Musikaste 2024ren barruan.
Gaur egungo Errenteriako Udal Txistulari Taldea 2003an sortu zen, oposizioak ospatu ondoren, eta urte hartako uztailean ekin zion bere ibilbideari.
Gaur egun, honako hauek osatzen dute txistu taldea: Xabier Vesga (txistua 1), Josu Izagirre (silbotea) eta lñaki Letamendia (atabala).
Txistulari taldeak hainbat funtzio ditu: igandero diana jotzen dute Errenteriako auzoetan zehar, hilean behin kontzertu bat eskaintzen dute Udaletxeko plazan, inauterietako diana, udalbatzak, San Joan bezperako aurreskua, Madalenen prozesioa, erraldoiak eta buruhandiak, etab.
Jarduera horiez gain, Errenteriako beste ekitaldi eta jai batzuetan ere parte hartzen du. Halaber, Euskalerriko Txistulari Elkarteak antolatutako ekitaldietan parte hartzen du, beste herri eta udaletako txistulariekin.
Jon Etxeandia:
Jose Ignazio Ansorena
Herrikoia / mold, J. I. Ansorena
Errenteriako Udal Txistulari Taldea
Xabier Vesga, zuzendaria
**Ereintza Dantza Taldea