Malú ekainaren 8an iritsiko da Euskalduna Bilbaora "Aprendiz", bere lehen albuma, argitaratu zenetik 25 urte bete direla ospatzeko. Kontzertu hurbil eta pertsonal bat eskainiko du eta, bide batez, bere azken lana 'A todo sí' aurkeztuko du. Disko honetan bere arrakasta handiak berrinterpretatzen ditu, estatuko eta nazioarteko artista nabarmenekin batera. Hoien artean nabarmentzen da Alejandro Sanzekin bere lehen lanaren abestiaren bertsio berria. Kontzertu honetan 'Ahora tú', 'Invisible' eta 'Toda' bezalako abestiak entzungo dira betiko talentuarekin baina ukitu pertsonal berri batekin, Malúk esaten duen bezala, "musika ospatzen duen" lana sinatzeko balio duena.
Kontzertu gira honek abeslari madridarraren ibilbide luze eta oparean zeharreko bidaia izan nahi du, bere arrakasta nagusiak gogoratuz eta urte hauetan bizi izan duen eraldaketa ikusiz. Horrelako kontzertuek izan ohi duten izaera intimistatik urru, Maluk bederatzi musikariz osatutako talde batekin abesten du, giro paregabea sortuz eta 25. urteurreneko ospakizun errepikaezina sortzen saiatzen da interpretazio honetan. Baina bere aktuazioa ez da bakarrik bere ibilbidearen errepasoa, esker ona adierazteko unea ere bada. Abeslaria entzuleengana modu berezian hurbiltzen saiatzen da eta bere jarraitzaileei bere ibilbide musikal osoan zehar erakutsitako babesa eskertzen die, bere proiektu "politenetako" batek eragindako zoriona partekatuz.