Azpeitiko Jaiak 2024: egitaraua

Azpeitia 2024(e)ko uztailaren 20(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 2(e)ra
  • Azpeitiko Jaiak 2024: egitaraua

Festa guztietako ezinbesteko osagaia izaten da musika; aurtengo saninazioetan, ordea, protagonismo berezia izango dute kontzertuek. Euskal taldeen aldeko apustua eginez, gaur egun jende gehien erakartzen duten musikarietako batzuk izango dira Azpeitian. 

Txupinazioa uztailaren 30ean jaurtiko dute, baina uztailaren 20tik abuztuaren 2ra egongo dira ekitaldiak.

Honako hauek dira Azpeitian izango diren taldeetako batzuk:

• Uztailak 27 (larunbata), Umeen Eguna: ETS
• Uztailak 30 (asteartea), Saninazio Bezpera. Tapia eta Leturia Band.
• Uztailak 31 (asteazkena), Saninazio Eguna. Izaro.
• Abuztuak 1 (osteguna), Saninazio Bigarrena. Zetak.

Kontzertu horiek guztiak herriko plazan izango dira, Tapia eta Leturia Band taldearena kenduta (hori Olazko Amaren plazan). “Toki gutxitan izaten da festetan halako taldeez gozatzeko aukera, eta plaza bete jende espero dugu egunero aurtengo saninazioetan”, zehaztu du Odriozolak.

Aipatutako horiez gain, beste kontzertu batzuk ere izango dira herriko beste gune batzuetan, baina horien eta saninazioetan izango diren gainerako ekitaldien berri aurrerago emango du udalak.

 
azpeitia.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps