Bilboko Aste Nagusia 2024: egitaraua

Bilbao 2024(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • Bilboko Aste Nagusia 2024: egitaraua

Aste Nagusia da Bilboko jairik garrantzitsuena. Begoñako Andra Mari egunaren (abuztuak 15) hurrengo larunbatetik bederatzi egunetan jarraian ospatzen da urtero.


Doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago

Aste Nagusiko jaietako publikoarentzat musika-eskaintzak duen garrantziaz jabetuta, Bilboko Udalak doako 100 musika-ikuskizun baino gehiago antolatu ditu uriko 8 agertokitan; era guztietako kontzertuak izango dira, gaur-gaurkoak, musika klasikoa eta bilbainadak, besteak beste.

Musikako hitzorduen ardatza eta oinarria, Bilboko jai-ereduaren ezaugarriak izango dira: kalitatea, askotako eskaintza, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna. Musika-estilo bakoitzak bere espazioa eta kokalekua izango ditu:

  • Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak
  • Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak
  • Plaza Barria: Munduko musikak
  • Gizakunde eliza: Musika klasikoa
  • Bilborock: Bertoko pop-rocka
  • Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak
  • Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda
  • Plaza Biribila: Berbenak eta Orkestrak

Europa parkea: Kontzertuak eta ikuskizunak

Lau kontzertuak abuztuaren 21etik 24ra izango dira (asteazkenetik larunbatera) 00:00etan.

  • Asteazkena 21: Nil Moliner
  • Osteguna 22: Tatta + Süne
  • Ostirala 23: Los 40 Pop Aste Nagusia, Martin Urrutia eta Megara artistekin
  • Larunbata 23: Fiestazo Megastar (Cadena 100), Mar Lucas, Lérica, Almacor, Céro eta La Beba artistekin

Abandoibarra: Kontzertuak eta ikuskizunak

Guggenheim Museoaren itzalean dagoen kontzertu-guneak askotariko programazioa eta lehen mailakoa izango du. Kontzertuak 23:30ean hasiko dira:

  • Larunbata 17: Edurne
  • Igandea 18: Nena Daconte
  • Astelehena 19: Nøgen
  • Asteartea 20: Bilboko Udal Banda + Barón Rojo
  • Asteazkena 21: BOS + Coti
  • Osteguna 22: Lala Love You
  • Ostirala 23: Izaro
  • Larunbata24: David Otero

Plaza Barria: Munduko musikak

Plaza Barriak Aste Nagusiko kulturarteko musika hartuko du aurten ere, erritmo desberdinez eta jatorri desberdineko musikaz betetako kontzertu ziklo batekin. Guztira zortzi emanaldi izango dira gauero, 23:30etik aurreraabuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 24ra, larunbata.

  • Larunbata 17: Bilboko Udal Musika Banda + Korrontzi
  • Igandea 18: Paco de Lucía: In memoriam.
  • Astelehena 19: XXXI Bilbo Reggae Splash 2024: Twinkle Brothers.
  • Asteartea 20: N´Faly Koyaté.
  • Asteazkena 21: Les Testarudes.
  • Osteguna 22: Kuttune.
  • Ostirala 23: Fillas de Cassandra.
  • Larunbata 24: Slide.

Gizakunde eliza: Musika klasikoa

Gizakundearen Elizak musika klasikoko zortzi kontzertu hartuko ditu munduko hainbat lekutako bakarlari, abesbatza eta orkestrekin, abuztuaren 17tik (larunbata) 24ra (larunbata) arratsaldero, 20:30etik aurrera.

  • Larunbata 17: Holberg String Quintet y Vicente Olmos
  • Igandea 18: Soinuak Haizean
  • Astelehena 19: Naroa Intxausti eta Arkaitz Mendoza
  • Asteartea 20: Carbone Tango Ensemble Cuarteto
  • Asteazkena 21: Josu De Solaun eta Conrado Moya
  • Osteguna 22: Medinukai Ensemble
  • Ostirala 23: Ensemble Musicantes
  • Larunbata 24: Naiara De La Puente

Bilborock: Bertoko pop-rocka

Bilbo berriro ere metal eta pop-rock onenaren erritmoaz gozatzeko aukera izango du aurten bere kartela 16 kontzerturekin itxiko duen “Bilbao Metal, Pop-Rock Erakustaldia”ren 37. Edizioarekin. Zortzi egunez, abuztuaren 17tik, larunbata, eta 24ra arte, bilbotarrek estilo guztietako talde eta artistez gozatuko dute, eta horien artean, berriz ere, emakumeen presentzia da nagusi.

Bilborock areto mitikoaren eszenatokiak egunean bi kontzertu hartuko ditu, 20:00etan eta 21:00etan, eta sarrera librea izango da lekua bete arte, abuztuaren 17tik 24ra, larunbata.

  • Larunbata 17 
    • 20:00: SWEET RAGE (Abadiño-Getxo)
    • 21:00: POMERAY (Bilbo)
  • Igandea 18
    • 20:00: MIKOSIS (Gernika)
    • 21:00: LAS SEXPEARES (Barakaldo)
  • Astelehena 19
    • 20:00: IBAI GARCÍA BLUES PROJECT (Barakaldo)
    • 21:00: MEMPHIS BELLE (Uribe Kosta-Bilbo)
  • Asteartea 20
    • 20:00: SIMÓN CARRANZA (Getxo)
    • 21:00: VITTERSWEET (Bilbo)
  • Asteazkena 21
    • 20:00: SOPORTE VITAL BÁSICO (GALDAKAO)
    • 21:00: TRIPLE ZERO BAND (Barakaldo)
  • Osteguna 22
    • 20:00: ADUR (Bilbo)
    • 21:00: DOBLE FUERZA (Argentina-Barakaldo-Bilbao)
  • Ostirala 23
    • 20:00: FEAR CROWD (Bilbo)
    • 21:00: 4 VILLAINS (Bilbo)
  • Larunbata 24
    • 20:00: FRAKTURE (Bilbo)
    • 21:00: KNIVES (Bilbo)

Casilda Iturrizar parkeko Pergola: Bilbainadak eta goatekeak

Aste Nagusia ez litzateke gauza bera izango ohiko bilbainadarik gabe. Hori dela eta, Bilboko Udalak Casilda Iturrizar Parkea abesti herrikoiz beteko duten zortzi kontzertu programatu ditu eguerdiro, eguerdiko 12etan, abuztuaren 18tik 25era, igandea. Lau talde igoko dira agertokira eta txandaka joango dira Bilboko Aste Nagusiko zortzi egunetan zehar.

  • Igandea 18: Gau Pasa
  • Astelehena 19: Bilbao Mapamundi
  • Asteartea 20: Los Chimberos
  • Asteazkena 21: Los 5 Bilbainos
  • Osteguna 22: Gau Pasa
  • Ostirala 23: Los Chimberos (85. urteurrena)
  • Larunbata 24: Bilbao Mapamundi
  • Igandea 25: Los 5 Bilbainos

Casilda Iturrizar Parkeak guateke klasikoak hartuko ditu aurten ere Aste Nagusian. Bilboko Udalak zortzi saio antolatu ditu, horietako bi bikoitzak, abuztuaren 17tik (larunbata) abuztuaren 24ra (larunbata). Talde eta artista guztiak 23:30etatik aurrera arituko dira, abuztuaren 17an eta 24an izan ezik, horiek 21:00etan hasiko baitira egitarau bikoitzarekin.

  • Larunbata 17: Luis Carlos del Pozo DJ (21:00etan) eta Eurofest (23:30ean).
  • Igandea18: I love Italia. Italianissimo… desde Bilbao (23:30etik).
  • Astelehena 19: Asier Bilbao Show (23:30ean).
  • Asteartea 20: Mariachi Imperial Elegancia Mexicana (23:30ean).
  • Asteazkena 21: Boleroen gaua. Boleros 4 (a las 23:30 horas).
  • Osteguna 22: La Frontera (23:30ean).
  • Ostirala 23: La Década Prodigiosa.
  • Larunbata 24: Luis Carlos del Pozo DJ (21:00etan) eta Jeanette eta Juan Bau (23:30ean). 

Plaza Biribila: Berbenak eta Orkestrak

Dantzaldi zikloak inoizko musika ezagunena eskainiko du Aste Nagusian, abuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 24ra, larunbata, Plaza Biribilean.

Adinez ezagutzen ez duen musika mota horri leial zaion publikoak egunero bi emanaldiz gozatu ahal izango du. Lehenengo blokea 20:00etatik 21:30era izango da. Dantzaldiaren bigarren zatia 23:00etan hasi eta 01:30ean amaituko da.

  • Larunbata 17: Domino.
  • Igandea 18: Beranduegi.
  • Astelehena 19: La Fania.
  • Asteartea 20: Bidean.
  • Asteazkena 21: Gautegun.
  • Osteguna 22: La Fania.
  • Ostirala 23: Muxutruk.
  • Larunbata 24: Akerbeltz.

Areatzako kioskoa: Bilboko Udal Banda

Bilboko Udal Musika Bandak 11 kontzertu eskainiko ditu Aste Nagusian zehar, Korrontzi eta Barón Rojo taldeekin Plaza Barriko eta Abandoibarrako agertokien egindako kolaborazioak barne, baita goizetan Areatzako Kioskoan girotuko dituen emanaldiak ere.

Horrela, ohitura jarraituz, goizetan Bilboko taldeak 8 kontzertuko zikloa egingo du, egunero 12:00etan, Areatzako Kioskoan, pasodoble, zarzuela, klasikoa eta txistu eta gaitekin kolaborazio bereziak eskainiz.

  • Igandea 18: “Un domingo en el parque”.
  • Astelehena 19: “Clásicos del cine”.
  • Asteartea 20: “Vamos de Romería” Bilboko Udal Txistulari Bandarekin eta Beti Jai Alai Dantza Taldearekin.
  • Asteazkena 21: “De fiesta en fiesta” Bizkaiko Gaiteroak taldearekin.
  • Osteguna 22: “Pasodobles, marchas y más”.
  • Ostirala 23: “Canciones para el recuerdo”.
  • Larunbata 24: “Lo mejor de la Zarzuela”.
  • Igandea 25: “Bilbainadas”.

