz kanpo estreinatua, mugimendu ebanjelikoak arakatzen dituen ez-fikzioa da; zehazkiago, fenomeno horrek Jair Bolsonarori Brasilgo presidentetzarako bidea nola erraztu zion kontatzen digu. Costaren filmografian Elena (2012), Olmo and the Seagull (2015) eta The Edge of Democracy (2019, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua) nabarmentzen dira, besteak beste.

Urrezko Palma eta Cannesko zinema-jaialdiaren azken edizioko palmareseko film ugari, Berlinaleko Zilarrezko Hartza Epaimahaiaren Sari Nagusia eta Annecyko Cristal saria lehiatuko dira Donostia Hiria Publikoaren Saria beretzeko, Veneziako Mostran, Torontoko zinema-jaialdian eta bestelako topaldietan hautatutako beste film batzuekin batera. Andrea Arnold, Jacques Audiard, Sean Baker, Francis Ford Coppola, Emmanuel Courcol, Adam Elliot, Coralie Fargeat, Payal Kapadia, Mohammad Rasoulof, Walter Salles, Hong Sangsoo, Paul Schrader eta Paolo Sorrentino zinemagileek euren film luze berriak erakutsiko dituzte lehiaz kanpoko hiru film bilduko dituen sailean: Marco (Jon Garañok eta Aitor Arregik Perlak sailari amaiera emango diote Belodromoan film horrekin), Chris Sandersen The Wild Robot animaziozko filma eta Maria Callas: Letters and Memories, Tom Volf eta Yannis Dimolitsas egileena.

Emilia Pérez filmari esker, Jacques Audiardek (París, 1952) Epaimahaiaren Saria eraman zuen Cannesko zinema-jaialdiaren azken edizioan, eta film horrek emango dio hasiera, hain justu, Perlak sailari (lehian ariko da). Zoe Saldaña, Karla Sofía Gascón, Selena Gomez eta Adriana Paz antzezleek emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuten (sari kolektiboa), halaber, sexu-trantsizioa egitea erabakiko duen narkotrafikatzaile mexikar bati buruzko film horrengatik. Edgar Ramirez ere aktoreen zerrendan dago. Audiardek Un Prophète / A Prophet (Perlak, 2009) filmarekin ere beretu zuen Epaimahaiaren Sari Nagusia, baita Urrezko Palma bat ere Dheepan (2015) pelikularekin, eta Veneziako Mostran zuzendari onenaren saria eraman zuen Les frères Sisters The Sisters Brothers (Perlak, 2018) lanarekin. 2009an, De battre mon coeur s'est arrêté / The Beat That My Heart Skipped (2004) filmak Kontrauhina: Frantziako Zinema Berriena atzerabegirakoan parte hartu zuen.

Cow (2021) Cannes Première sailean aurkeztu ondoren, Andrea Arnoldek (Dartford, 1961) Perlak sailean aurkeztuko du Bird, Cannesko Sail Ofizialean bildutako bere film berria; zinemagileak hiru aldiz irabazi du Epaimahaiaren Saria Cannesen: Red Road (2006), Fish Tank (2009) eta American Honey (2016). Zinemagile britainiarraren lan berriak Kent iparraldeko etxe okupatu batean aitarekin eta anaiarekin bizi den 12 urteko nerabe baten istorioa kontatzen digu.

Anora −Cannesko azken Urrezko Palmaren irabazlea− ere Perlak hautaketaren parte da. Filmaren egile Sean Bakerrek (Summit, 1971) oligarka errusiar batekin ezkonduko den Brooklyngo sexu-langile gazte baten gorabeherak planteatzen dizkigu. Hirugarrengoz hartuko du parte zuzendari estatubatuarrak sailean, Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean estreinatutako The Florida Project (Perlak, 2017) eta Cannesko hautaketa ofizialean lehiatutako Red Rocket (Perlak, 2021) filmen ondoren.

Francis Ford Coppolak (Detroit, 1939) ere hartu zuen parte Cannesko zinema-jaialdiaren azken edizioan Megalopolis alegia erromatar epikoarekin; irudikatutako Amerika batean girotua, hainbat izar ditu aktore-zerrendan, hala nola Adam Driver, Giancarlo Esposito, Nathalie Emmanuel, Aubrey Plaza eta Shia LaBeouf. Sei Oscar irabazi ditu Coppolak, bere ibilbide osoari egindako aintzatespen bat barne hartuta, eta 2002an Donostia Zinemaldiaren 50. Urteurreneko Sari Berezia eraman zuen; Zinemaldiari gagozkiola, Urrezko Maskorra beretu zuen bere ibilbidearen hasieran The Rain People (1969) filmarekin, Rumble Fish (1983) pelikularekin lehiatu zen Sail Ofizialean, non lehiaz kanpo parte hartu zuen The Godfather Part II (1974), The Conversation (1974) eta Apocalypse Now (1979) obrekin.

Cannes Première sailean izan zuen estreinaldia En fanfare / The Marching Band filmak; komedia horretan, orkestra-zuzendari itzaltsu batek jakingo du anaia bat duela eta, berak bezalaxe, musika maite duela anaia horrek. Emmanuel Courcol (Paris, 1958) zinemagile frantziarraren hirugarren film luzea da, Cessez-le-feu (Alto el fuego, 2016) eta Un triomphe (2020; komedia onenaren saria Europako Zinemaren Sarietan) lanen ondoren.

Animaziozko zineman espezializatua, Adam Elliot zuzendari australiarrak (Melbourne, 1972) Annecyko zinema-jaialdian film luze onenaren Cristal saria beretzea ahalbidetu zion filma erakutsiko du Perlak sailean; hala, barraskiloen figura apaingarriak biltzea gustuko izanik eleberri erromantikoei maitasun sakona dien neskato bakarti bati buruzkoa da Memoir of a Snail, Ellioten bigarren film luzea. Lehena Mary and Max (2009) izan zen, hura ere garailea Annecyn, eta Animatopia. Animaziozko zinemaren bide berriak atzerabegirakoan programatu zen. Beste hainbat obra ere egin ditu, hala nola Harvie Krumpet film laburra (2003), Oscar baten irabazlea.

Coralie Fargeatek (Paris, 1976) Revenge (2017) filmarekin egin zuen debuta (zuzendari onenaren saria Sitgesko zinema-jaialdian), eta The Substance erakutsiko digu oraingoan, Cannesen gidoi onenaren saria irabazi zuena. Demi Moore, Margaret Qualley eta Dennis Quaid izanik aktore nagusiak, zinegile frantziarraren bigarren lana zelula-banaketan oinarrituta egonik alter ego gazte, eder eta perfektuagoa sortzen duen produktu iraultzaile bati buruzkoa da.

Payal Kapadia (Mumbai, 1986) zuzendari indiarrak −Cannesko Quinzaine des Cinéastes-en programatutako A Night of Knowing Nothing (2021) filmarekin estreinaldi dokumental onenaren Œil d'Or saria eskuratu zuenak− bere bigarren filma aurkeztuko digu DonostianAll We Imagine as Light, Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia irabazi zuena. Lanaren bidez oroitzapen mingarriak ezabatzen saiatzen den erizain baten istorioa kontatzen digu filmak: egun batean, ustekabeko opari bat jaso eta iraganeko zauriak berriz irekiko zaizkio protagonistari.

Mohammad Rasoulof (Shiraz, 1972) zinemagile irandarra Perlak sailean izango da, The Seed of the Sacred Fig filmarekin, Cannesen Epaimahaiaren Sari Berezia eta FIPRESCI saria irabazi ondoren; Teheran gatazka politikoz gainezka egonik epaile batek pairatuko duen paranoia kontatzen digu oraingoan egileak, Donostiako Sail Ofizialean parte hartu zuenak Keshtzar haye sepid / The White Meadows (2009) filmarekin eta, besteak beste, Cannesko Un Certain Regard atalean film onenaren saria eskuratu zuenak Lerd / A Man of Integrity (2017) lanagatik, Urrezko Hartzaz gainera Sheytan Vojood Nadarad / There Is No Evil (2020) pelikulagatik.

Walter Salles (Rio de Janeiro, 1956) berriz izango dugu Perlak sailean Ainda Estou Aqui / I'm Still Here lanarekin; Brasilgo diktaduran desagertutako politikari laborista baten emaztearen borrokari jarraitzen dio Sallesen film berriak, Venezian lehiatuko denak. Zuzendaria Terra estrangeira (Zabaltegi-Zuzendari Berriak, 1995) filmarekin hasi zen nabarmentzen eta, besteak beste, hauek zuzendu zituen horren ondoren: Central do Brasil (1998), Urrezko Hartza, atzerriko film onenaren Golden Globe saria eta abar lortu ondoren Donostia Zinemaldiko Publikoaren Saria eta Gazteriaren Saria eskuratu zituena; Diarios de motocicleta / The Motorcycle Diaries (2004), Perlak sailean programatuta egonik berriz ere Gazteriaren Saria jasotzea ahalbidetu ziona; Paris, je t'aime (2006) film kolektiboa, Perlak sailean programatua berau ere, eta Jia Zhang-ke, um homem de Fenyang / Jia Zhang-ke, A Guy From Fenyang (2015) dokumentala, Zabaltegi-Tabakaleran emana.

