Aretxabaletako Jaiak 2024 (Andramaixak 2024)

Aretxabaleta 2024(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 17(e)ra
  • Aretxabaletako Jaiak 2024 (Andramaixak 2024)
    Amparanoia

 

Aretxabaletako zaindariaren jaiak, Andramaixak abuztuaren 14, 15, 16 eta 17an ospatzen dira, Andra Mariren omenez.

Herriko jaien bezperan (abuztuaren 14an), mus txapelketa antolatzen da urtero eta 40 bikote inguru aritzen dira jokoan. Meza ostean, ohiturari jarraituz, ikurrinari agurra egiten zaio Udalbatzaren aurrean. Jaiei hasiera emateko, alkateak udaletxeko balkoitik hitz egin ondoren, txupinazoa botatzen da. Gaueko protagonista nagusiak, berriz, dantzaldia eta bolo txapelketa izaten dira.

Andra Mari eguna berriz (abuztuaren 15a), txistularien dianarekin esnatzen da. Egun horretan, Udalbatza meza nagusira joaten da, Aretxabaletako bandera aurrean hartuta. Sokamuturra da zaindariaren jai hauetan gordetzen den beste ohitura bat. Horrela, Andramaixetako azken bi egunetan (abuztuaren 16 eta 17an) leku esanguratsua betetzen du sokamuturrak. Azken eguneko jai giroa herriko koadrilek sortzen dute.


Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 14(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 17(e)ra
  • LekuaAretxabaleta

Non