Gitarra zorrotzak, urratzaileak eta antzinako ahots-harmoniak, bateria-erritmo zapaltzaileak eta negroideak dira talde honen jatorrizko soinu soila osatzen duten osagaiak. Musika afroamerikarraren bide benetako eta basatienaren alde eginez, modu lotsagabe eta berezian interpretatzen dute. Konboa hirukote honek osatzen du: Jon Aira (Errenteria) gitarran, Martí Elías (Bartzelona) baterian, eta Iker Piris (Tolosa) ahots eta gitarran.