Kontzertu bereziak:

  • Larunbata 17: 23:30ean, Korrontzirekin batera emanaldia PLAZA BARRIAN.
  • Asteartea 20: 23:30ean, Barón Rojo taldearekin emanaldia ABANDOIBARRAN.
  • Igandea 25: 13:00etan, Txistularien Alardea, PLAZA BARRIAN.

600 jarduera baino gehiago, Bilboko Konpartsen egitarauan

Bilboko Konpartsen Federazioak 2024ko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du. Konpartsek iragarri dutenez, guztira 600 ekintzatik gora izango dira, federazioak eta konpartsa guztiek antolatuko dituztenak batuta.

Sona handiko 18 taldek osatuko dute antzerkiaren eta kaleko arteen programazioa

Kaleko Antzerkia eta Arteek agertoki handi bihurtuko dute aurten ere Bilbo, Bizikidetasun Plaza, Isozaki Dorreen artean, kokapen berri gisa, Gas Plazaren ordez. Toki berriak, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokiaren batera, 23 ikuskizun eskainiko ditu, gustu eta adin guztietarako, 18 konpainiaren eskutik; horietako 6 Euskadikoak, 4 estatukoak eta 8 nazioartekoak.

Haien eskutik, kaleko arte eszenikoen onena izango da protagonista jaietan, abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea. MALETA Company & Compagnie BALANCETOI konpainia belgikarra nabarmentzen da, Umore Azoka 2024 saria eta Valladolideko 2024ko TAC jaialdiko interpretazio onenaren saria irabazi baitzituen. Gainera, Euskadiko konpainien presentzia ere garrantzitsua izango da, aurtengo edizioan sei izango direlarik. 

Alde batetik, Elkarbizitzaren Plazan, ikusleek saio bikoitza izango dute egunero, 12:30ean eta 21:15ean, azken igandean izan ezik, goizeko emanaldia baino ez baita egingo (12:30ean).

Beste aldetik, Casilda Iturrizar Parkeko Pergolako agertokian, Txikigunean, emanaldi bat egingo da egunero, 19:30ean, eta haurrei eta familiei zuzenduta egongo da.

EUSKAL ANTZERKIAREN ALDEKO APUSTUA

Abuztuaren 18an, igandean, hasiko da Antzerki eta Kaleko Arteen programazioa, euskal konpainia eta antzerki talde euskaldun garrantzitsuekin.

Horrela, Casilda Iturrizar Parkeko Txikiguneak irekiko du zikloa, Zirika Zirkus konpainia nafarraren “Augustu Rubustu pirata” zirku ikuskizunarekin, abuztuaren 18an, igandean, 19:30ean. Euskarazko lan honetan, altxorra bilatuz, piratentzat eta gizartearentzat gizarte txukunago bat sortu nahi da, berdintasunean eta aniztasunean oinarrituz, aurreiritzirik gabe; antzerkia, zirkua eta umorea ez dira oharkabean pasatuko.

Euskal ordezkaritza duen antzerki eskaintza hurrengo egunean jarraituko du, abuztuaren 19an, astelehenean, 21:15ean, Elkarbizitzaren Plazan, Zirkozaurre eta bere “Harreman” lanarekin; zirkua eta euskal musika tradizionala lortzen ditu, itxuraz desberdinak diren baina gauza asko partekatze dituzten bi mundu.

Abuztuaren 20an, asteartean, 12:30ean, Elkarbizitzaren Plazan, Berdinki konpainiak “Mikra” zirku garaikidea aurkeztuko du, diziplina akrobatikoak hizkuntza gisa erabiltzen dituen eta genero eta rol estereotipoak bezalako gaiak jorratzen dituen euskarazko pieza, denok bizi ditugun gaien zertzeladekin. Egun berean, baina Txikiguneko Pergolako agertokian, 19:30ean, Tiritirantes konpainiak zirku, magia eta umore istorio bat eskainiko du “Bazen behin…” euskarazko lanarekin.

Bertako konpainiek presentzia izaten jarraituko dute, Txikigunean asteko gainerako egunetan. Hala, abuztuaren 21ean, asteazkenean, Hortzmuga Teatro euskal antzerki konpainiak “Agurea, urpekaria eta Itsasoa” lana euskaraz interpretatuko du, familiak ikaskuntza eta tolerantzia abenturan murgilduz, umore handiz. Eta abuztuaren 24an, larunbatean, Akelarrek “Saloon” magia lanarekin, euskaraz baita, publikoa harrituko du.

ESTATUKO ETA NAZIOARTEKO 12 KONPAINIA

Tokiko kulturaren aldeko apustuarekin batera, Antzerkiak eta Kaleko Arteek estatuko eta nazioarteko izen handiko konpainien eskaintza zabala ere badute, Katalunia, Frantzia, Italia, Belgika eta Marokotik etorritakoak.

BIZIKIDETASUN PLAZAren kasuan, lehen nazioarteko emanaldia abuztuaren 18an, igandean, izango da, 12:30ean, Compagnie Émergente eta “Déséquilibre passager” ikuskizuna malabarrekin. Gauean, 21:15ean, espazio berean, Leo Bassi italiarrak “The Best of the Bassi” antzezlana aurkeztuko du, bere ibilbideko onena errepasatuko du ikuskizun bakar honetan.