Yeohaengjaui pilyo / A Traveler’s Needs, Zilarrezko Hartza Publikoaren Sari Nagusia azken Berlinalen, Hong Sangsooren (Seul, 1960) film berria da eta Korean instalatzen den emakume frantses bat du protagonista nagusi, Isabelle Huppertek antzeztua. Zinemagile emankorra Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Dangsinjasingwa dangsinui geot / Yourself and Yours (2016) filmarekin, eta zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra erdietsi zuen lan horrengatik. Top / Walk Up (2022) pelikularekin ere lehiatu zen Zinemaldiko Sail Ofizialean, eta Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu zuen Geu-hu / The Day After (2017; lehian Cannesen) eta Domangchin yeoja / The Woman Who Ran (2020) lanekin; azken horrek Zabaltegi-Tabakalera Sariaren Aipamen Berezia jaso zuen Berlinen zuzendari onenaren Urrezko Hartza beretu ondoren.

Paul Schrader (Grand Rapids, 1946) zuzendari eta gidoigilea Oh Canada filmarekin izango da Perlak sailean, Cannesera eraman ondoren. Richard Gere, Uma Thurman eta Jacob Elordi ditu protagonista filmak, bere bizitzari buruz egia osoa kontatzea erabaki duen dokumentalista bati buruzkoak. Schraderrek Yakuza (Sidney Pollack, 1975) eta Taxi Driver (Martin Scrosese, 1976) filmen gidoiak idatzi zituen (besteak beste), eta Donostia Zinemaldiko Auzoak eta Herriak sailean aurkeztu zuen Blue Collar (1978), bere lehen filma zuzendari gisa, 1982an. Urte batzuk geroago, Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen Auto Focusekin (2002), eta 2019an, berriz, Mishima: A Life in Four Chapters (1985) bere filma berreskuratu zuen Klasikoak sailak.

Paolo Sorrentinok (Napoli, 1970) −È stata la mano di dio / The Hand of God (2021) filmarekin egon zenak Donostia Zinemaldiaren Hizketaldian atalean, Venezian Epaimahaiaren Sari Nagusia lortu ondoren−, Parthenope epopeia femeninoarekin hartuko du parte Perlan sailean, Cannesen estreinatu ondoren. Hona hemen zuzendari italiarraren lanik nabarmengarrienak: Il Divo (2008), Cannesen Epaimahaiaren saria erdietsi zuena; La grande bellezza (2013), ingelesez besteko film onenaren Oscar sariaren irabazlea, eta Youth (2016), Europako Zinemaren hiru Sari bildu zituena.

Petra Costaren ‘Apocalypse in the Tropics’ filmak osatuko du Perlak saila

Petra Costa zinemagileak (Belo Horizonte, 1983) Donostia Hiria Publikoaren Saria jasoko eta Apocalypse in the Tropics aurkeztuko du Perlak sailean. Brasildarraren lan berria, Veneziako Mostran lehiaz kanpo estreinatua, mugimendu ebanjelikoak arakatzen dituen ez-fikzioa da; zehazkiago, fenomeno horrek Jair Bolsonarori Brasilgo presidentetzarako bidea nola erraztu zion kontatzen digu. Costaren filmografian Elena (2012), Olmo and the Seagull (2015) eta The Edge of Democracy (2019, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua) nabarmentzen dira, besteak beste.

Petra Costa zinemagileak (Belo Horizonte, 1983) Donostia Hiria Publikoaren Saria jasoko eta Apocalypse in the Tropics aurkeztuko du Perlak sailean. Brasildarraren lan berria, Veneziako Mostran lehiaz kanpo estreinatua, mugimendu ebanjelikoak arakatzen dituen ez-fikzioa da; zehazkiago, fenomeno horrek Jair Bolsonarori Brasilgo presidentetzarako bidea nola erraztu zion kontatzen digu. Costaren filmografian Elena (2012), Olmo and the Seagull (2015) eta The Edge of Democracy (2019, dokumental onenaren Oscar sarirako izendatua) nabarmentzen dira, besteak beste.

Lehiaz kanpoko hiru ‘perla’

Veneziako Mostrako Orizzonti sailetik igaro ondoren, Jon Garañoren (Donostia, 1974) eta Aitor Arregiren (Oñati, 1977) film luze berriak lehiaz kanpo emango dio amaiera Perlak sailari, Belodromoan. Marco filmeko protagonista Enric Marco da (Eduard Fernández aktoreak antzeztua), benetan existitu zen pertsona bat, bere biografia faltsutu zuena, Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zelakoan. Euskal Herriko zinemagileek Donostiako Sail Ofizialean hirutan hartu dute parte, Loreak / Flowers (2014), Handia (Epaimahaiaren Sari Berezia eta Irizar Saria, 2017) eta La trinchera infinita / The Endless Trench (zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eta gidoi onenaren Saria, 2019) lanekin; hauetan ere Jose Mari Goenagak zuzendari lanak egin zituen.

The Wild Robot DreamWorks Animation etxearen abentura epiko bat da, uharte huts batean galdu ondoren antzarakume umezurtz bat adoptatuko duen robot bati buruzkoa. Chris Sandersek (Colorado, 1962) zuzendutako animaziozko film hau Toronton estreinatuko da, eta jatorrizko bertsioa Lupita Nyong'o, Pedro Pascal, Catherine O'Hara, Bill Nighy, Kit Connor, Stephanie Hsu, Mark Hamill, Matt Berry eta Ving Rhames antzezleek bikoiztu dute.

Azkenik, Maria Callas: Letters and Memories ez-fikziozko filma lehiaz kanpo emango da Perlak sailean, Maria Callas soprano mitikoaren bizitzan zeharreko bidaia intimoa. Monica Bellucci aktoreak egin du Callasen rola Festa del Cinema di Roma jaialdian estreinatu eta Tesalonikako jaialditik igarotako film honetan. Tom Volfek eta Yannis Dimolitsasek (Chania, 1986) zuzendua, oroitzapenak, gutunak eta orain arte ikusi gabeko irudi esklusiboak baliatzen ditu bel canto musika-teknikako ikonoa oroitarazteko.

Mati Diop, Leos Carax, Arnaud Desplechin, Dea Kulumbegashvili, Elena López Riera, Nelson Carlo de los Santos Arias eta Jane Schoenbrun zinemagileek hartuko dute parte Zabaltegi-Tabakalera sailean

Mati Diopek Zabaltegi-Tabakalera inauguratuko du bere Dahomey lanarekin, eta Dea Kulumbegashvilik Aprili / April filmarekin emango dio amaiera Donostia Zinemaldiaren 72. edizio honetan hauek (besteak beste) bilduko dituena sailari: Leos Carax, Arnaud Desplechin, Elena López Riera, Nelson Carlo de los Santos Arias eta Jane Schoenbrun. Nazioarteko zinema-jaialdietan (Cannes, Berlin, Locarno, Rotterdam, Sundance, Venezia, etab.) saritutako edo programatutako pelikulez gain, Nino Benashvili, Wu Lang, Yoyo Liu eta Maximiliano Schonfelden lanak emango dira mundu-estreinaldi gisa. Sailean Zabaltegi-Tabakalera Saria irabazteko hautagai izango diren 23 film daude: hamahiru film luze (horietako bi Ikusmira Berria programako proiektuetatik atera ziren), bi film ertain eta zortzi film labur.

Dahomey, Mati Diopi (Paris, 1982) azken Berlinalen film onenaren Urrezko Hartza eman zion ez-fikzioa, 1892an Frantziako tropa kolonialek espoliatutako Dahomeyren Erresumako 26 altxor Afrikara itzultzeak eragindako eztabaidari buruzkoa da. Zabaltegi-Tabakalerari hasiera emango dion lanarekin, Atlantique / Atlantics (2019) filmarekin sailean parte hartu zuen zuzendariaren itzulera dakar, Cannesen Epaimahaiaren Sari Nagusia beretu ondoren.

Amaiera Aprili / April filmak emango dio sailari, Dea Kulumbegashviliren (Georgia, 1986) bigarren film luzeak. Dasatskisi / Beginning georgiarraren lehen filmak (2020) lau sari irabazi zituen Donostian: film onenaren Urrezko Maskorra, zuzendari onenaren eta emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorrak eta gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria. Kulumbegashvilik −egonaldi artistikoa egin zuenak 2021ean Tabakaleran, Epaimahai Ofizialeko epaimahaiburu izateaz gain− Veneziako hurrengo Mostran parte hartuko du praxi txarra leporatuko dioten obstetra bat protagonista duen film batekin. Errealizadore georgiarrak bere Captives instalazioan −2022an Tabakalerako Vive le cinéma! erakusketa barne hartu zuen ikus-entzunezko piezetako batean− inspiratutako irudiak erabili ditu.

