Arrasate Blues 2024: ARIMA SOUL

Arrasate-Mondragon 2024(e)ko Uztailak 21
  • Arrasate Blues 2024: ARIMA SOUL

2024ko Arrasate Blues jaialdiaren barruan.

Mikel Makala (baxua) eta Lidia Insausti (ahotsa) sortututako Soul musika proiektua dugu, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Jokin Vitoria (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Soul, Funk, R&B eta Jazz-Groove taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula.

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsioak interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons,….

2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetan sartzen dira proiektuaren lehen albuma grabatzeko, Víctor Sánchez soinu teknikariaren gidaritzapean, urte horretako udazkenan Elkar diskoetxe ezagunean kaleratzen dena.

2022aren amaieran, «Girando por Salas – GPS#13» ekimenean parte hartzeko hautatuak dira, saridun gutxien artean Euskal talde bakarra izanik. Sari honen ondorioz, 2023ko lehen hilabeteetan, ARIMA SOUL proiektuak estatu mailako lehen bira bat egiten du, dozena bat hiritan kontzertuak eskainiz.

Modu honetan, 2023a taldearen sendotze urtea bihurtzen da, «Arima Soul -1» lehen diskoa aurkezteko birarekin 30 kontzertu baino gehiago eskainiz.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 21
  • Ordutegia19:00
  • LekuaJokin Zaitegi Plaza
    Arrasate-Mondragon
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non