Astelehenean, hilak 19, 12:30ean, Catalunyako Circ Vermut konpainiak “Ni cap ni peus” zirku eta pailazo ikuskizuna eskainiko die familiei, non barreak ziurtatuta egon diren.

Estatuko antzerkiarekin jarraituz, baina oraingoan Madriletik, asteartean, hilak 20, 21:15ean, Trocos Lucosek publikoa jolastera eta bere ni txikiaren arriskua sentitzera gonbidatuko du “Tartanas” lanarekin.

Abuztuaren 21ean, asteazkenean, 12:30ean, MALETA Company & Compagnie BALANCETOIren txanda izango da, Umore Azoka 2024 sariaren eta Valladolideko 2024ko TAC jaialdiko interpretazio onenaren sariaren irabazleak. Belgikako zirku garaikideko konpainiak, egoitza Irlandan duenak, malabareak, manipulazioa eta gorputza ditu adierazpide, eta aurten Aste Nagusian “Claudette” txotxongilo eta malabareen lana antzeztuko dute. Egun horretan bertan, hurrengo txandan (21:15ean), Valentziatik La Finestra iritsiko da, “Tranvía nº12” lana aurkeztuz, zirkuaren eta musikaren arteko lotura sortuz.

Frantziako zirkua protagonismoa hartuko du abuztuaren 22an, ostegunean, Cirque Filyfolia eta bere “Retour à la terre” clown zirkuaren eskutik, 12:30ean, eta ondoren, Cirque Entre Nous taldearekin eskutik “Bordeline” lanarekin, 21:15ean.

Marokotik Colokolo Circus eta bere “Quahwa Noss” lana iritsiko da Bilbora. Proiektuak zirku narratiboko istorio bat aurkeztuko du, egoera komiko, poetiko eta akrobatikoekin konbinatuta. Lehenengo emanaldia abuztuaren 22an, 12:30ean, izango da, eta bigarrena 21:15ean.

Okidok konpainia belgikarraren zirkua eta zuzeneko musika abuztuaren 24an, larunbatean, iritsiko da, 12:30ean, pailazo bikotearekin, “In petto” antzezlana interpretatuz. Ondoren, 21:15ean, UPArte konpainiaren Murtziako zirku garaikideak, bere maila tekniko akrobatiko altuagatik nabarmentzen denak, “DESproVISTO” aurkeztuko du.

Elkarbizitzaren Plazako ziklo honi amaiera emateko, hilaren 25ean, igandean, Acousteel Gang konpainia frantziarrak amaiera emango dio “L´Acousteel se fait la belle” ikuskizun musikal antzertuarekin.

CASILDA ITURRIZAR PARKEKO TXIKIGUNEA estatuko eta nazioarteko obren eta konpainian topagunea ere izango da. Astelehenan, hilak 19, Compagnie Émergente zirku konpainia frantziarraren txanda izango da, eta “Déséquilibre passager” ikuskizuna eskainiko dute malabarrekin. Abuztuaren 22an, ostegunean, MALETA Company & Compagnie BALANCETOI izango da. Abuztuaren 23an, ostiralean, Cirque Filyfoliak “Retour à la terre” izeneko clown zirkua eskainiko du. Eta, azkenik, Belgikako Okidok konpainiak amaitutzat emango du aurtengo edizioa, “In petto” pailazio bikotearen interpretazioarekin, igandean, hilak 25.

ORDUTEGIAK

  • Elkarbizitzaren Plazan, Isozaki Dorreen artean, 12:30ean eta 21:15ean, abuztuaren 25ean, igandean, izan ezik, goizeko emanaldia baino ez baita egingo (12:30ean).
  • Casilda Iturrizar Parkearen Pergolako agertokian, emanaldi bat egingo da egunero, 19:30ean, eta haurrei eta familiei zuzenduta egongo da.

Balearen Desfilea 2024: ibilbidea eta ordutegia

Balearen Desfilearen musika eta koloreak protagonistak izango dira aurte ere Aste Nagusiko lehenengo igandean, abuztuaren 18an, euskal arrantzaren tradizioei eta euskal portuetako emakume-lanbide zaharrenei begiratuko dien hitzordu batean. Gainera, aurten, ohianeko erritmoan dantzatu egingo duten animaliak ere egongo dira, lehoi bi (arra eta emea), jirafa bat, tximino bat, errinozeronte bat, zebra bat, antílope bat eta hipopotamo bat barne.

Kalejira, 19:00etan abiatuko da Plaza Biribiletik, Kale Nagusia zeharkatuko du, Moyua Plazari bira osoa emanez, eta Maria Diaz de Haro bidegurutzean amaituko da.

‘Bali’ Balea buruan, itsas gaiak jorratzen dituzten bost puzgarri izango dira protagonistak, Olagarroa, Txangurroa, Bisigua eta Txirla barne, itsas hondoko beste elementu batzuekin batera.

Gainera, konpartsak, fanfarreak eta txarangak ere izango dira, erritmo desberdinetako musikaz desfilea girotuz. Besteak beste, hainbat animaliaren txotxongilo erraldoiak, oihanaren erritmora dantzatuko dutenak, eta bi metro eta erdiko hartz arre bat, fanfarre musikal batekin. Gainera, Nana, lau metroko trotundo erraldoi bat, agertuko da eta bere trizikloarekin Kale Nagusia zeharkatuko ditu.