Moskutik datorren eta Parisen bizi den Ataka51 kolektiboa Dimitri Gorbaty, Philipp Ivanov, Alex Epikhov eta Sergei Medvedev zuzendariek osatzen dute, eta film laburrak, bideoak eta zuzeneko emanaldiak egiten dituzte. Kolektiboaren azken lana, Gimn chume Hymn of the Plague, grabazio-estudio sobietar zahar batean igarotzen da, non musikari batzuk Puxkinen Oturuntza izurri-garaian obran oinarritutako konposizio bat grabatzen saiatuko dira. Filmak Zilarrezko Lehoinabarra saria eskuratu zuen Locarnoko jaialdiko film laburren nazioarteko lehiaketan.

Nino Benashvili (Tiflis, 1993) zuzendari eta gidoigile georgiarrak Sadac dro idga / Where Time Stood Still film laburraren mundu-estreinaldiarekin parte hartuko du. Bertan, alargun baten eta haren alabaren bizitza Kaukasoko mendietako herri isolatu batean eten egingo da atzerriko bidaiari bat aterpe bila iristean. Benashviliren aurreko lanak −Children of Nikozi (2021) film labur dokumentalak−, Bronze Remi saria jaso zuen WorldFest-Houston International Film Festival jaialdian.

C'est pas moi / It's Not Me film ertainean (Cannes Premiere sailean bildua), Leox Caraxek (Suresnes, 1960) autoerretratu bat egin eta bere ibilbide zinematografiko berezia modu askean aztertzen du. Lau hamarkadatik gorako ibilbidea izan du Caraxek, eta hainbat jaialditan parte hartu eta sariak beretu izan ditu bere lanekin: Boy Meets Girl (1984), Mauvais sang (1986), Les amants du Pont-Neuf (1991), Holy Motors (2012) eta Annette (2021). Bere beste film bat, Pola X (1999), Donostia Zinemaldiak 2009an antolatutako Kontrauhina: Frantziako Zinema Berriena atzerabegirako tematikoaren parte izan zen.

Bi neska gaztek beste neska gazte bat duela gutxi modu misteriotsuan desagertu izanari buruz hitz egiten dute Leela film labur indiarrean. Tanmay Chowdharyk (Kalkuta, 1990) zuzendutako filma Rotterdamgo nazioarteko jaialdiaren aurreko edizioan hautatu zen, eta egileak nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu izan du bere aurreko lanekin (Madhu / Honey, 2022), hala nola New Yorkeko Arte Modernoko Museoko hautaketa batean.

Donostia Zinemaldiko Kontrauhina zikloan programatu zen, halaber, Rois et reine (2004) filma, eta film horrekin parte hartu zuen, hain justu, Arnaud Desplechinek (Roubaix, 1960) Veneziako Mostran. Izan ere, Cannesko lehiaketan ohikoa da Desplechin, besteak beste, La sentinelle (1992), Esther Kahn (2000) eta Frère et soeur (Asuntos familiares, 2022) lanak aurkeztu baititu bertan, eta oraingo honetan, egileak –Quinzaine des Cinéastes atalean egon ondoren, Trois souvenirs de ma jeunesse filmarekin (2015) Perlak sailean egon zenak– Zabaltegi-Tabakaleran erakutsiko digu Spectateurs! / Filmlovers!, zinemaren magiaren ospakizun bat, Cannesko jaialdiaren azken edizioan lehiaz kanpo erakutsia.

Mahdi Fleifel zinemagile palestinar-daniarrak (Dubai, 1979) Cannesko Quinzaine des Cinéastes atalean parte hartu zuen To a Land Unknown, fikziozko bere lehen film luzearekin; pasaporte faltsuak lortu eta Atenastik ihes egiteko plan erradikal bat asmatuko duten bi errefuxiaturi buruzkoa da Fleifelen obra. Egilearen film laburrek Cannesen, Berlinen, Amsterdamgo IDFAn eta beste hainbat jaialditan parte hartu dute, eta bere aurreko lan A World Not Ours (2012) dokumentalak Berlinaleko Panorama sailean parte hartu zuen (Peace Film Saria) Toronton estreinatu ondoren.

Soundtrack to a Coup d'Etat filmean, Johan Grimonprez belgikarrak (Roeselare, 1962) jazzaz eta deskolonizazioaz hitz egiten digu, eta Epaimahaiaren Sari Berezia irabazi zuen Sundance  jaialdiko dokumentalen nazioarteko sailean, gauzaturiko berrikuntza zinematografikoagatik. Artista multimedia eta zinemagilea, Grimonprezek Double Take (2009), Shadow World (2016) eta beste hainbat film luze eta labur zuzendu ditu.

Kohei Igarashi (Shizuoka, 1983) Zabaltegi-Tabakalerara itzuliko da; ez da japoniarrak Zabaltegi-Tabakaleran parte hartuko duen lehen aldia, Damien Manivelekin batera zuzendutako La nuit où j'ai nagé / Oyogisugita Yoru / The Night I Swam (2017) film luzearekin eta Suigyo no majiwari Two of Us (2023) film laburrarekin jada izan baitzen, eta film labur hori izango da abiapuntu, hain zuzen ere, aurten Veneziako Giornate degli Autori atalean aurkeztutako Super Happy Forever pelikularako, bi lagun berberak bost urte lehenago horietako bat maitemindu zeneko bainuetxera itzuliko baitira.

Mundu-estreinaldi batekin itzuliko da Wu Lang (Yiyang, 1991) zuzendari txinatarra Zabaltegi-Tabakalera sailera, aurreko edizioan Berlinaleko Encounters sailean estreinatutako film luze batekin −Xue yun / Absence (2023)− eta Duan pian gu shí / Short Story (2023) film laburrarekin parte hartu ondoren aurreko edizioan. Aurten film labur berri bat aurkeztuko digu, Yao yuan de xia wu / Here Comes the Sun, suziri-base batek arrantzale-herri baten lasaitasuna suntsitzen duenean hasten dena.

Viv Lik (Beijing, 1990) aipamen berezia jaso zuen IDFA Amsterdamgo dokumentalen jaialdiko ikasleen filmen sailean, I Don't Feel at Home Anywhere Anymore (2020) film laburrarekin, eta aurten Cannesko film laburren lehiaketan parte hartu du meatzaritza-herri urrun batean girotutako Across the Waters lanarekin.

Zabaltegi-Tabakalerak, halaber, Nai niu Milky White film labur txinatarraren mundu-estreinaldia ere hartuko du. Yoyo Liu (Hangzhou, 2002) Ikus-entzunezko Komunikazioko (Media Arts) ikasleak (Estatu Batuetako Emerson College) zuzendutako lehen lana da, urrutiko landa-eremu batean kokatua, eta behi bat familia oso baten itxaropen bihurtuko dela kontatzen digu egileak bertan.

Federico Luisek (Buenos Aires, 1990) Cómo ser Pehuén Pedre / How to be Pehuén Pedre filmarekin parte hartuko du. Visions du Réel lehiaketan sartutako film laburraren protagonistak bi aktore entrenatuko ditu desgaitasun-ziurtagiria lortzeko, eta zuzenean lotuta dago filma egilearen lehen film luze Simón de la montaña Simon of the Mountain lanarekin; egilearen debuta, Cannesko Semaine de la Critique Grand Prix saria irabazi zuena, Zinemaldiko Horizontes Latinos sailean ageri da aurten.

Hiroshi Okuyamak (Tokio, 1995) Donostiako Kutxabank New Directors saria irabazi zuen Boku wa Iesu-sama ga kirai / Jesus filmarekin (2018), eta bere bigarren film luzearekin itzuli da aurten Zinemaldira, Cannesko Un Certain Regard sailean sartutako Boku no Ohisama My Sunshine deritzonarekin, hain justu; zeharo izaera desberdina duten bi patinatzaile gazteren arteko lotura kontatzen digu egileak bere lan berrian.

Nelson Carlo de los Santos Ariasek Pepe erakutsiko digu, aurtengo zuzendari onenaren Zilarrezko Hartza irabazi duena Berlinalen eta hipopotamo bitxi bat duena protagonista. Zuzendari dominikarrak Georges de Beauregard saria beretu zuen FID Marseillen Santa Teresa y otras historias (2015) bere graduazio-filmarekin, eta Cocote (Horizontes Latinos, 2017) esparru akademikotik kanpoko bere lehen film luzearekin, film onenaren saria lortu zuen Locarnoko Signs of Life sailean.

We're All Going to the World's Fair (2021) zuzendu ondoren, Jane Schoenbrunek (New York, 1987) I Saw the TV Glow aurkeztuko digu, Sundanceko Midnight sailean estreinatua eta Berlinaleko Panorama atalean programatua, besteak beste. Zuzendari estatubatuarraren lan berri honen protagonista nerabe bat da, errealitatea hasten hasiko zaiona gaueko telebista-saio misteriotsu bat ezagutzen duenean.

Maximiliano Schonfelden (Crespo, 1982) Sombra grande / Big Shadow Entre Ríos probintzian chana hizkuntza berreskuratzeari buruzko ez-fikzioa da (WIP Latam sailean parte hartu zuen iaz), eta Zabaltegi-Tabakaleran izango du mundu-estreinaldia. Zuzendari argentinarrak Horizontes Latinos sailari hasiera eman zion Jesús López (2021) obrarekin, Proyectatik eta WIP Latametik igaro ondoren, eta bere lanak Berlinen, BAFICIn, DocLisboan eta Mar del Platan erakutsi ditu, besteak beste. Schonfeldek Zinemaldiko parte-hartzea aprobetxatu eta Tabakaleran Sombra grande bideo-instalazioa aurkeztuko du.

