Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)
  • Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)
  • Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)
  • Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)
  • Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (ekainak 14 eta 15)

Bilbok artez beteko ditu hiriko kaleak eta plazak ekainaren 14an eta 15ean Gau Zuria 2024 ekimenaren eskutik.

Ekitaldi jendetsu eta txalotu hori EKAINAREN 14 ETA 15EKO arratsalde-gauetara (19:30-00:30) itzuliko da 33 emanaldi artistikorekin eta 2 ikuskizun ibiltarirekin, tokiko, estatuko eta atzerriko sortzaileen proposamenekin.

GAU ZURIAk hainbat kultura-espazio irekiko ditu aldi berean (Arriaga Antzokia, Arte Ederren Museoa, Azkuna Zentroa, Euskalduna Jauregia, Eleiz Museoa, Itsasmuseoa...), eta hiri-paisaiako eguneroko espazioak dekoratuko dira: elizak, plazak, parkeak, kaiak edo zubiak.

Berrikuntza modura, ibilbidean Bilborock aretoa eta BilbaoArteko "Uribitarte 40" erakusketa-areto berria sartuko dira, "ibilbideak aukera asko eskainiko dizkigu, beti bezala, bakoitzak GAU ZURIAn izango duen esperientzia autodiseinatzeko", adierazi da aurkezpenean, "Enkarnazio plazatxotik Sota kairaino, Indautxu plazatik eta Azkuna Zentrotik pasatuta".

Horrela, bada, auzoek ere protagonismoa izango dute aurtengo edizioan, eta Atxurin, Zazpi Kaleetan, Bilbo Zaharran, Indautxun eta Abandon emanaldi artistikoak egingo dira.

"724. urteurren honetarako proposamen interesgarria, doakoa, irisgarria eta parte-hartzailea dugu, era guztietako ikusleentzat diseinatua... kultura hurbiltzeko estrategiarekin", nabarmendu du Juan Mari Aburtok. 2024ko GAU ZURIA programan soinu-eskulturak, instalazio interaktiboak, parte-hartzaileak eta murgiltzaileak, musika, antzerkia, dantza eta formatu handiko jokoak aurki daitezke.

Aurtengo edizioan, Gau Zuriaren zuzendariak zehaztu duenez, "herritarren artean hainbeste ikusmin pizten duten argi- eta musika-ikuskizunak berreskuratzen dira, mapping-bideoak, soinuarekin batera egindako irudi-proiekzioak, Arriaga Antzokiaren fatxadaren gainean eta Eleiz Museoaren klaustroan. Esku-hartze horiek beren beregi diseinatu dira GAU ZURIrako, bai eta 250. urteurrena ospatzen duen Erruki Etxearen "Ezkontza-kontakizunak" pieza ere".Gainera, uriaren ohiko algaran murgilduta, ikuskizun ibiltari bi Bilboko hainbat espaziotan ibiliko dira.

BILBOREN 724. URTEURRENA

GAU ZURIA uriaren 724. urteurrenaren ospakizunetan kokatzen da.

Ekainaren 15ean, zapatua, uria 1300. urtean sortu zen egunez, Bilboko bandera altxatuko da Ernesto Erkoreka Plazaren erdiko lorategietan, Juan Mari Aburto alkatea ekitaldiko buru delarik. Berarekin batera korporazioko kideak egongo dira. Ondoren, herritarren lore eskaintza egingo da Diego jaunaren omenez. Juan Mari Aburto alkatea eta zinegotziak, dantzariz eta txistulariz lagunduta, Udaletxetik Plaza Biribileraino joango dira. Plaza horretan dago uriaren sortzailearen estatua eta han egingo da erromeria.

  • Barruko espazioak sarrera librekoak dira, harik eta edukiera osatu arte.
  • Ekainaren 12tik aurrera, programa turismo-bulegoetan eta instalazioren bat hartzen duten zentroetan egongo da eskuragarri.

Bilboko Gau Zuria 2024: egitaraua (pdf)

bilbao.eus

Laburrean

Non