Musikarekin eta batukadekin batera, arpoilarien konpartsa eta fanfarrea ere bertan izango dira, balearen tradizioa eta arrantzako abestiak irudikatzeko. Gainera, Itsasoko Lehoiak konpartsa ere egongo da, emakumeek soilik osatuta eta euskal portuetako emakume-lanbide zaharrenei ahotsa emango diena, hala nola, neskatileena, saregileena eta paketatzaileena.

Desfilearen alaitasunaz gozatzeko, konfeti poltsak banatuko dira bertaratutakoen artean. Banaketa 16:00etan hasiko da, desfilearen hiru puntutan: Plaza Biribilean, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean eta Moyua Plazan.

Jaietarako irisgarritasuna errazte aldera, Udalak desgaitasuna duten pertsonentzat erreserbatutako espazioa handituko du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Jauregiaren aurrean.

30 jarduera baino gehiago Txikigunean

NBEren 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuak (GJH) protagonista izango dira berriro ere Aste Nagusiko Txikigunean. Bertan, Casilda Iturrizar parkean, 30 jarduera ludiko baino gehiago bilduko dira, 0 eta 12 urte bitarteko umeak balioetan trebatzeko, eta planetaren eta kulturartekotasunaren defentsarako eragile bihurtzeko gonbita egingo zaie.

Berrikuntzen artean, aurten, parkearen inguruan bi Food Truck. Gainera, espazioak irisgarritasun eta inklusio neurri berriak indartuko ditu aurten, soinu-alteraziorik gabeko ordutegi tarteekin autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonentzat, eta gune bat egongo da itsutasuna eta ikusmen-urritasun larria duten pertsonen egunerokotasunari buruz sentsibilizatzeko.

Iazko edizioaren arrakastaren ondoren, “Bilbo, zentzumen guztien hiria” jarduera sentsoriala itzuliko da. Instalazio horrek bost zentzumenak lantzeko jarduerak proposatuko ditu, Bilbo kulturarteko hiri anitzaz jabetzeko. Horrela, ordubete eta hamar minutuko ibilbide antzeztua proposatzen du, non saio bakoitzean gehienez 20 lagunek parte hartu ahal izango duten, egunean zehar zortzi emanaldi eginez (lau goizez eta lau arratsaldez).

Ibilbide horretan zehar, familiek aukera izango dute braille alfabetoa eta alfabeto daktilologikoa lantzeko, Bizkaiko hiriburuan hitz egiten diren hizkuntza batzuk identifikatzeko, munduko hainbat tokitako ehunak ukituz esperimentatzeko eta curryari buruzko sekretu guztiak ezagutzeko, besteak beste. Hori guztia, GJHak landuz eta identifikatuz.

Txikiguneak txikienei proposatuko dizkien gainerako jardueren protagonista garapen jasangarria izango da. Txikiguneak esperientzia ludikoak eta alderdi pedagogikoak uztartuko ditu hainbat proposamenetan: ur-puzgarriak, ohe elastikoak, ludoteka, arrantza, bola-igerilekua, makillaje-tailerrak, birziklapena eta irratia… Horrela, umeek jaiez gozatu ahal izango dute, eta, aldi berean, Bilbok konpromiso sendoa duen balioei buruz hausnartu eta barneratu egingo dute.

PLANETAREN DEFENTSAREN ETA KULTURARTEKOTASUNAREN ERAGILEAK

Txikigunea Casilda Iturrizar parkean, Pergolan eta Ahateen urmaelean dago, eta abuztuaren 18etik (igandea) 25era (igandea) bitartean irekiko dute, 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara, adinaren arabera diseinatutako hogeita hamar jarduera baino gehiagorekin.

Horrela, 0 eta 3 urte bitartekoentzat, zentzumenen estimulaziotarako pentsatutako hainbat espazio egongo dira, hala nola Txiki Laboratory, soinu, kolore eta jolas berriak deskubritzeko; Oxizeanoa, non zaborra “arrantzatu” ahal izango duten Itsaso, ibai eta ozeanoak garbi uzteko; eta Botxo-Mari, Aita Mari itsasontziaren lanean inspiratutako espazioa, aliantzak eta elkartasuna lantzera gonbidatzen duena, txalupatxoak ur gainean eramateko, elkar ukitu eta talka egin gabe. Besteak beste, Experiteka psikomotrizitate zirkuitu erraldoia eta Plankt-On bola-igerilekua ere egongo dira. Jarduera horien bidez, modu ludiko eta dibertigarrian, haurrek hainbat balio landuko dituzte, hala nola berdintasuna, parte-hartzea, bizikidetza edo klimaren eta itsaspeko bizitzaren defentsa.

GJHen garrantzia 3 eta 12 urte bitartekoentzako jardueretan ere izango da kontuan. Izan ere, puzgarriak eta urteko arrapalak, zurezko elkarlaneko jolasak, ohe elastikoak eta eraikuntza jolasak bezalako proposamenen bidez, itsaspeko bizitza eta lurreko ekosistemak babestearen garrantzia, osasuna eta ongizatea, eta berdintasuna bezalako balioak ere landuko dira.