Hikaru Uwagawa (Hiroshima, 1996) −Elías Querejeta Zine Eskolan Sorkuntza graduondokoa egin zuen zinemagile japoniarra− Ulysses bere lehen film luzearekin izango da Zabaltegi-Tabakaleran. 2023ko Ikusmira Berriak egonaldi-programan garatua eta FIDMarseille jaialdiko First Film Competition sailean estreinatua, munduko hainbat lekutako eguneroko bizimoduen hiru istorio zatikatu −etxea gogora ekartzen digutenak− planteatzen dizkigu filmak.

Hautaketak aurretik iragarritako hainbat film ere biltzen dituElena López Rieraren (Orihuela, 1982) film ertaina, Las novias del sur / Southern Brides, Cannesko Semaine de la Critique sailean estreinatua; Michael Fetter Nathanskyren (Kolonia, 1993) bigarren film luzea, Alle die Du Bist / Every You Every Me, WIP Europako bi sariak irabazi eta Berlinaleko Panorama sailean estreinatua; Izibene Oñederraren (Azkoitia, 1979) Etorriko da (Eta zure begiak izango ditu) / When It Comes (It Will Have Your Eyes) Está por venir (y tendrá tus ojos), Annencyn estreinatua; eta Monólogo colectivo / Collective Monologue film luzea, Jessica Sarah Rinlandek berriki Locarnon aurkeztua; proiektu honekin Ikusmira Berriak ekimenean parte hartu zuen egileak, eta irailaren 17an erakusketa bat aurkeztuko du Tabakaleran.

Donostia Zinemaldiko zortzi film izango dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country Sarirako hautagaiak

Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko programazio ofizialeko zortzi film dira Agenda 2030 Euskadi Basque Country saria jasotzeko hautagaiak. Sari horrek jasangarritasunaren eta elkartasunaren balioak hobekien islatzen dituen filma aintzatetsiko du, Nazio Batuen 2030 Agendak bultzatzen dituen Garapen Jasangarrirako Helburuen enblema nagusi gisa.

Hautagaietako hiru Sail Ofizialekoak dira: Soy Nevenka / I Am Nevenka (Iciar Bollain), On Falling (Laura Carreira) eta Le dernier souffle / Last Breath (Costa-Gavras). Halaber, epamahaiak New Directors saileko Gülizar / Gulizar (Belkis Bayrak) filma ere analizatuko du, baita Reas (Lola Arias), Sujo (Astrid Rondero eta Fernanda Váladez) eta Cidade; Campo (Juliana Rojas) –hirurak Horizontes Latinos sailean programatuak–; eta Ainda estou aquí / I’m Still Here (Walter Salles) perla ere (Sallesen filmak gidoi onenaren saria jaso berri du Venezian). Argentinako, Brasilgo, Erresuma Batuko, Espainiako, Frantziako eta Turkiako filmak, lan-prekarietateari, migrazioari, kartzelari, borroka feministei, bizitza-amaierako zainketei, naturari edo demokraziaren aurkako arriskuei buruzko gogoeta pizten dutenak.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda Sariaren epaimahaiburua Juan Diego Botto aktore eta zuzendaria izango da, eta Alicia Luna gidoigilea eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Sozialaren zuzendari Asier Aranbarri izango ditu lagun epaimahaian. Saria –20.000 eurokoa film irabazlearen ekoizle nagusiarentzat– emateko ekitaldia hilaren 27an (ostirala) izango da, Tabakalerako Prisman, 17:00etan. Emanaldiaren ondoren koktel bat egingo da, komunikabideen, industria zinematografikoaren eta publikoaren topagune izango dena. Zortzi pelikulen emanaldietarako sarrerak erosi dituzten pertsonek sari-banaketako ekitaldira sartzeko aukera izango dute. Iaz Bâtiment 5 / Les indésirables film irabazlearen ekipoa bertaratu zen, Ladj Ly filmaren zuzendaria barne. 2030 Agendak migrazioaren eta gizarte-kohesioaren inguruan sustatzen dituen gizarte-balioak bikain islatzen dituen filma da.

72. edizioko filmetako mezu zinematografikoari lotutako sariaz gain, 2030 Agendak sustatutako balioei lotutako hainbat hizketaldi ere egingo dira.

Horrela, Ekoizpena ikuspegi feministatik eta intersekzionaletik aztertuko da CIMArekin eta Ikus-entzunezkoen 50/50 Berdintasunerako Lurralde arteko 2025erako Lantaldearekin elkarlanean antolatutako hizketaldian. Hilaren 23an, Inés Nofuentes eta Beli Martínez ekoizleak eta Lara Izagirre zuzendaria bilduko dira Z aretoan, Salima Jirari eduki- eta aniztasun-aholkularia izanik moderatzailea.

Horrez gain, Gehitu Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteak eta Mugen Gainetik erakundeak elkarlanean antolatutako Errealitate transmaskulinoak zinema iberoamerikarrean barneratuz gaiari buruz hitz egingo da. Asteartean (hilaren 24a), zuzendaritza eta gidoigintzan (Afioco Gneco), ekoizpenean (Charli Bujosa) eta casting-zuzendaritzan (Do Bofill) diharduten profesionalek hartuko dute parte, eta Emilio Papamija (trans pertsonen ordezkapen eta ikerketaren zuzendaria ODAn) izango da moderatzailea.

Justin Edgar zuzendariak eta Shani Dhandak −desgaitasunak dituzten pertsonen inklusioan adituak− Aniztasuna eta inklusioa pantailan eta pantailatik kanpo 24an ere aztertuko dute. Hitzordua BFI British Film Institute erakundearekin elkarlanean antolatu da eta Claire Baines −BFIko inclusion partnerra− izango da moderatzaile.

Laura Carreira beste hizketaldi baten protagonista izango da hilaren 26an (osteguna). Hainbat film labur arrakastatsu filmatu ondoren, zuzendari portugaldarrak On Falling bere lehen film luzea aurkeztuko digu Donostia Zinemaldian. Bere mintzaldian filma egiteko prozesua xehetasunez aztertuko du, baita zinemak aldaketa sustatzeko dituen aukerak ere.

Azkenik, 26an bertan, Narratiba berriak: lente klimatikoa zineman hizketaldia eskainiko da Z aretoan, larrialdi klimatikoaren inguruko kontakizun alternatibo, positibo eta errealistak sortzeko aukerari buruz hausnartuz. Hizketaldi horretan Elham Ehsas zinemagile eta gidoigile britainiarrak, Eneko Muruzabal Bilibineko aholkulariak eta Greenpaceko ekofeminismoaren arloko koordinatzailea den Nerea Ramírezek hartuko dute parte. Saioa Climate Spring taldeko Len Rowles izango da moderatzailea.

Euskadi Basque Country 2030 Agenda, hirugarren urtez, Donostia Zinemaldiaren babesleetako bat da. Donostia Zinemaldiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko akordio horri esker, Donostia Zinemaldia funtsezko eragilea da Garapen Iraunkorreko Helburuei dagokienez Euskadik duen konpromisoan.

2030 Agenda Nazio Batuen Erakundeak 2015ean lortutako akordio bat da. 2030erako ikuspegi bera duten 193 herrialderen konpromisoa da: mundu eta bizitza iraunkorra; eta lehentasun bera kasu guztietan: pobrezia desagerraraztea. Mundu osoan lerrokatzen ditu erakunde publikoen, erakunde pribatuen eta gizarte-eragileen politikak, 17 helburu, 169 jomuga eta ebaluazio-adierazle ezarrita, mundua bidezko, ekologiko, oparo eta baketsuagoa izan dadin lortze aldera.

Bost konpromiso handik laburbiltzen dute edukia: (I) Desberdintasuna geldiaraztea, inklusioa sustatzea eta pobreziarekin amaitzea; (II) klima-aldaketa iraultzea eta trantsizio ekologiko-energetikoa bultzatzea; (III) osasuna, hezkuntza edo aurrerapen digitala indartzea eta sarbidea unibertsalizatzea; (IV) enpresa, lana eta enplegua duintasunaren, oparotasunaren eta jasangarritasunaren balio partekatuak bihurtzea; eta (V) mundu osoan bakea, bizikidetza eta giza eskubideen errespetua sendotzea. Yemen, Irak, Siria, Afganistan, Birmania, Hego Sudan, Etiopia, Somalia, Sahel, Kongoko Errepublika Demokratikoa, etab. Gerrak eta haren ondorenek munduan geroz eta presentzia handiagoa izateak hausnarketa bultzatu beharko luke nazioartean, bakearen gaineko 16. GJHren eguneraketari buruz.

2030 Agendak, gobernuak, foru-aldundiak edo udalak ez ezik, enpresak, unibertsitateak, erakundeak eta gizarte-eragileak eta pertsonak ere inplikatzen ditu. Euskal erakundeen konpromisoa da, eraldaketarako eta elkartasunerako agenda global eta lokal honi lehentasun osoa ematen diotena.

Hamaika zinemagilek euren lehen eta bigarren filmak aurkeztuko dituzte New Directors sailean

Argentinako, Txinako, Espainiako, Estatu Batuetako, Frantziako, Georgiako, Thailandiako eta Turkiako hamaika zinemagilek euren lehen eta bigarren film luzeak aurkeztuko dituzte Donostia Zinemaldiko New Directors sailean. Kutxabank-New Directors saria beretzeko lehiatuko dira film horiek guztiak, bai eta hurrengo asteetan iragarriko den besteren bat ere.

Gülizar / Gulizar, Turkiaren eta Kosovoren arteko koprodukzioa, ezkondu aurretik sexu-eraso bat jasaten duen emakume gazte bati buruzko filma da, Belkis Bayrak (Istanbul, 1984) zinemagile turkiarraren lehen film luzea; Apartman / The Apartment (2018) eta Cemile (2021) film laburrekin nazioarteko hainbat lehiaketatan parte hartu zuen Bayrakek.

Roschdy Zem eta Bella Kim dira Hiver à Sokcho / Winter in Sokcho filmeko protagonistak; Koya Kamura (Paris, 1983) zinemagile frantziar-japoniarraren lehen filma, Homesick (2019) film laburraren ondoren zuzendua. Artista frantziar bat Koreara iristean bizitza astinduko zaion neska korear gazte baten istorioa kontatzen digu Frantziaren eta Korearen arteko koprodukzio honek.

Eternity (2010) filma izan zen Sivaroj Kongsakulek (Bangkok, 1980) zuzendutako lehen film luzea, eta Busango, Rotterdamgo edo Hong Kongeko zinema-jaialdietan eman zen, besteak beste. Regretfully at Dawn zinemagile thailandiarraren bigarren lana da eta, bertan, agure baten, neskato baten eta soldadu gazte baten patuak gurutzatzen dira.

Brûle le sang / In the Name of Blood Frantzia, Belgika eta Austriaren arteko koprodukzioa da, Akaki Popkhadze georgiarraren (Tbilisi, 1991) lehen lana da; Je vois (2019) eta Ici en silence tout hurle / In Silence Everything Roars (2023) film laburren egilea da Popkhadze. Besteak beste, Nicolas Duvauchelle, Florent Hill-Chouaki eta Denis Lavant dira protagonistak, eta Nizan girotuta dago, non komunitate georgiarreko funtsezko pertsona bat erail duten.

Walking in Darkness (2019) –Rotterdamgo zinema-jaialdiko Bright Future sailean estreinatutako filma– zuzendu ondoren, Yongkang Tang zinemagile txinatarrak (Taiyuan, 1983) Stars and the Moon lanarekin parte hartuko du New Directors sailean; zuzendariaren bigarren film luzean, mendi-herri bateko haur batek egunak ematen ditu zerura begira, estralurtarrak ikusteko itxaropenez.

Michael Tyburskik (New York, 1984) Sundance zinema-jaialdian egin zuen debuta The Sound of Silence (2019) filmarekin, eta Turn Me On bere bigarren filmarekin lehiatuko da oraingoan Zinemaldian. Zientzia-fikziozko komedia erromantiko hau –Bel Powley eta Nick Robinson protagonista dituena eta Angela Bourassak idatzi duena– pertsona guztiek egunero giza emozio oro desagerrarazteko pilula bat hartu behar duten komunitate batean gertatzen da.

Film horiek guztiak jada iragarritako ekoizpen espainiarreko beste filmei gehitzen zaizkie. Bi debut erakutsiko dira: batetik, Antón Álvarezen (C. Tangana) La guitarra flamenca de Yerai Cortés, New Directors sailean emango den lehen filma; eta bestetik, Sandra Romeroren Por donde pasa el silencio / As Silence Passes By; bestalde, zuzendarien bi bigarren film luze ere programatuko dira: La llegada del hijo / SurfacingCecilia Atán eta Valeria Pivato zuzendariena (La novia del desierto), eta Azken erromantikoakDavid Pérez Sañudo egilearena (Ane).

Film guztiak dira Kutxabank-New Directors saria irabazteko hautagai. 50.000 euroko saria da, erdibanatzeko zuzendariaren eta filmak Espainian duen banatzailearen artean. Kutxabank-New Directors saria Kutxabankek, Donostia Zinemaldiaren kolaboratzaile ofizialak, babesten du. Kutxabank-New Directors sariaren epaimahaiak baloratu eta saritzen ditu film hauek. New Directors saileko filmak Gazteriaren DAMA saria lortzeko hautagai ere badira. Sari hori 18 eta 25 urte bitarteko 150 ikaslek osatutako epaimahaiak erabakitzen du.

Donostia Zinemaldiak talentu berrien alde egindako apustuaren adibiderik argiena dugu New Directors, baina ez bakarra; izan ere, zinemagileen lehen eta bigarren lanak Zinemaldiko gainerako sailetan –baita Sail Ofizialean ere– programatu ohi dira, eta Nest mundu osoko zinema eskoletako ikasleen film laburren sail lehiakorrean ere lehen lanak erakusten dira.

Cate Blanchettek Donostia sarietako bat jasoko du

Cate Blanchettek, zinematografia garaikideko interprete garrantzitsuenetako batek, Donostia Saria jasoko du Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan. Halaber, kartel ofizialeko protagonista izango da. José Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak sortu du posterreko irudia, Gustavo Papaleoren argazki batetik abiatuta.

Blanchettek 200 aintzatespen eta sari baino gehiago jaso ditu: bi Oscar sari (eta beste sei izendapen), bi Volpi Kopa Veneziako zinema-jaialdian, lau Bafta sari, lau Urrezko Globo, eta ohorezko César eta Nazioarteko Goya, egile-filmak eta ikus-entzule guztiengana iritsi nahi duen zinema uztartzen dituen ibilbide luze batean. Aktore eta ekoizle australiarrak Martin Scorsese, Terrence Malick, Steven Soderbergh, Steven Spielberg, David Fincher, Ridley Scott, Sally Potter, Wes Anderson, Alfonso Cuarón, Alejandro G. Iñarritu, Woody Allen, Gillian Armstrong, Taika Waititi, Peter Jackson, Todd Haynes, Richard Linklater, Jim Jarmusch, Guillermo del Toro, Adam McKay eta Todd Field zinemagileekin lan egin du, besteak beste.

Lehendabizikoz izango dugu australiarra Donostian, baina bere filmetako batzuk proiektatu izan dira Zinemaldian, hala nola Babel (Alejandro G. Iñárritu, Perlak, 2007) eta Veronica Guerin (Joel Schumacher, Sail Ofiziala, 2003; Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen).

Zinemaldiaren ohorezko sari nagusia jaso duen bigarren aktore australiarra da Cate Blanchett, Hugh Jackmani 2013an eman baitzioten.

Zinemaldiak kartel-linea berri bat ezarri zuen 2018an, zinematografia garaikidearen figura bat buru zuena. Isabelle Huppert, Penélope Cruz, Willem Dafoe, Sigourney Weaver, Juliette Binoche eta Javier Bardem izan dira irudi ofiziala Blanchetten aurretik. Aurten, José Luis Lanzagorta diseinatzaile grafiko donostiarra arduratu da kartela sortzeaz, Gustavo Papaleo argazkilariaren erretratu bat oinarri hartuta.

Lanzagortak gainerako sailetarako kartelak ere sortu ditu. José Luis López de Zubiria argazkilariarekin batera, ilustrazioa eta argazkia uztartzea erabaki du. Hala, zinemagile baten megafonoak paperezko ideiak jaurtitzen ditu New Directors saileko kartelean; transatlantiko batek kaktus formako kea botatzen du Horizontes Latinos sailekoan; boxeatzaile batek bonbilla baten harizpi goriaren aurka borrokatzen du Zabaltegi-Tabakalera sailekoan; igerilari bat nakarrezko altxorren bila murgiltzen da Perlak sailekoan; kamera retro batek xaboizko burbuilak proiektatzen ditu Nest sailekoan; marrubi bat abenturarako prest dagoen uharte bihurtu da Culinary Zinema sailekoan; eta sustrai-tximista batek Vicente Ameztoy euskal artistari omenaldia egiten dio Zinemira sailekoan. Aurten, Made in Spain sailak ere kartela izango du: anil urdin-kolorea egokitu zaio, eta krabelin-formako planeta bat esploratzen duen astronauta dauka protagonista, lore horrek Espainiako zinemaren unibertsoa gogorarazten baitu.

Kartel horiez gain, beste hiru ere badira, Klasikoak ekimenaren berri ematen dutenak. Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak elkarlanean antolatzen duten ekimen horrek dagoeneko martxan ziren hiru proposamen batzen ditu marka berapean: Filmategiaren udaberriko zikloa, Zinemaldiaren atzerabegirakoa (aurten Italiako poliziesco generoari eskainia) eta Klasikoak saila.

