Hiru gauez jarraian, Chillida Lekuren esparruan gaurkotasuneko gaiak jorratzen dituzten film berrien programazioaz gozatu ahal izango dute ikusleek.
Ateak 19:00etatik aurrera irekiko dira eta 22:00ean filma proiektatuko da. Lurra Café filma proiektatu arte egongo da zabalik. Sarrera Lurra Cafe menuarekin erosi ahal izango da, aldez aurretiko salmentan bakarrik.
Abuztuaren 1ean, Wim Wendersen Perfect Days filma proiektatuko da.