2024ko Arrasate Blues jaialdiaren barruan.
Blues akustikoarekiko pasioak batu zituen Bergarako 2 musikari hauek 2014 urtean, Diablues & Bluecifer izenpean. Belceblues taldeko abeslariak eta gaztetako lagun min batek osatzen dute bikote hau. Proiektu honek, Blues-aren sustrai sakonetaraino eramaten gaitu, Mississippiko doinu zaharrei ukitu pertsonala emanaz. Kontzertuetan, AEB hegoaldean aspaldi zegoen giroa arnastu daiteke. Blues akustikoaren instrumentazio tipikoa erabiltzeaz gain, doinu eta instrumentu bereziekin apaintzen dute beraien ezohiko soinua:Ahots jokoak, Dobroa, tronpeta.