Magialdiak, Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Magia Jaialdiak, 2024an XXXVI. edizioa egingo du. Magialdiaraba jaialdia amaitu ondoren, irailaren 16tik 22ra bitartean, Euskadiko hiriburuak txoko guztietatik iritsitako magia munduko artista ospetsuenetako batzuk hartuko ditu: Taiwan, Txile, Venezuela, Argentina, Alemania, AEB, Frantzia Italia, Suitza, Errusia eta Espainia.
Zehazki, magiaren arloko 30 profesional baino gehiago etorriko dira, horien artean Magialdia sariaren azken bi irabazleak. Sari hori Espainiako, Italiako eta Frantziako hainbat kongresutan nabarmendu diren artistei ematen diete eta honako hauek izan dira azken bi irabazleak: Maurice Grange, Alemaniakoa, eta Hugo Maximiliano, Espainiakoa.
Edizio hau berriro 3 kolaborazio berrirekin zabaldu da. Lehenengoari esker, Izaskun Arrue Kulturgunearekin egingo denarekin, magia ikuskizuna eskainiko da euskaraz, irailaren 22an, igandea, 18:30ean.
Bigarrenik, jaialdia grabazio baterako agertoki izango da berriro. Iaz NHK kate publiko japoniarrak Magialdiari eta Gasteizi buruz saio berezia egin zuen. Aurten Laura Gerricaechevarría gasteiztarrak ‘El asombro’ filmatuko du jaialdian, magiari eta bere barne munduari omenaldia egin nahi dion dokumentala da.
Azkenik, Artium berriro ere Magialdiaren parte izango da, familientzako ‘Amarauna’ programaren barne. Hain justu ere, Macarena Recuerda Shepherden ‘The watching machine’ ikuskizuna eskainiko da irailaren 21ean, 17:00etan.
Europa biltzar Jauregia
Urtero bezala, ikuskizunen arduradunak ez ezik, 450 profesional eta magiazale ere etorriko dira hainbat herrialdetatik (Italiatik edo Frantziatik, esate baterako) Europa Jauregian egingo diren jardueretan batzarkide gisa parte hartzeko.
Eta edizio honetan, orain arte Principal Antzokian egiten zen gala ere jauregi horretan izango da. Berrikuntza lanak direla eta, irailean magia María de Maeztu auditorioan izango da.
Programazioari dagokionez, Gasteizek bere kaleak, erakusleihoak, antzokiak, tabernak eta abar ilusionismoz beteta ikusiko ditu berriz ere: magia-ibilbideak, hitzaldi-ikuskizunak, magia liburutegian eta erakusleihoetan, ikuskizuna katedraleko arkupekoan, Magic Theatre Aihotz plazan, Nazioarteko Gertuko Magia Gala, Magia Eszena gala, gala solidarioa, bakarlarien gala eta Plaza Berrian egingo den amaierako ekitaldia.