Beltza Weekend 2024

Pamplona/Iruña 2024(e)ko irailaren 6(e)tik 2024(e)ko irailaren 8(e)ra
  • Beltza Weekend 2024

Soul eta R&B doinuak ardatz dituen Beltza Weekend jaialdiaren seigarren edizioa 2024ko irailaren 5, 6 eta 7an egingo da Iruñean. Sei taldek osatzen dute aurtengo kartela, orain arteko nazioartekoena. Estiloei dagokienez ere, askotarikoa eta anitza da, beti ere musika beltzaren soinu-esparruaren barruan.

Plater nagusia Stone Foundation izango da, Soul eta Funk talde britainiar bikaina, 25. urteurrena ospatzeko Europako bira zabal batean murgilduta dagoena. Beltza Weekend jaialdiari esker Iruñean ere gozatu ahal izango dugu, eta Euskal Herriko kontzertu bakarra izango da. New Yorketik Daddy Long Legs iritsiko da, Rythm&Blues laukote basatia, Rock and Roll bero eta Soul malkartsuaren trazak dituena. Brian Hurd aka Daddy Long Legs da taldeburua, eta bere harmonika erretzaile eta frenetikoarekin egindako koktel lehergarria buruan lehertuko zaizue.

Horiekin batera, The Tibbs izango dugu, Herbehereetatik iritsiko den Soul klasikoko Europako talderik onenetakoa. The Tibbs taldeak disko berria aurkeztuko digu, Keep It to Yourself, abesti sofistikatu eta hunkigarriz osatutako bilduma.

Halaber, Erresuma Batutik ere Iruñera iritsiko da Aisha Khan R & B, Jazz eta Blues taldeetako abeslaria, The Rajahs bere talde bikainarekin batera. Aisha Khan ezinbestekoa da 40ko eta 50eko hamarkadetako musika popularraren zirkuitu britainiarrean, eta bere glamour eta sofistikazio pertsonalarekin konkistatuko gaitu.

Nazioarteko lau talde hauek Zentral aretoko kontzertuen protagonista izango dira ostiralean, hilak 6, eta larunbatean, hilak 7.

Gainera, ohikoa denez, doako bi kontzertu izango ditugu. Lehena irailaren 5ean izango da, eta Moisés No Duerme eta bere talde berria izango da protagonista, jazzaren sofistikazioa eta Raparen bertso zehatzak uztartzen dituena. Kontzertu honen kokapena laster iragarriko da. Doako bigarren emanaldia Les Testarudes talde kataluniarrak egingo du. Ska eta reggaea maite duten bederatzi emakumek osatzen dute eta Zaldi Zuria Ostatuan egiten ohi dugun bermu-saio maitatua girotuko dute. Irailaren 7an, larunbatarekin, egingo da.


Laburrean

Non