Arrigorriagako Madalenak 2024

Arrigorriaga 2024(e)ko uztailaren 19(e)tik 2024(e)ko uztailaren 25(e)ra

2024ko Arrigorriagako jaiak uztailaren 19tik 25era bitartean ospatuko dituzte. Aurtengo pregoia Abrisketako Done Periko Koadrila, Kilimusi Eskaut Taldea, Abusu Arrantza eta Casting Kluba eta SIAL taldeen esku izango da, eta txupina botata emango diete hasiera jaiei.

Hortik aurrera, adin guztietarako aisialdi, kirol eta kultur eskaintza askotarikoa izango da: antzerkiak, kontzertuak, buruhandiak, bazkari herrikoiak, dianak, jolasak, txapelketak… Gainera, ohitura berriei eutsita, aurten ere jaioberriei aitortza ekitaldia egingo diete, udalerriko txikienei euren jaietako lehen zapia oparituz.?

Horrez gain, Udalak, Jai Batzordearekin eta herriko emakumeen elkarteekin batera, jai berdinzaleagok bultzatzeko eta indarkeria matxistari aurre egiteko prebentzioa eta jaso ahal diren erasoen aurrean erantzun kolektiboa sustatzeko hainbat ekimen jarri ditu martxan: puntu morea antolatu dute, matxismorik gabeko jaien dekalogoa eta eraso matxisten aurrean jokatzeko gida eguneratu eta banatu dute eta gizonek indarkeria matxistaren aurrean duten erantzukizunaz hausnartzea sustatzen duen bideoa egin dute, besteak beste.

 

Kontzertuen egitaraua

Uztailak 19, ostirala:

  • PURO RELAJO
  • AKERBELTZ (erromeria)
  • Kontzertuak txosnetan: ERDOIL, GANIBET, FETITXE

Uztailak 20, larunbata:

  • OSTRICH WEDDING
  • SU TA GAR
  • LEHIAN (erromeria)

Uztailak 21, igandea:

  • PIANO KONTZERTUA
  • Kale kontzertuak: PATÉ DE RATA, GARENA
  • VERBENA VULKANO

Uztailak 22, astelehena:

  • Bilboko Akordeoi Orkestra Sinfonikoa
  • BERANDUEGI (erromeria)

Uztailak 23, asteartea:

  • Txosnetan: bertsio gaua

Uztailak 24, asteazkena:

  • GALIMATIAS (musika afrikarra)
  • ONE LOVE (Bob Marleyri tributua)
  • Kontzertuak txosnetan: EMPIRE OF DISEASE, SILITIA, GAUTEGUN ERROMERIA
  • DJ MARKELIN

Uztailak 25, osteguna

  • KANTATUAZ (Arrigorriagako taldea)

Kale antzerki eta dantza egitaraua

Arrigorriagako Jai Batzordeak lanean jarraitzen du buru belarri. Uztailaren 19tik 25era izango diren Madalenen egitarauaren diseinuarekin aurrera doa, eta jada argitaratutako kontzertuez eta umeentzako ekintzez gain, jaietan nagusi izango diren kale antzerki- eta dantza- eskaintza ere prest dute:

Uztailak 21:

19:00 “Otempodiz” (ERTZA), kale-dantza. Joan XXIII.aren plazan.
20:00 Euskal dantzak (Aritz Berri). Udaletxeko plazan.
Uztailak 22:

19:30 XXXIV Folklore jaialdia: Boliviako “Manuel Acosta” ballet folkloriko nazionala, “Lumumba” talde folkloriko nazionala eta Andra Mari dantza taldea. Kantxa urdinean.
Uztailak 23:

19:00 “LJ75” (Barsanti), kale-antzerkia. Joan XXIII.aren plazan.
Uztailak 24:

19:00 “Dale, Ramón” (Trapu zaharra), kale-antzerkia. Joan XXIII.aren plazan.
19:30 Dantza-plaza erromeria (Patxi Pérez eta konpainia). Udaletxeko plazan.
Uztailak 25:

22:00 Jai bukaera: “Aiurri”. Udaletxeko plazan.


Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps