Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldiak 2024ko irailetik 2025eko apirilera bitartean hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkezten du, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J.C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak.
Bilboko Udal Musika Bandaren 2024/2025 denboraldi honek bere hiriari eta publikoari omenaldia egitea du helburu, bere ibilbide luzean izandako konplizitate partekatuagatik.
Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez.
Bilboko Udal Musika Bandak 2024-2025 denboraldiko bigarren kontzertua eskainiko du ostiral honetan, irailak 20. Hitzordua Azkuna Zentroko Kulturen Atarian izango da 19:00etan eta sarrera doakoa izango da.
Oraingo honetan, taldearen buru eta zuzendari gonbidatu moduan arituko dena Borja Romero kanariar gaztea izango da, 2024 urtean ospatutako Bilbao Musika Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren II. Edizioaren irabazlea. "Lasaitasuna eta irrikak" izenburupean, Johan de Meij, Gustav Holst, Ola Gjeilo, Satoshi Yagisawa, Joaquín Turina eta Franco Cesarini bezalako konpositoreen lanekin aniztasuna omenduko da, bertaratuko den publikoaren gozamenerako.