Pedro Almodóvarrek Donostia Sari bat jasoko du

Pedro Almodóvar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak Donostia Sari bat jasoko du datorren irailaren 26an (osteguna) Donostia Zinemaldiaren 72. edizioaren barnean. Ohorezko golardoarekin, zinemaren munduari egindako ekarpen bikaina aintzatetsi nahi zaio omenduari, eta entrega-ekitaldia Kursaal Auditoriumean gauzatuko da, zinemagilearen azken film La habitación de al lado / The Room Next Door eman aurretik; zuzendariaren lehen filma da ingelesez, Tilda Swinton eta Julianne Moore ditu protagonista eta Veneziako zinema-jaialdiaren hurrengo edizioan lehian ariko da Urrezko Lehoia eskuratzeko. Hain zuzen ere, Swintonek emango dio saria oholtza gainean.

Pedro Almodóvarrek ibilaldi luzea du zinemagintzan: hamar film labur baino gehiago, horietako zenbaitzuk oso zabalduak nazioartean, hala nola La voz humana (Veneziako Mostran estreinatua, 2020an) eta Extraña forma de vida (Cannesen estreinatua, 2023an), ia hogeita hamar film luzez gainera. Horregatik, 170 sari baino gehiago eta 200 izendapenetik gora jaso ditu. Aintzatespenen artean, nabarmentzekoak dira bi Oscar sari, bi Golden Globe, Europako Zinema Akademiaren zazpi golardo, bost Bafta, lau César, bost Goya eta bi David di Donatello. Cannesen, Berlinalen, Venezian eta Donostia Zinemaldian golardoak jasotzeaz gain, MOMAn omendua izan da Almodóvar eta, halaber, Jean Renoir Sariaz errekonozitu da, David Lean Lecturerako hautatu da eta honoris causa doktore izendatu dute Harvard eta Oxfordeko unibertsitateetan, baita Estatu Batuetako Arte Ederren Urrezko Medaila, Espainiako Arte Ederretako Merituaren Domina, Arteen Asturiasko Printze Saria, Ohorezko Legioaren Zaldun Ordena Nazionala (Frantzia) jaso ere.

Bere talentu artistikoaz eta estilo bisual propio eta bereziaz gainera –Almodóvarren nortasuna alderdi orotan da agerikoa: arte-zuzendaritza, soinu-banda, etab.– Pedro Almodóvarren zinema gailendu egiten da emakumezko pertsonaien idazketagatik, aktore-zuzendaritzagatik, LGTBIQ+ unibertsora, erlijiora, sexura, adikzioetara, oroimen historikora eta beste hainbat gaitara hurbiltzean duen ausardiagatik eta erakutsitako konpromiso politikoagatik; izan ere, publikoki adierazi izan du gatazka belikoen eta ultraeskuineko diskurtsoen aurka dagoela.

Euskadiko Filmategiak zaharberritutako Tasio filmak (Montxo Armendariz, 1984) Zinemaldiko Klasikoak saila zabalduko du

Donostia Zinemaldiko Klasikoak sailak lan hauen bertsio zaharberrituak hartuko ditu: Montxo Armendárizen Tasio, saila inauguratuko duena; Bigas Lunaren Tatuaje, primera aventura de Pepe Carvalho / Tatuaje, the First Adventure of Pepe Carvalho; Jane Campionen The Piano; Tseng Chuang-Hsiangen Sha Fu / The Woman of Wrath; José Antonio Nieves Conderen Surcos Furrows, eta Niki de Saint Phalleren Un rêve plus long que la nuit.

Atzerabegirakoez gain, Donostia Zinemaldiak zinema unibertsalaren historiako klasiko zahar eta modernoak berreskuratzen ditu 2018az geroztik, nortasun-zeinu gisa. Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan –Zinemaldian bertan estreinatu eta 40 urtera–, Tasio (Montxo Armendáriz, 1984) filmak –Euskadiko Filmategiak zaharberritutako bertsio batean–, Klasikoak saila inauguratuko du Victoria Eugenia Antzokian hilaren 21ean (larunbata), zinema klasikoko jaialdi ospetsuenetan hautatua izan ondoren: Cannesko zinema-jaialdiko Cannes Classics, Boloniako Cinema Ritrovato eta Lyongo Lumière jaialdia (urrian proiektatuko dute han).

Kataluniako Filmategiarekin lankidetzan, Tatuaje, primera aventura de Pepe Carvalho / Tatuaje, the First Adventure of Pepe Carvalho (Bigas Luna, 1978) ere berreskuratuko da; zinemagile katalanaren lehen film luzea Manuel Vázquez Montalbánen izen bereko eleberrian oinarrituta dago (izan ere, eleberrigileak filmaren gidoian parte hartu zuen Bigas Luna eta Josep Ulloarekin batera). Filmak saila itxiko du. Carlos Ballesteros, Pilar Velázquez eta Mónica Randall protagonista dituen intrigazko film honetan, Vázquez Montalbánek sortutako detektibe ospetsuak –Pepe Carvalhok– gizon gazte baten heriotza ikertuko du. Biktimaren gorpua Bartzelonako hondartza batean agertu da, esaldi bat tatuatuta duela besoan: "Infernua iraultzeko jaio naiz".

Horretaz gain, eta Lyongo Institut Lumière erakundearekin lankidetzan, Jane Campion errealizadore zeelandaberritarraren garaiko film ikoniko baten bertsio zaharberritua ere emango da: The Piano (1993), 90eko hamarkadan leihatila- eta kritika-inpaktu handia izan zuena. Filma Thierry Frémaux-ek –Institut Lumièreko zuzendariak– aurkeztuko du, eta Cannesko zinema-jaialdiko Urrezko Palma beretu zuen (emakume batek zuzenduta egonik golardo hori eraman zuen lehen filma izan zen), baita hiru Oscar ere (gidoi onenaren sariaz gain, emakumezko aktore onenaren eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren sariak Holly Hunterri eta Anna Paquini, hurrenez hurren). The Power of Dog (Perlak, 2022) filmaren zuzendariak piano-jotzaile mutu baten istorioa kontatzen digu. Alabarekin Eskoziatik –bere jaioterritik– Zeelanda Berrira joango da, itunpean gizon batekin ezkontzeko.

Sha Fu / The Woman of Wrath (Tseng Chuang-Hsiang, 1984) ere bildu da hautaketan, 80ko hamarkadako zinema taiwandarraren olatu berriaren klasiko bat. Tseng Chuang-Hsiangek (Guandong, 1947) zuzendu zuen Li Ang egilearen The Butcher’s Wife eleberriaren egokitzapen hau. Japoniak Taiwan okupatu zueneko garaian girotua eta benetako jazoeretan inspiratua, emakume gazte umezurtz baten egoera salatzen du; ama suizidatu ondoren, harakin batekin ezkontzera behartuko dute protagonista.

Zinema espainiarraren beste klasiko da programatuko da Klasikoak sailean, Videomercuryrekin lankidetzan: Surcos / Furrows (José Antonio Nieves Conde, 1951), "nazioarteko kategoriako lehen film espainiarra", José María García Escudero historialariaren hitzetan. Gonzalo Torrente Ballesterrek, Nieves Condek berak, Eugenio Montesek eta Natividad Zarok moldatutako bilbea 40ko hamarkadaren amaierako Madrilen girotu zuen Nieves Condek. Bertan, landa-eremutik hirira migratu duen familia bat (aktoreak: Luis Peña, María Asquerino, Francisco Arenzana, Marisa de Leza eta Ricardo Lucía) bizitza berri bati ekiten saiatuko da, hobetzeko itxaropenez. 

Azkenik, Klasikoak sailak Un rêve plus long que la nuit (1976) aurkeztuko du, Niki de Saint Phalleren bigarren eta azken filma. Filma zuzentzeaz gain, margolari, eskultore eta zinemagile frantziarrak egiten du protagonistaren rola (aktore zerrendan Jean Tinguely eskultore suitzarra eta bere senarra ere ageri da; iazko atzerabegirakoaren zinemagileak –Hiroshi Teshigarak– dokumental bat eskaini zion Tinguelyri) haur-ipuinaren itxurako film horretan. Printzesa batek helduen bizitzarako iragaitea esperimentatuko du, patriarkatuaren eremu minatua zeharkatuz, testuinguru fantasmagoriko eta surrealista batean.

Azken bost urteotan, Klasikoak sailak hainbat film programatu ditu, hala nola hauek: Akai Tenshi / The Red Angel (1966), Yasuzo Masumurarena; Principio y fin / The Beginning and the End (1993), Arturo Ripsteinena;  Érase una vez... (1950), de Alexandre Cirici Pellicer eta Josep Escobarrena; Festival en las entrañas (1963-1965) José Val del Omarrena;  Nueve cartas a Berta / Nine Letters to Berta (1966), Basilio Martín Patinorena;  Fúria espanyola / Spanish Fury (1975), Francesc Betriurena; Manicomio / Asylum (1953), Fernando Fernán-Gómez eta Luis María Delgadorena;  Sátántangó (1994), Béla Tarrena; eta Lumière! L'aventure commenceLumière! The Adventure begins (2016), Thierry Frémaux-ena (horren emanaldiarekin eman zitzaion hasiera, hain zuzen, programa honi).