Proposamenak adin guztientzako espazioekin osatuko dira, bestak beste, honako jarduera motekin: makillaje tailerrak, irratia, ipuin kontalariak, eraikuntza-jolasak imanekin eta photocall bat.

Horrekin guztiarekin, Txikigunea “Planetaren Salbamendu Zentro Unibertsala” bihurtuko da berriro, eta B-Agentzia eskolan parte hartzeko eta “Botxotarrak” eta “B-Agenteak” akreditazioa jasotzeko aukera eskainiko du, planetaren eta kulturartekotasunaren defendatzaile bihurtzeko. Bost irakaslek hautagai guztiak prestatuko dituzte 2030 Agendaren bost eremu garrantzitsuenetan: Pertsonak, Planeta, Bakea, Oparotasuna eta Aliantzak.

Halaber, Gargantua eta Marijaia Txikigunean egongo dira, egun batzuetan parkea bisitatuko dute, eta egunero egongo da Marijaia Txiki bertsioan, ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzako eskala txiki berezian.

KALE ANTZERKIA FAMILIENTZAKO

Gainera, Casilda Iturrizar parkeko Pergola umeentzako kaleko antzerkirik onenaren agertoki bihurtuko da arratsaldero, 19:30etik aurrera. Egunero, abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, adingabeek antzerki ikuskizun batez gozatzeko aukera izango dute konpainia onenen eskutik, eta “Micro” eta “Fono” izango dira anfitrioiak, dena aurreikusitakoaren arabera joan dadin.

Astean zehar, eszenatokira igotzen joango dira Zirikia Zirkus, “Augusta robusta Pirata”; Compagnie Émergente “Déséquilibre passager”; Tiritirantes“Bazen behin…”Hortzmuga Teatro“Agurea, urpekaria eta itsasoa”Maleta Company & Compagnie Balancetoi “Claudette”Cirque Filyfolia “Retour à la terre”Akelar“Saloon”, eta Okidok, “In Petto”.

Zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da igandeko, hilak 18, asteleheneko, hilak 19, astearteko, hilak 20, eta larunbateko, hilak 24, emanaldietan; gainerako saioetan berriz, testu gutxi egongo da.

MAKUSI GUNEA

Aste Nagusian zehar, Txikigunean ikusgai egongo da EiTBk ume eta gazteei zuzendutako euskarazko lehen ekosistema digitala, MAKUSI, euskarazko doako entretenimendu-unibertso handia dena.

Espazioak hainbat jarduera hartuko ditu, hala nola, Irabazi Arteren jarraitzaileek golerako trebetasunak praktikan jartzeko atezaindegi puzgarri bat. Era berean, familia inguru bat ere izango du, ondo pasatzeko eta Makusi egurrezko jokoekin esperimentatzeko.

HAUR PARKE IRAUNKORRA

Bere jarduera guztietan, eta betidanik, Txikiguneak kontuan izan du egiten den ingurunearen zaintza, baita bere jardueretan materialak birziklatzeari eta berrerabiltzeari buruzko alderdiak ere. Arlo honetan aurrera egiteko eta iraunkortasunaren arloan neurri berriak eta hobeak ezartzeko ahalegin horren barruan, Aste Nagusiko Haur Parkeak bigarren urtez jarraian Erronka Garbia zigilua lortu du, IHOBEren ekitaldi jasangarriaren ziurtagiria.

Gainera uraren eta elektrizitatearen neurgailuak jarriko dira, baliabide horien erabilera arduratsua egin ahal izateko.

IRISGARRITASUN NEURRIAK

Pertsona guztien irisgarritasuna eta gozamena bermatzeko konpromisoaren barruan, edizio honetan Txikiguneak soinu-alteraziorik gabeko ordu tarteak izango ditu autismoaren espektroko nahasteak (AEN) dituzten pertsonentzat. Abuztuaren 20an, asteartea, 16:30etik 20:00etara, eta abuztuaren 21ean, asteazkena, 11:00etatik 14:00era.

Gainera, abuztuaren 20an, asteartea, egun osoan zehar eta ONCE Fundazioaren laguntzarekin, publikoa “Bilbo, zentzumen guztien hiria”-ren ondoan dagoen gune batera hurbildu ahal izango da, itsutasuna eta ikusmen-urritasun larria duten pertsonak beren egunerokoan nola moldatzen diren lehen pertsonan bizitzeko. Bertan, beren larruan jarri ahal izango dira, antifazak erabiliz, eta hainbat jardueretan haiekin parte hartu ahal izango dute.

Jarduerak:

  • Mugikortasun zirkuitua: ibilbide kontrolatu bat planteatuko da, eta erabiltzaileek antifaz eta makila zuriaren laguntzarekin egingo dute.
  • Jolas gunea: hainbat egokitutako jolasak osatzen duten gune bat planteatuko da, horietan itsuek egiten duten bezala moldatzeko.
  • Kirola: kirol material egokitua erakutsiko da, eta kirolari itsuen eskutik, ikusmen-urritasunari egokitutako kirola eta kirol-praktika nolakoak diren azalduko da.
  • Prestakuntza, hezkuntza, komunikazioa: braille eta material tifloteknikoei eskainitako espazio bat egongo da, itsuei informaziorako eta komunikaziorako sarbidea errazten dietenak.

Helburua pertsona guztiak ikusmen desgaitasunaren arloan kontzientziatzea, sentsibilizatzea eta normalizatzea da.

TXU TXU TRENA

Aurten ere, Txu Txu Trena martxan egongo da, doako anezka zerbitzua, pertsona guztiak udaletxeko eraikin nagusiaren albotik Euskadi Plazako geltokira eramateko.

Trena goizeko 11:00etatik 14:30era, eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara ibiliko da. Ibilgailu horiek haur orgatxoak garraiatzeko egokituta egongo dira, eta arrapala bat izango dute mugikortasun urriko pertsonak zuzenean sar daitezen.

INFORMAZIO GUNEA

Aurreko edizioetan bezala, Txikiguneak informazio gune bat izango du, eta bertan 6.000 oihalezko eskumutur banatuko dira segurtasun itxiturarekin. Bakoitzak espazio txiki bat izango du harremanetarako telefono bat adierazteko

Euskal kultura, protagonista egunero Aste Nagusian

Euskal tradizioak, ohiturak eta kultura nagusi izango dira berriro Bilboko kaleetan Aste Nagusian, Euskal Folklore eta Herri Kirolen ehun jarduera baino gehiagoren egitarau zabalari esker.

Bederatzi egunez, abuztuaren 17tik, larunbata, abuztuaren 25era, igandea, Zazpikaleetako kaleak erakustaldi, alarde, kalejira eta jai ugarien agertoki nagusi bihurtuko dira. Horiekin guztiekin Bilboko Udalak euskal kultura eta ohiturak zabaltzeko apustua egiten jarraitzen du.

Eguneko egitarauan dantza, herri kirolak, Erraldoiak eta Buruhandiak, bilbainadak, bertsolariak, traineruak eta pilota izango dira, besteak beste.

TXISTULARIAK ETA GAITEROAK GOIZAK HASTEKO

Zazpi Kaleak zeharkatuko dituzten txistulari eta gaiteroekin hasiko dira ospakizunak goizero, 10:00etatik aurrera.

11:00etatik aurrera, Erraldoi eta Buruhandien kalejirak hartuko du lekukoa; Pasio Irudien Museotik hasita egunero ibilbide desberdina egingo dute. Bi orduko ibilbideak zuzenean jarraitu ahal izango da Aste Nagusia 2024 aplikazio ofizialean.

Hala ere, pertsonaia horien egun handia abuztuaren 25a, igandea, izango da, Euskadiko hainbat herritatik etorritako XXXII. ERRALDOIEN BILKURA. Musikaren doinuan, Plaza Biribiletik abiatuko dira, 10:30ean, eta 13:00ak aldera iritsi dira Areatzara.

Gainera, irailaren 8ra arte “Bilboko Erraldoien” erakusketa egongo da zabalik Mariaren Bihotza plazako aztarnategian, 10:00etatik 14;00etara, asteartetik igandera.

BERTSOAK, FANFARRIAK ETA BILBAINADAK

Musikak Zazpikaleetako kaleetan jarraituko du, 13:00etatik aurrera, egunero bertsolaritza saioekin, abuztuaren 18tik 25era, eta Bilbotarrak taldearen bilbainadekin; azken hauek jai giroa alaituko dute tabernaz taberna, abesti herrikoi ezagunekin

Bertsolaritza saioak, lehen mailako bertsolariak bilduko dituztenak, Santiago Plazan izango dira egunero, 13:00etan, abuztuaren 21ean, asteazkena, izan ezik, 14:30ean izango dela, bertso-bazkaria dela eta.

  • Igandea, abuztuaren 18a: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Maider Arregi eta Etxahun Lekue.
  • Astelehena, abuztuaren 19a: EZ DA KASUALITATEA. Jone Uria, Oihana Bartra, Uxue Alberdi, Araitz Bizkai eta Oihana Landa.
  • Asteartea, abuztuaren 20a: Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Joanes Illarregi eta Aissa Intxausti.
  • Asteazkena, abuztuaren 21a: BERTSO-BAZKARIA. Onintza Enbeitia eta Xabat Galletebeitia.
  • Osteguna, abuztuaren 22a: Aitor Mendiluze, Nerea Elustondo, Julio Soto eta Maddi Ane Txoperena.
  • Ostirala, abuztuaren 23a: LIBREAN. Sustrai Colina eta Oihana Iguaran.
  • Larunbata, abuztuaren 24a: Gorka Pagonabarraga, Maialen Lujanbio, Miren Artetxe y Unai Iturriaga.
  • Igandea, abuztuaren 25a: Aroa Arrizubieta, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza e Igor Elortza.

Fanfarrei dagokienez, Sama Siku, Adiskideak eta Ardoa Barrura taldeek beste erritmo bat jarriko dute abuztuaren 17an, 23an eta 24an, eta bi txandatan egingo dute: 13:00etatik 14:30era Ledesma eta Diputazio kaleetan, eta 19:30etik 21:00etara Alde Zaharrean.

