Leioako Umore Azoka 2024ren barruan.
Bizitzaren soka mehearen gainean balantzaka dabiltzan eta etengabeko noraezean ibilbidearen eta helmugaren nozioa galdu duten bi pertsonaia arrunten erraietan egindako bidaia. Anonimoak eta biluzik ikusezintasuneraino. Edozein hiritako edozein lekutan egon daitekeen banku baten inguruan kokatuta dago antzezlana. Bizitzak bigarren planoan gordetzen dituen lekua da. Bizitza horietarako, denbora eten egiten da eta arnasa hartzen du, egunero geldirik, metropolian itsu-itsuan eta ziztu bizian aurrera doan jendetzaren artean geldituta balego bezala. Agian, hor gertatzen da, halabeharrez, beren istorioa bizkarrean daramatenen arteko topaketa. Hurbilagotik begiratzera gonbidatzen gaituen ikuskizuna da, istorio hurbil eta dibertigarri bat kontatuz.