2024an, Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak denboran eta espazioan hedatutako film klasikoen emanaldiak bultzatu dituzte, hiru ziklotan bilduta egonik: Filmategiak Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan udaberrian programatzen ditu hamabi film zaharberritu; Klasikoak sailerako ohar honetan iragarritako sei filmak irailean emango dira Zinemaldiaren esparruan; eta, azkenik, joan den astean iragarritako atzerabegirakoa –aurten poliziesco generoari buruzkoa eta Italia biolentoa. Polizia-zinema italiarra izenekoa– gauzatuko da. Aurten, gainera, Zinemaldiaren egunetan ikusi ahalko diren zaharberritutako film laburren ziklo bat ere eskainiko du; datorren astean emango da ziklo horren berri.

Donostia Zinemaldiak ia hasieratik aktibatutako tradizio historiko baten oinordekoa da Klasikoak: zinemagile, garai, gai edo lengoaia zinematografikoen lana berreskuratzea, hain zuzen; izan ere, 1959an René Clair egileari atzerabegirako bat eskaini zitzaion; bestalde, Euskadiko Filmategiak pelikulak zaharberritu eta zabaltzearen alde egindako apustu irmoaren oinordekoa ere bada.

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak, berriz, amaiera

José Luis Torres Leiva eta Celina Murga zuzendariek emango diote hasiera eta amaiera, hurrenez hurren, Horizontes Latinos sailari, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak diren, Espainian erakutsi ez diren eta jatorri latinoamerikarreko zinemagileek zuzendu dituzten edota munduko gainerako lekuetako komunitate latinoamerikarrak esparru edo gaitzat dituzten urteko film luzeen hautaketari, hain zuzen. Horizontes Saria eskuratzeko lehiatuko diren hamalau film luzeen artean, WIP Latamendik igarotako lau film −iazko irabazlea barne−, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko bi eta Ikusmira Berriak programako beste bat daude.

José Luis Torres Leivak (Santiago, 1975) emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari bere Cuando las nubes esconden las sombras / When Clouds Hide the Shadow filmarekin (Jeonjuko zinema-jaialdian estreinatua). Filmean, María Alché aktore eta zuzendaria munduaren hegoaldeko muturrera joango da pelikula bat filmatzera. Torres Leivak Rotterdamen, Venezian eta bete hainbat jaialditan aurkeztu izan ditu bere aurreko lanak, eta Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen Vendrá la muerte y tendrá tus ojos / Death Will Come and Shall Have Your Eyes lanarekin (2019), aldez aurretik Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatua. Gainera, Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu du El viento sabe que vuelvo a casa / The Wind Know That I'm Coming Back Home (2016), El sueño de Ana (2017) eta Sobre cosas que me han pasado (2018) lanekin.

El aroma del pasto recién cortado / The Freshly Cut GrassCelina Murgari (Paraná, 1973) Tribecako zinema-jaialdian gidoi onenaren saria eman zion filma, unibertsitate-esparruan aldi berean gertatutako bi maitasun-harremani buruzkoa da. 2020an Koprodukzio Forotik igarotako bere filmarekin Horizontes Latinos sailari amaiera emango dion zuzendari argentinarrak Donostian aurkeztu izan ditu aurreko zenbait lan: Ana y los otros / Ana and the Others (Horizontes Hautaketa, 2003), Una semana solos / A Week Alone (Zinema Eraikitzen, 2007) eta La tercera orilla / The Third Side of the River (Horizontes Latinos, 2014).

Lola Ariasek (Buenos Aires, 1976) Reasekin hartuko du parte Horizontes Latinos sailean; iaz WIP Latamen hautatua, Berlinaleko Forum sailean estreinatu zen filma, eta sail horretan aurkeztu zuen egileak, hain zuzen ere, Teatro de guerra / Theater of War (Zabaltegi-Tabakalera, 2018) bere lehen filma. Ariasen bigarren film luzeak Dokumental Onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen Cinélatino-Toulousen, eta zuzendari argentinarrak musikala berrasmatzen du bertan, obra kolektibo gisa, non protagonistek iraganean igarotako espetxealdiari buruz dantzatu eta abesten duten.

Torontoko zinema-jaialdian estreinatuko den Querido Trópico / Beloved Tropicek –Paulina García eta Jenny Navarrete protagonista dituenak–, dementzia duen emakume baten eta haren zaintzailearen bakardadeak aztertzen ditu. Ana Endara dokumental-zuzendariaren (Panama Hiria, 1976) fikziozko lehen lana da.

Federico Luis argentinarrak (Buenos Aires, 1990), bere film laburrak hainbat jaialditan (Cannes, Toronto, Bafici, Mar del Plata, IDFA Amsterdam, etab.) aurkeztu ondoren, Cannesko Semaine de la Critique atalean Grand Prix saria irabazi zuen Simón de la montaña / Simon of the Mountain bere lehen film luzearekin; laguntzaile gisa egiten du lan protagonistak etxe-aldaketetan, baina bere errealitatea aldatu nahi duenez, lagun berriak egingo ditu, horien antza hartu nahian.

Nahuel Pérez Biscayart eta Úrsula Corberó dira El jockey / Kill The Jockey filmeko protagonistak, eta Luis Ortega (Buenos Aires, 1980) Venezian lehiatuko da bere lan berriarekin. Zinemagile argentinarrak Made in Spanish sailean aurkeztu zuen bere lehen lan Caja negra / Black Box (2002), eta bere Monobloc (2005) lana Horizontes Latinosen izan zen, El ángel / The Angel (2018) Perlak sailean hautatua izateaz gain, Cannesko Un Certain Regard atalean estreinatu ondoren. Ortegaren lan berriak jockey bat du protagonista nagusi, dituen adikzioak kontrola hartu ahala bere ibilbidea suntsituz joango dena.

Hiriaren eta landaren arteko migrazioen bi istorio kontatzen dizkigu Juliana Rojasek (Campinas, 1981) bere Cidade; Campo lanarekin; zuzendaritza onenaren saria lortu zuen filmak Berlinaleko Encounters sailean. Zinemagile brasildarrak Cannesko Un Certain Regard eta Cannesko Semaine de la Critique ataletan, Locarnon, Rotterdamen eta Mar del Platan (besteak beste) aurkeztu izan ditu aurreko lanak.

Astrid Rondero (Mexiko Hiria, 1989) eta Fernanda Valadez (Guanajuato, 1981) zuzendari eta ekoizle mexikarrek Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuten Sundance zinema-jaialdiko World Cinema Dramatic Competition sailean Sujo filmarekin (eraildako sikario baten semeak bizirik nola dirauen kontatzen digu pelikulak). Los días más oscuros de nosotras / The Darkest Days of Us zuzendu zuen bakarka Ronderok (bi Ariel saritarako izendatua izan zen filma, nazioarteko zazpi sari irabazteaz gainera); Valadezek, berriz, Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zituen, Sundance jaialdiko sail berean, Sin señas particulares / Identifying Features (Horizontes saria eta Espainiako Lankidetza saria, 2020) lanarekin, Zinema Eraikitzen Industria Saria beretu ondoren Donostian.

Mariana Rondón venezuelarrak (Barquisimeto, 1966), Pelo malo / Bad Hair (2013) filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuenak Donostian, Horizontes Latinos sailean parte hartuko du Zafari filmaren mundu-estreinaldiarekin; 2019an Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatu zen Rondónen pelikula. A la media noche y media / At Midnight and a Half (2000), Postales de Leningrado / Postcards from Leningrad (2017) eta beste hainbat lanen egileak mundu distopiko batean kokatzen du bere lan berria; hala, hipopotamo bat zoologikora iristean gatazkak sortuko dira.

Salvador del Solar (Lima, 1970) berriz izango dugu Horizontes Latinosen, hots, bere lehen lana –Magallanes (2015), 2014an Zinema Eraikitzen Industria Saria irabazi zuena– aurkeztu zuen sailean. Ramón y Ramón deritzo perutarraren bigarren film luzeari; izan ere, covid-pandemiaren testuinguruan bi gizonek Perun izandako topaketa kontatzen digu Zinemaldian mundu-estreinaldi gisa proiektatuko den lanak.

Yennifer Uribe Alzatek (Medellín, 1988) Berlinaleko Forum sailean parte hartu zuen La piel en primavera / Skin in Spring pelikularekin; merkataritzagune batean segurtasun-zaindari gisa lan egiten duen emakume baten askapen-prozesua kontatzen digu kolonbiarraren lehen lanak. Filma Donostiako Zinemaldiko WIP Latamen parte izan zen 2022an, Sandra izenarekin.

2018an, Nele Wohlatzek (Hannover, 1982) Ikusmira Berriak egonaldi-programan parte hartu zuen istorio gurutzatuen proiektu batekin; Dormir de olhos abertos / Sleep With Your Eyes Open deritzo proiektu horren lan osatuari, eta aurten Fipresci saria irabazi du filmak Berlinaleko Encounters sailean. El futuro perfecto / The Future Perfect (2016) filmarekin, Argentinan bizi den zuzendari alemaniarrak, lehen lan onenaren Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnon.

