"Geroa, hemen" ikastaroak: "Etorkizuneko klasikoak"

Bilbao 2024(e)ko irailaren 14(e)tik 2024(e)ko irailaren 28(e)ra
  • "Geroa, hemen" ikastaroak: "Etorkizuneko klasikoak"

"Geroa, hemen” egitasmoaren barruan Euskal Idazleen Elkarteak BBKren laguntzaz antolatu duen bigarren saioa izango da. Martxoan “Etorkizuneko gorputzak” gaiaren inguruko solasaldi arrakastatsua eskaini zuten Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxeak, eta oraingoan ikastaro bat proposatu nahi dute. 

Maite Lopez Las Heras poetak “Etorkizuneko klasikoak” izeneko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du.

Besteak beste, hauek dira landuko dituen arloak:

  • Ze obra izango dira klasikoak etorkizunean?
  • Ze obra bilakatu dira klasiko eta zergatik?
  • Nork erabakitzen du zer izango den klasiko?
  • Zenbaterainoko garrantzia izango du adimen artifizialak geroko klasikoetan?

Literatura-lanez gain, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diren lanak ere aztertuko dira. Literaturari dagokionez, genero desberdinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina…

Klasikotzat hartzen diren lanen egileak ere jorratuko dira, haien jatorria, generoa, eta abar.

  • Egutegia: Irailak 14, 21 eta 28
  • Ordutegia: 16:30-19:30
  • Lekua. Kuna espazioa, Bilbo.
  • Izen-ematea: komunika@idazleak.eus (apirilaren 30era arte)
  • Ikastaroa doan izango da.

 


Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2024(e)ko irailaren 14(e)tik 2024(e)ko irailaren 28(e)ra
  • OrdutegiaIrailak 14, 21 eta 28
  • Lekua BBK Kuna
    Urazurrutia Kalea 3
    Bilbao
  • HizkuntzaEuskara
  • Web BBK Kuna

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps