San Bartolome jaiak bihar, abuztuak 22, hasiko dira 19:00etan txupinazoarekin. Igandera arte, hilak 25, ez dira faltako gustu eta adin guztietarako jarduerak; puzgarriak txikienentzat, kontzertuak, berbenak eta animazio musikala, bazkari herrikoiak edo lehiaketa gastronomikoak.