Film horiez gainera, ekoizpen espainiarra izanik duela gutxi aurkeztu diren beste bi ere izango dira Horizontes Latinos sailean. Batetik, Iair Said (Buenos Aires, 1988) hasiberriak WIP Latam Industria Saria eta WIP Latam onenaren Egeda Platino Industria Saria lortu zituen iaz, Los domingos mueren más personas / Most People Die on Sundays lanarekin (Cannesko zinema-jaialdiko ACID sailean estreinatu zen filma). Saidek esperientzia luzea du aktore eta film laburren zuzendari gisa, eta osabaren heriotzagatik Europatik Buenos Aireseraen itzuliko den erdi-klaseko gazte judu baten inguruko bizi-abenturak kontatzen dizkigu zuzendariak oraingoan (Saidek berak egiten du protagonistaren rola).

Bestetik, Horizontes Latinos sailean agertuko da, halaber, Sofía Paloma Gómez (Santiago, 1985) eta Camilo Becerra (Santiago, 1981) zinemagileek batera zuzendutako filma, Quizás es cierto lo que dicen de nosotras / Maybe It’s True What They Say About Us, iaz WIP Latam programan aurkeztutako proiektuetako bat, hain justu. Euren lan berrian, sekta batean luzaroan isolatuta bizi ondoren psikiatra arrakastatsu baten alaba zaharrenak amari bisita egingo dio.

‘Poliziesco’ italiarrari eskainitako atzerabegirakoak 22 film bilduko ditu 

Guztira, 1943tik 2023ra bitartean estreinatutako 22 film luzek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko atzerabegirakoa. Italia biolentoa. Polizia-zinema italiarra izenez, poliziesco izenekoaren panoramika osoa eskainiko du atzerabegirakoak. Halaber, zikloan Felipe Cabrerizo historialariak idatzitako liburu monografiko bat argitaratuko da; Quim Casas kritikari eta Zinemaldiko Hautespen Batzordeko kidearekin batera, atzerabegirakoaren koordinatzailea da Cabrerizo.

Istituto Italiano di Cultura erakundearekin elkarlanean antolatu da zikloa, eta lagungarria izango da Italiaren deskribapen egokirako balio duen genero bat hedatzeko. Izan ere, gaur egungo ikuspegiz berrikusi beharra dago poliziesco generoa.

Faxismoak zinema kriminalari ezarritako zentsura zorrotza gorabehera, Luchino Viscontik Ossessione / Obsession (1943) filmarekin emango dio hasiera zinema italiarraren historia oso-osoan zehar presentzia izan duen genero horri. Haren eraginpean aztertuko zituzten Mario Soldatik eta Fernando Cerchiok gerrak Italiaren egituran utzitako ondorioak, eta Pietro Germi edo Luigi Zampa ere bultzatuko zituen haren influentziak, sare kriminalen fenomeno hazkorraren tratamendua zorroztasunez gauzatzeari dagokionez. Bestalde, Italiako zinemagintzan hain ohikoak dira sare kriminalok, ezen komediak ere egin baitira horien inguruan, hala nola Mafioso (Alberto Lattuada, 1962, film onenaren Urrezko Maskorra Donostia Zinemaldian). Germik berak aurkeztuko zituen bere Un maledetto imbroglio / The Facts of Murder (1959) lanean generoari bizitza propioa garatzea ahalbidetuko zioten gakoak, nabarmenak izaten jarraitzen zuten atzerriko erreferenteen eraginetik aldenduz.

Horri esker, poliziescoak bide berri bati ekin zion, boom ekonomikoaren kolapsoari eta 1968ko gertakizun iraultzaileen ondoren Italian sortutako gizartea haztatzean zentratutako bide bati, hain zuzen. Damiano Damianik Il giorno della civetta The Day of the Owl (1968) filmarekin Mafiaren arazoari buruzko prisma soziologiko berri bat irekiko zuen eta, Carlo Lizzaniren zinemaren arrastoari jarraikiz, Elio Petrik bide politiko hori puntu gorenera eramango zuen Indagine su un cittadino al di sopra di ogni sospetto / Inquiry of a Citizen Above Suspicion (1969) filmarekin, eta atzerriko film onenaren Oscar sariak berretsi zuen ahalegina. Hori guztia forma ortodoxoagoekin uztartu zenean, halaber, poliziescoa Frantziako polarrrera hurbildu zen, Fernando Di Leo (Milano calibro 9 Calibre 9, 1972), Sergio Sollima (Revolver, 1973) eta beste hainbat zinemagileren eskutik. Hala, panorama hori aberastuz joan zen, poliziescoa Italiako zinemagintzaren oinarri bihurtzeraino; izan ere, star system oso bat egituratzeko gai izan zen generoa, hainbat aktore garrantzitsurekin: Tomas Milian, Franco Nero, Fabio Testi, Gian Maria Volonté, Maurizio Merli, Claudia Cardinale, Giuliano Gemma (zikloaren kartelaren protagonista) etab.

Terrorismoa agertu zenean, bestalde, ezkutuko gerra zibil bat piztu zen Italian, eta horren isla aitzindaria La polizia ringrazia / Execution Squad (1972) filma izan zen, Stefano Vanzinarena. Pelikula horrek Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra beretu zuen Donostia Zinemaldian. Poliziottesco izenez ezagutuko zen pagotxa baten abiapuntu bihurtu zen gertakizun hori; polizia-generoa biziberritu egin zen genero puruko parametroei jarraikiz, 70eko hamarkadako B zinemaren jazoera gogoangarri bihurtzeraino. Aurreiritzirik gabeko zuzendariei esker (esaterako, Umberto Lenzi eta Pasquale Squitieri), ezin zenbatuzko filmak ekoitzi ziren, Francesco Rosik jada Cadaveri eccellenti Illustrious Corpses pelikulan (1976) iragarritako herrialde oso baten kolapsoa islatu zutenak. Brigada Gorriek Aldo Moro hil zutenean, erailketa horrek gogoeta zorrotzak eragin zizkien Giuseppe Ferrarari, Marco Bellocchiori eta beste hainbat errealizadoreri eta, horretaz gainera, agidanez errealitateak berak gainezkatutako fikzio hura kolapsatu zuen. Urteak blokeatuta eman ondoren, generoa ezin hobeki berpiztuko zen Gomorra / Gomorrah filmarekin (Matteo Garrone, 2008); izan ere, milurteko berriko zinema italiarrerako ezinbesteko pieza bihurtu zen pelikula, generoari lehen mailako protagonismoa emateaz gain; horregatik, zuzendariaren mozketa berri batean emango da Gomorra (4K formatuan birmasterizatuta).

2024an, Donostia Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak denboran eta espazioan hedatutako film klasikoen emanaldiak bultzatu dituzte, hiru ziklotan bilduta egonik: Filmategiak Euskal Herriko hainbat kultura-erakundetan programatu zituen udaberrian hamabi film zaharberritu; Klasikoak sailean sei film emango dira; azkenik, ohar honetan iragarritako atzerabegirakoa gauzatuko da. Aurten, gainera, Zinemaldiaren egunetan ikusi ahalko diren zaharberritutako film laburren ziklo bat ere eskainiko du; laster emango da ziklo horren berri.

Lau film lehiatuko dira XII. Sebastiane Latino saria eskuratzeko

GEHITU Euskal Herriko gay, lesbiana, transexual eta bisexualen elkarteko kideez osatutako epaimahaiak lau film latinoamerikar izendatu ditu finalista, XII. Sebastiane Latino saria irabazteko hautagai. Los amantes astronautasReasBaby eta Vera y el placer de los otros dira filmok.

LGTBQIA+ komunitatearen aldarrien eta balioen defentsa ondoen jasotzen duen Latinoamerikako film luzeari emango zaio saria. 2024an, gizonezko hiru zuzendarik eta emakumezko bi errealizadorek sinbolizatzen dute defentsa hori Amerika osoan, Brasilgo ekoizpen batekin eta Argentinako hirurekin.

Hamabi gizonek eta zazpi emakumek zuzendutako 17 proiektu ikusi ondoren egin zuen hautaketa GEHITUk, eta erakundeak nabarmendu duenez, "LGTBQIA+ komunitateek familia moten bilakaerari, sexu-harremanei eta sexu-lasaitzeari egindako ekarpena irudikatu nahi dute” lau film finalistek.

2023an Joris Lachaiseren Transfariana ekoizpen kolonbiar-frantsesari egokitu zitzaion Sebastiane Latino saria. Sexu-langile ohi trans baten eta FARCeko errebelde baten arteko ustekabeko maitasun-istorioa kontatzen digu film horrek. Donostia Zinemaldiaren lehen asteburuan eta tradizioari jarraikiz Gipuzkoako hainbat herritan (Deba, Irun eta Urnieta) ematen filma izango da, GEHITUk Mugen Gainetik elkareatekin eta eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziarekin mantentzen duen lankidetzari esker.

Golardoaren hamabigarren edizioa izango da aurtengoa, eta abuztuan jakinaraziko da nor den irabazlea. Deialdiaren bidez, GEHITUk, entitate lankideek eta Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako LGTBQIA+ zinema babesten jarraitzen du Donostia Zinemaldiaren esparruan. Hori dela-eta, 72. edizioan (irailaren 20tik 28ra) 25. Sebastiane Saria eman eta Iberoamerikako LGTBIQA+ zinema-jaialdien X. topaketa egingo da, Espainiako eta Latinoamerikako 20 lehiaketa baino gehiago bilduko dituen ekimena, hain justu.

 

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps