Balmasedako Erdi Aroko Azoka 2024

Balmaseda 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • Balmasedako Erdi Aroko Azoka 2024

Erdi Aroko hirigune historikoa, horretarako apaindua. 200 salmenta postu baino gehiago. 25 musika  eta antzerki konpainia baino gehiago. Gaueko su ikuskizuna eta piroteknia. Aintzinako ofizio erakusketa. Ipuinetako pertsonaiek hartutako azoka. Usainak, zaporeak, koloreak eta magia asko.

AZOKAREN EDUKIA, GUNEKA

Aisialdirako guneak

Atsedenaldia hartzeko hiru gune finkatu dira:
·Foru Plaza
·Horkasitas jauregiko lorategiak
·Dorre kaleko lorategiak

Horcasitas jauregia

Haurrentzako jolas gunea
Jolas  eta pedagogia erabilerako jolasen kopiak dituen gunea. Jarduera euskaraz eta gazteleraz eskainiko da eta hemen Erdi Aroan inspiratzen diren jolas artisau biziekin haurrek denboran zehar bidaiatuko dute, hala nola alkerkea, birla, trikimakoak, labirintoa, lau marran, dominoa, Erdi Aroko bakar jokoa, tangrama, orekak, bola jaleak, buru hausgarriak, etab. Horien artean nabarmentzen dira xake erraldoia, Erdi Aroko photocall a eta haurrentzako Erdi Aroko txapelketa.

San Severino plaza

Balmasedako plaza garrantzitsuenak eszenatoki bat eta hiru antzez puntu izango ditu eta bertan, egun osoan zehar, emanaldi ezberdinak egingo dira. Gainera, ofizio tailerren fabrikazio prozesu osoa edo ia osoa ikusi ahalko da.
Gauean, San Severino plazan iraganeko izaki mitologikoak gaueko su ikuskizunean eta piroteknian bilduko dira.

San Juan plaza

Zoko arabiarra
Gure Erdi Aroko Azokaren puntu garrantzitsu hau San Juan plazan kokatzen da, eta hor Zoko arabiarra topatuko duzue. Bertan, Ekialde Hurbileko janari  eta artisautza postuez gozatuko duzue. Azken horietako askotan, gainera, beraien produktuen elaborazioaren erakustaldiak egingo dira.

Tabernak eta sukaldaritza postuak

Edizio honetan hirigune historikoko gune garrantzitsuenetan tabernak eta sukaldaritza postuak topatuko dituzue:
·San Severino plaza
·León Felipe plaza
·San Juan plaza
Halaber, ibilbide guztian zehar, era guztietako janari postuak topatuko dituzue: hestekiak, gaztak, gozoak, ogiak, gozogintza, patata frijituak eta erreak, krepeak, pizzak, etab.

MUSIKA ANIMAZIOKO KONPAINIAK

Curinga
Portugal
Curingak itxura egin, imajinatu, amets egin, esperimentatu… esan nahi du. Emanaldiaren ideiatik sortu ziren, historia kutsuko antzezlanetan, Erdi Aroko pertsonaietan eta dokumentazio historikotik eratorritako Erdi Aroko doinuetan oinarrituta.

Sons Da Suevia
Portugal
Lau musikariz osatutako portugaldar taldea, haizezko eta perkusiozko instrumentu ezberdinetan trebatua, Azokako kale eta plazetan zehar euren musika eskainiko duena, errepertorio propioa eta Erdi Aroko abesti tradizionalekin.

Acibreira
Galizia
Gure azokaren lagun zaharrak dira, haize instrumentuetan eta perkusio instrumentuetan formatu diren bost musikariek berezko errepertorioarekin eta Erdi Aroko abesti tradizionalekin kaleak girotuko dituzte.

Al Maram
Herritartasun anitzak
Andalustar, arabiar eta ekialdeko musikaren munduan ibilbide luzearekin sortu da taldea. Beraien helburua da kalitatezko kaleko ikuskizuna ematea arabiar munduko eskualde ezberdinetako folklorea interpretatuz.

Ixera
Espainia
Murgildu zaitez Erdi Aroan Ixeraren eszenaratze zainduarekin. Bere jatorrizko jantziak, zorroztasun historiko handikoak, ikuskizuna indartzen duen makillaje urratzaile batek lagunduta, piroteknia hotzaren erabilerarekin osatzen da. Emanaldian antzeztuko diren dantza tradizional batzuk dantzatzen ikusi.

Bakan
Espainia
Arbasoen soinuetan espezializatutako musikari hauek folk musika eta Erdi Aroko musika eskainiko digute. Baina baita bertaratutako guztiei sekulako energia transmititu ere.

Upsala
Espainia
Azoka eta ekitaldi tematikoetan ibilbide luzea duen talde honek kultura ezberdinetako garaiko instrumentuak erabiltzen ditu beraien emanaldietan, estilo berritzaile eta pertsonal bat sortuz. Beraien errepertorioak Erdi Aroko eta Errenazimenduko aintzinako musika erroko musikekin, musika etnikoekin eta munduko hainbat tokitako musikekin batzen ditu.

Taraska
Katalunia
Folk tradiziotik datorren talde honek festa giroa sortzen du bisitatzen duen leku guztietan. Zehaztasun musikologikoa baztertu gabe, Mediterraneo kutsuko aintzinako doinuak erritmo modernoagotara egokitu dituzte.

Skalder
Espainia
Gure Azokara lehen aldiz etorriko den talde hau garaiko antzezlanetan espezializatuta dauden musikariek osatzen dute. Energiaz betetako musika esperientzia indartsu eta sendoarekin edozein ekitaldira egokitutako emanaldi  bat  eskaintzen dute.

ANTZERKI-ANIMAZIOKO KONPAINIAK

Cie Sonjèvèyès
Frantzia
Konpainia frantses hau, 2005ean eratu zenetik, etengabe egon da emanaldi berriak sortzen. Antzerkia,  dantza,  kale  artea  eta  zirko  artea  batzen eta elkartzen diren mundu batera eramaten gaitu.
·Sabath Handia: erritu hau duintasunez prestatzeko, sorginek nekaezin prestatzen dituzte edabe berriak. Beraien mundu ilun, zikin eta sutua zure begien aurrean azalduko da.
·Su Iluna: arrisku akrobaziak suaren inguruan.

Sbandieratori e Musici di Cittá Della Pieve
Italia
Banderadunak, harritu egingo zaituzten ezinezko joko eta  koreografiekin,  musikaren  erritmoan lagunduta. Banderadunak erreferente bihurtu dira merkatuan, eta jaiaren ikono, doazen tokian direla.

Malatitsch
Portugal
Antzerki animazioa, malabarrak eta zirkoa duen eszenaratze harrigarria.
·Bufoiak bola erraldoi baten gainean
·Magiaz betetako elfo txuriak, gauean sua gehituko dutenak.
·Txotxongiloaren aztikeria: azti  maltzur baten aztikeria dela eta txotxongilo batean bihurtzen den maitagarri baten istorioa.     Aztiak   kontrolatzen du bere erritmoan dantza dezan.
·Aro iluna: azokako kale eta plazetara urruneko lurraldeetatik, begizko lurralde ilunetatik, iritsitako misterioak eta pertsonaia txundigarriak.
·Faunoak horien karakterizazio harrigarriarekin.
·Maitagarriaren sugarra: gaueko su ikuskizuna, lo dagoen printzesaren esnatzea antzezten duena.

Zirko Loretsua
Euskarazko animazioa
Zirkuko diziplinan hainbat urtez trebatu ondoren, Zirko Loretsua kalera ateratzen da bere publikoa alaitasunez eta neurrigabekeriaz betetzeko. Bere ikuskizunek umore kutsua ematen diote programazioari, eta publikoarekin duten konplizitateak ikuskizuna ez amaitzea nahi izatea lortuko du.

Emad Selim
Portugal
Dantza sufiko dantzaria, Egiptoko dantza tradizionala, planeten mugimendu birakariarekin eta Jainkoarekiko loturarekin zuzenean lotua, biraketa bat bestearen atzetik lotzen da, mistizismoa eta folklorea uztartuz.

Human no limits
Madril
Zirku, akrobazia eta aireko ariketen emanaldi ikusgarrienak bi espezialistek osatutako konpainia honek egiten ditu.
·Mugarik gabeko gizaki honen errepertorioak denetarik izango du: iratxoak airean, leprechaunak, zirkuko emanaldiak eta gaueko su ikuskizuna Phirosekin, Suaren Jainkoarekin.

Tiratafloja
Euskarazko animazioa
Toni Iglesias eta Amaia Arranzak osatzen duten antzerki taldeak, 1988an sortu zenak, Euskadiko azoka tematikoak bisitatzen ditu.
·Hildakoen gurdia: Gurdiak izurriteren ondorioz hildakoak jasotzen ditu, bitartean, beraiek egiten dituzten etxeko lukainkak saltzen dizkigute. Baina gurdian dagoen norbait ez dago guztiz hilda…
·Sorginen zortea: sorgindu egingo zaituzte, eskua irakurriko dizute, espiritu txarrak garbituko dizkizute…
·Txotxongilo antzerkia: hainbat antzezlan tradizional euskaraz antzezten dituzte, hala nola Martin Txiki eta Basajaun eta Zalduna izan nahi zuen printzesa.

Amalurra
Euskarazko animazioa
Amonak kontatu zizkion ipuinak kontatzen ditu, bere amonak kontatu zizkionak, bere amonak ere kontatu zizkionak… Humorez betetako antzerki izaerako ipuinak gaur egungo haurrentzat. Munduko ipuinak egongo dira, piratenak, bizipen ipuinak edo izaki mitologikoenak.

Cyrcusport
Euskarazko animazioa
Sartu zaitez ipuin sorginduen mundu magikoan konpainia honekin.
·Zuhaitz jakintsua: entzun itzazu Ashdrogen, baso sorginduko zuhaitz jakintsu handiaren, ipuinak eta kondairak. Aria elfo gaztearekin dator, eta harekin baso sorginduan sartuko gara.
·Mimir, ipuinen liburu magikoa: eman ongietorria baso sorginduaren barren barrenetik iritsi den Mimir liburu magikoari. Bertako izaki fantastikoen istorio harrigarrienak ezagutzen dituen erlikia da Mimir.

Da Vinci´s Dreams
Hainbat herritartasun
Zinemaren magia gure kaleetan barrena konpainiaren karakterizazioei esker, eta publikoaren parte hartzea sustatuko da ekitaldi ibiltarietan.
Irribarre amestua: nahiz eta bufoiak beti pozik egon behar diren, bufoi hau berezia da, beti goibel baitago.
·Bidaiariak: lurralde urrunetatik helduak eta hainbat mende txoko guztietatik bidaiatu ondoren, pertsonaia bitxiek mundu guztia liluratzen dute joaten diren toki guztietan.
·Merkatariak: merkatari ospetsuenek esentzia berriak bilatu eta bereak eskaintza onena egiten duenari saltzen dioten tokian, usain orok balio duen eta preziatuena beti hoberen usaintzen ez duena den tokian.
·Fakirra: fakir honek uko egin dio bere ondasun mundutarrei eta bere bizia Jauna gurtzeko erabiltzen du, eta, Jaunak bezala, ez du minik jasango.

Mamakiska Teatro
Madril
Publikoa beti egoten da adi eta irribarrez. Pertsonaiak eta Calabacín bufoi bitxiak kontatutako istorioak oso interesgarriak dira. Elezaharrak, ipuinak, malabareak labanekin eta oso parte-hartzailea bisitariekin…

Confusión
Madril
Dragoi gorria, guztiek ezagutzen duten animalia legendarioa. Fantasiazko liburu eta Erdi Aroko pelikuletako piztia hau bisita egitera etorriko da, azkenik gure lurraldeetan bizitzera.

 

FORMATU HANDIKO IKUSKIZUNAK (GAUA HETLTZEAN)

Zoolorisko
Larunbata, ilunabarrean
San Severino Plaza
Aurten, Cia del Foc konpainiak produkzio bat egin du Pirotecnia Igual konpainiarekin batera, Zoolorisko izenekoa. Konpainia ikuskizun piroteknikoen esparruko erreferentea da estatu mailan, eta modu magistralean argiak, musika eta sua elkartuko ditu, gau ahaztezina emateko. Larunbatean izango da, ilunabarrean, San Severino plazan.

Udaletxea erretzea
Igandea, ilunabarrean · San Severino plaza
Udaletxea lau alboetatik erreko da Balmasedako Erdi Aroko Azokaren edizio honen jaiaren amaiera gisa. Cia del Foc da ikuskizuna emango duena, Enkarterriko hiribilduko tradizioa baita.

La danza del orco
Larunbata, ikuskizun piroteknikoaren aurretik
Ibiltaria, San Severino plazan amaituko da
Kalejira izugarria, Espainiako panoraman paregabea. Hordako orko ero eta beldurgarriena harrapatu eta zigortzeko kaiolan sartu dute, eta bertan, danbor kolpeen erritmora, eromenerako desfilea hasiko du bere harrapatzaileek lagunduta, sorginarengana eraman arte, zeinak orkoaren sumina menderatzeko aztikeria egingo duen. Ikuskizunak efektu teatraleko piroteknia izango du.

Los Mushdrogs
Igandea, ikuskizun piroteknikoaren aurretik
Ikuskizun ibiltaria, San Severino plazan amaituko da
Formatu handiko kalejira ikusgarria. Fantasiazko ikuskizuna, basoko izaki magikoetan girotua. Basoko erreginek eta beren lagunek txikienak zein helduenak txundituko dituzte.

