"Tentelontzia", Ana G. Lartiteguiren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 26(e)tik 2024(e)ko irailaren 29(e)ra
  • "Tentelontzia", Ana G. Lartiteguiren erakusketa

Tentelontzia. Ipuin-zeharkaldi bat Flandriako pinturarekin harremanean erakusketan, Ana G. Lartitegui artista bilbotarrak gaztelaniaz, euskaraz, katalanez eta galegoz argitaratutako "Tentelontzia" (A Fin de Cuentos, 2023) libururako sortu dituen jatorrizko akuarelen bilduma osoa egongo da ikusgai.

Liburuak ergelen hiri batean bizi eta asko aspertzen den “mutil bizkor” baten istorioa kontatzen du. Asperdura hori gainditzeko, erabakitzen du auzokoari txantxa bat egitea. Hortik aurrera, gertaerak kateatu egiten dira bidaia eldarniotsu eta gorabeheratsu bat sortuz eta era askotako pertsonaiak tartean sartuz. Azkenean, modu harrigarri eta ustekabeko batean, gertaeren ardura hasieran sortu zituen pertsonari egokituko zaio.

Testuarekin batera, ahozko tradizioaren estiloari jarraituz, El Bosco, Brueghel Zaharra, Patinir eta Flandriako pinturako beste maisu batzuen obretako eszena satirikoak eta kostunbristak aipatzen dira, giza ergelkeriaren gehiegikeriak islatu nahian.

ANA G. LARTITEGUI

Ana G. Lartiteguik 1989an argitaratu zuen lehen obra. Ordutik, haurrentzako liburuak egiten aritzen da ilustratzaile eta ikertzaile gisa. Artikuluak idatzi, hitzaldiak eman, erakusketak komisariatu ditu… Círculo Hexágono ikerketa-taldea eta haren saiakera laburren bilduma koordinatzen ditu. Eta batzuetan, fikzioa ere idazten du, hala nola “La nave de los necios” (A fin de cuentos, 2023) lanean.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 26(e)tik 2024(e)ko irailaren 29(e)ra
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps