Galdakaoko Jaiak 2024ko irailaren 13tik 22ra ospatuko dira. 159 ekintza antolatu dituzte hamar egun horietarako Galdakaoko Udalak eta herriko 68 taldek, elkarlanean.
Lau musika talde ezagun izango dira irailaren 13tik 22ra ospatuko diren Galdakaoko Santakurtzetan Ardantza Parkeko kontzertu nagusietan arituko direnak, galdakoztarrek hala erabakita: Mago de Oz, Bulego, Tremenda Jauría eta Zea Mays. Parte hartze prozesu oso baten bidez erabaki dute herritarrek kontzertu sorta, lehenik talderik gustukoenak proposatuz, eta ondoren, herritarrek beraiek egindako proposamenen artean bozkatuz.
Honako hauek izango dira Galdakaoko jaietako kontzertu nagusiak:
Irailak 13, ostirala: Mago de Oz
Irailak 14, larunbata: Bulego
Irailak 20, ostirala: Tremenda Jauría
Irailak 21, larunbata: Zea Mays