BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST 2024 (egitaraua)

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko ekainaren 15(e)ra
  • BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FEST 2024 (egitaraua)

BBK BILBAO MUSIC LEGENDS FESTak, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Eventsek antolatuta, musikari mitikoak ekarriko ditu ekainean Bilbora, ohi duenez. Gaur jakinarazi ditu haien emanaldien ordutegiak, dagoeneko jaialdiaren web ofizialean eta Facebook eta Instagram sare sozialetan ikus daitezkeenak. Berriki agortu dira PISTAko sarrerak, eta, horrenbestez, jaialdiak 3. HARMAILAKO azken sarrerak baino ez ditu jada; hau da, “Last Call Tickets” izenekoak. Joan den martxoan jarri ziren salgai, sektore horretako lehen bi mailak bete ondoren.

Ekainaren 14an (ostirala), jaialdiari hasiera emango dio SUSAN SANTOSen power trioak (Extremadura). Susan bera egongo da blues rock onena egiten duen taldeko buru. Egun horretan, halaber, hauek joko dute eszenatoki nagusian: THE JAYHAWKS (Minnesota - AEB), musika amerikar herrikoiko talde onenetakotzat jotzen dena, THE PRETENDERS (Hereford – Erresuma Batua), Chrissie Hynde karismatikoak gidatzen duen taldea, ostiraleko kartelburua, eta THE SCREAMIN’ CHEETAH WHEELIES (Tennessee - AEB), Estatu Batuetako hegoaldeko rock klasiko eta indartsuarekin, Espainian 2024an emango duten kontzertu bakarrean.

Ekainaren 15ean (larunbata), “Legends” jaialdiaren bigarren egunean, eszenatoki nagusiko lehen emanaldia PETTI rock musikari euskaldunak egingo du. Geroago, eta haiek ere Espainian kontzertu esklusiboa emanez, CANNED HEAT mitikoek (Los Angeles – Kalifornia) blues-rock/boogie onenaz beteko dute Bilbao Arena, eta, ondoren, txanda iritsiko zaio DEEP PURPLE (Hertford-Erresuma Batua) larunbateko kartelburu eta rockaren kulturaren zenbait abesti handi eta ahaztezinen egileei. Azkenik, BLUES PILLS (Suedia eta AEB) rock-blues taldeak, Elin Larssonen ahots boteretsuarekin, amaiera emango dio BBK Bilbao Music Legends Festaren edizio honi.

Gainera, ohi denez, PISTAko edo 1. eta 2. HARMAILETAKO sarrerak erosi dituzten guztiek “Voodoo Child Bar” kanpoko zabalgunera joateko aukera izango dute. Bertan, zuzenean joko dute talde lokalek: Arnau & The Honky Tonk Losers, Kinki BoysNevadah, Sotomonte, The Ribbons eta Ziin & The Melody Breakers. Gastronomia-eremu zabala eta merchandising-standa ere egongo dira.

Segurtasun- eta ebakuazio-arrazoiengatik, kanpoko zabalgune hori ez da 3. HARMAILAREKIN lotuta egongo, eta, beraz, sarrera-mota hori duten pertsonak EZIN izango dira eremu horretara sartu. Muga hori kontuan hartuta, sarrera horiek prezio murriztuan daude salgai, eta aire zabaleko terraza bat izango dute, baita eskaintza gastronomikoa eta merchandising-standa ere. 1. eta 2. harmailetan bezala, leku horietan ere zenbakitu gabeko eserlekuak egongo dira, agertoki nagusitik igaroko diren banda guztien emanaldiez gozatzeko: The Pretenders, Deep Purple, The Screamin’ Cheetah Wheelies, The Jayhawks, Canned Heat, Blues Pills, Susan Santos eta Petti.

EGITARAUA

Ekainak 14

Ateak 18:00etan irekiko dira

  • 18:30 SUSAN SANTOS
  • 20:20 THE JAYHAWKS
  • 22:10 THE PRETENDERS
  • 00:30 THE SCREAMIN' CHEETAH WHEELIES

Voodoo Child Bar:

  • 19:35 Arnau & The Honky Tonk Losers
  • 21:25 Ziin & The Melody Breakers
  • 23:45 Sotomonte

Ekainak 15

Ateak 17:30ean irekiko dira

  • 18:00 PETTI
  • 19:50 CANNED HEAT
  • 21:45 DEEP PURPLE
  • 00:00 BLUES PILLS

Voodoo Child Bar:

  • 19:05 The Ribbons
  • 20:55 Nevadah
  • 23:20 Kinki Boys
bilbao.eus

Laburrean

Non