Suru, el elefante guerrero
Larunbat eta igandeko arratsaldean
Ikuskizun ibiltaria, San Severino plazan amaituko da
Erdi Aroko kondairetan Suru famatua aipatzen da, Aníbalen legioetako elefanterik ausartena, Aníbalek  arerioari  aurre  egitera  Pirinioak  gurutzatzeko eraman zituen 38 elefanteen leinuaren oinordekoa. Harekin batera, laguntza gisa, Las sombras blancas izeneko tribu oso zaharra ibiliko da, animalia sakratu horiek beren bidaietan laguntzen baitituzte.

Kontzertua zuzenean
Larunbata, San Severino plazako gaueko ikuskizunaren ondoren
Ixera musika taldeak kontzertua emango du kalean, folk endekatuko musikarekin. Larunbatean izango da, San Severino plazan, su ikuskizunaren ostean.

HERRI-ANTZEZPENA: ADUANA

Aipamen berezia merezi du Balmasedako biztanleek azokaren (12:00) lehenengo egunaren goizerako, inauguratzeko pregoiaren ostean (11:00), prestatu duten herriko emankizunak. Balmasedako hiribilduan gertatutako benetako gertaeretan oinarrituta, 400 balmasedar baino gehiagok hiribilduak bere aduana zuen garaiari buruzko istorioa kontatuko digute. Gidoi hori aurkeztu zen azken aldia 2011n izan zen.

BISITA BIRTUALAK XV. MENDEKO BALMASEDARA

Azokaren egun hauetan aukera izango dugu geure begiekin Balmaseda bezalako hiribildu batek Erdi Aroan izango lukeen itxura ikusi ahal izateko, kaleetan ikusi ahalko ditugun birsorkuntzei esker.  Horretaz gain, hiribilduak garai hartan izandako itxura ezagutzeko, Horkasitas Jauregian errealitate birtuala erabiliz egingo diren bisita gidatuak egongo dira.
· Larunbata, maiatzak 11:
11:00
12:00
13:00
16:30
17:30
· Igandea, maiatzak 12
11:00
12:00
13:00

GURE HISTORIAREN ZATI BAT

La Encartada Fabrika-Museoak, Muñatones Gazteluak eta Pobaleko burdinolak bat egingo dute aurtengo edizioan, publikoari gure historiaren zati bat eskaintzeko. Hurbildu zaitez beren produktuak ezagutzera (txapel ospetsua, adibidez), ikasi nola erabili Sole Santistebanekin eskuz egindako ehungailua (bi egunetan 11:00etatik 14:00etara) eta gozatu Alberto Bargosen ipuinekin (larunbatean 17:00etan eta igandean 12:00etan).

TAILER ETA OGIBIDE POSTUAK

San Severino plaza
Ogibideen postuetan, egun osoan zehar, beren produktuak egiteko prozesu osoaren erakustaldiak egingo dira, bertako ikusleentzako modu argi eta hezigarrian. Erdi Aroan garrantzi handia zuten ogibide zaharrak dira: egur lantzea, errementaritza, eltzegintza, irundegia, beira puztea, harri lantzea, saskigintza, sare kota, letoigilea, txanpongintza, etab.

San Juan plaza
Zoko arabiarrean beste hainbat erakustaldi egongo dira: kaligrafia arabiarra, olio eta esentziak, larruko batutxak, harriko eskribautza, mosaiko arabiarrak, oinekin egurra lantzea edo Hennazko tatuajeak.

Ibilbidean zehar
Era berean, Martín Mendia eta Pío Bermejillo kaleetako ibilbidean zehar denetako erakustaldiak izango ditugu: artisau xaboiak egitea, lurrinak egitea, koadernaketa, zumea, teilak egitea, artisau belak, tarota eta kiromantzia, lauzak, zeramika modelaketa, larru eta metalezko bozelketa, margotutako beira, artisau platerak, zeramika txikiak, zezen adarrak lantzea, urregintza, egurrezko ezkutu eta armak, ogi labea, larruzko sandaliak, garrapiñatuak, fatxadetako koadroak, intsentsuak, galdaketa, lore koroa, forjaketa artistikoa, musika tresnak, artisau geziak harriko eskribautza…

SALMENTA POSTUAK

200 salmenta postu inguruk ibilbide osoan zehar artisau produktuen eskaintza anitzena izango dute. Askotariko elikagaiez gain, artisau produktuak ere egongo dira gustu eta publiko guztietarako.
San Juan plazan kokatutako zoko arabiarrak hurbileko ekialdeko elikagai eta artisautza izango du, eta produktu horiek sortzeko prozesuaren aurrez aurreko hainbat erakustaldi.
Era berean, taberna erretegia eta olagarro denda izango ditugu Martín Mendia kalean.


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2024(e)ko maiatzaren 11(e)tik 2024(e)ko maiatzaren 12(e)ra
  • LekuaBalmaseda

Non