Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi dugu, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi dizkiegu, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.
Sorkuntza geroz eta garrantzitsuagoa den garai hauetan, antzerki eta hezkuntza alorrean eskarmentua duten profesionalen eskutik haien esperientziak partekatu nahi ditugu.
Besteak beste, honako gai hauek izango ditugu gogoan:
Baita ariketak eta jolasez gain, antzezlan bat garatzeko tresnak eskainiko ditugu, eta hori egin ahal izateko urratsak landuko dira. Taldean sortutako antzezlana ala idatzita dagoen testu bat oinarri izanik.
Aurtengo ikastaroan gainera landuko da antzerkiaren bidez ikasgaiak nola txertatu ikasketetan. Kurrukuluna nola garatu antzerkiaren bidez. Bi irakasle adituren eskutik, esate baterako memoria historikoa nola landu behar den sakonduko da antzerkiaren bitartez. Memoria eta antzerkia, kultura eta historia.
Tresna praktikoak, materiala, antzerki mota ezberdinak, gaiak, baloreak, ariketak, irakurketa...
Antzerkiaren inguruko topiko ezkorrak hautsi! Eta irakurketarako zaletasuna, parte hartzeko gogoa, jakin-mina,... etab berreskuratzea antzerkiaren bidez!
HELBURUAK
NORI DAGO ZUZENDUTA
METODOLOGIA
Uda Ikastaroak alderdi teorikoa izango du, baina gehienbat oso praktikoa izango da, beraz jantzi eta oinetako erosoak ekartzea komeni da.
Bestalde, ikastetxeetako eguneroan sortzen diren arazoekin lagundu ahal izateko komeniko litzateke zuek zalantza eta kezkaz gurekin partekatzea, zuen behar zehatzei ere erantzun ahal izateko
ZUZENDARIA
Aizpea Goenaga Mendiola | Aktorea, zuzendari eta antzerki idazlea
Aizpea Goenaga (Donostia, 1959). Magisteritzan eta Arte Eszenikoetan diplomatua da eta interpretazioa, zuzendaritza eta dramaturgia ikasketak ditu. Antzerkiko Ikasketa Aurreratuetako masterra ere egina da. 1978az geroztik film ugaritan nahiz telebistan egin izan du lan aktore, gidoigile edo zuzendari moduan. Antzerki lanak ere argitaratu ditu, baita zuzendu ere, besteak beste, ’Zu(t)gabe’, ’Santxa’, “Ezker-Eskuma” eta ’La Pecera’. Haur eta gazteentzako antzezlanak ere kaleratu ditu. Sariak ere irabazi izan ditu lan horiei esker, hala nola, Serantes saria, Donostia Hiriko Antzerki saria eta Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga saria. 2005ean Atxagaren ‘Zeru Horiek’ egokitu eta zuzendu zuen eta 2009an ‘Sukalde Kontuak-Secretos de cocina’ film luzea. 2010etik 2016ra Etxepare Euskal Institutuko zuzendari izan zen. 2017an berriz heldu zien gidoiak eta testuak lantzeari eta zuzendaritza lanari.
HIZLARIAK