  • Larunbata, abuztuaren 17a: Sama Siku.
  • Ostirala, abuztuaren 23a: Adiskideak.
  • Larunbata, abuztaurean 24a: Ardoa Barrura.

Gainera, musika egunero egongo da presente Areatzako Kioskoan, 12:00etatik aurrera, Udal Musika Bandarekin; eta Casilda Iturrizar parkeko Pergola agertokian, abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, bilbainadak eta habanera doinuak, pasodobleak, hainbat eskualde eta nazioalitateko folklorea eta euskal musika izango dira protagonista, 12:00etan.

  • Igandea, abuztuaren 18a: Gau Pasa.
  • Astelehena, abuztuaren 19a: Bilbao Mapamundi.
  • Asteartea, abuztuaren 20a: Los Chimberos (85. urteurrena).
  • Asteazkena, abuztuaren 21a: 5 Bilbainos.
  • Osteguna, abuztuaren 22a: Gau Pasa.
  • Ostirala, abuztuaren 23a: Los Chimberos (85. urteurrena).
  • Larunbata, abuztuaren 24a: Bilbao Mapamundi.
  • Igandea, abuztuaren 25a: 5 Bilbainos.

HERRI KIROLETAKO HAINBAT PROBA

Goizetan Herri Kirolen erakustaldiak ere izango dira ikusgai, abuztuaren 21etatik, asteazkena, abuztuaren 24ra, larunbata. Gainera, emakumeak eta gazteak ikustarazteko helburuarekin jarraituz, abuztuaren 21ean, asteazkenean, hasiko da programazioa Emakumeen Eguna Herri Kiroletan ospakizunarekin, Karmele Gisasola, Patricia Martin, Ainitze Zumeta eta Naroa Arruta harrijasotzaileen, eta Nerea Arruti, Uxue Ansorregi, Irati Astondoa eta Lucia Orbe aizkolarien eskutik.

Abuztuaren 22an, ostegunean, gaztetxoen txanda izango da honako jarduera hauekin: Jakes Iruretagoiena Izeta eta Jon Zalduaren arteko Pentatloi Lehiaketa, harri gazte promesak ebantatzea, non Maddi Gezala eta Goizer Abendiba harrijasotzaileak parte hartuko duten, eta Aitor Salegi eta Malen Barrenetxea aizkolari gazteak ere arituko dira.

Ostiralean, abuztuaren 23an, 2024ko Urrezko Aizkolarien Liga jokatuko da, Aste Nagusiko klasikoa. Eta azkenik, herri kirolen erronda honi amaiera emanez, abuztuaren 24an, larunbatean, herritarrek Bikote Mistoen Proba Konbinatuaz, Harri Jaurtiketa Erakustaldiaz eta Fardo Jaurtiketa Erakustaldiaz gozatu ahal izango dute.

PILOTA PARTIDAK ETA ESTROPADAK

Pilotaren agertoki nagusia Esperantza Pilotalekua berritua izango da aurten, Aste nagusia Torneoa hartuko duena, abuztuaren 17tik 24ra, hainbat modalitatetan: eskuz binakako pilota eta lau eta erdiko esku pilota (finalak hilaren 24an, larunbatean, ospatuko dira), eta emakumezko gomazko paleta (finala hilaren 23an, ostiralean, izango da). Gainera, ostegunean, abuztuaren 22an, larruzko paleta eta zesta-puntako partidak jokatuko dira.

Traineruei dagokienez, bi estropada antolatu dira abuztuaren 18rako, igandea, 16:00etan: Emakumezkoen Traineru Ligako Emakumeen IX. Ikurriña Estropada eta XLVI. Estropada “Bilbao Hiria”.

EUSKAL DANTZAK 19:00ETATIK AURRERA

Ohitura den bezala, arratsaldeetan, 19:00etatik aurrera, Euskal Dantzak izango dira protagonista, Plaza Barrian, Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren (BDB) eskutik; izan ere, Udalak urteko hitzarme du haiekin.

Abuztuaren 18tik, igandea, abuztuaren 25era, igandea, erakustaldiak, erromeriak, Larrain Dantza eta alardeak izango dira ikusgai.

  • Igandea, abuztuaren 18a: Zerutxu (Markina).
  • Astelehena, abuztuaren 19a: Goialde (Erandio).
  • Asteartea, abuztuaren 20a: Gaztedi (Santutxu).
  • Asteazkena, abuztuaren 21a: Salbatzaile (Castaños).
  • Osteguna, abuztuaren 22a: Alkartasuna (Bermeo).
  • Ostirala, abuztuaren 23a Urdaibai (Forua).
  • Larunbata, abuztuaren 24a: Mikel Deuna (Iurreta).
  • Igandea, abuztuaren 25a: Beti Jai Alai (Basurto).

Aste Nagusiko egitarauaren zati honetako unerik esperoetakoenetako bat asteartean, abuztuaren 22an, 20:00etan, izango da: “Larrain Dantza” ospetsua, herrialdeko dantza errotuenetako bat, kalejira, fandangoa, jotak, baltsak, bolerak, katean edo bikotean. Udaletik ohiko jantziekin parte hartzera animatu nahi dute, “Zatoz zure jantziarekin!” lelopean.

Bilboko Udala

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 17(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 25(e)ra
  • LekuaBilbao

Non