Bizkaiko Foru Aldundiak Dantza alfonbra gorrian - Danza en la alfombra roja lemapean ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna apirilaren 28an, eta Bizkaiko 15 dantza-eskolak eta diziplina askotako 250 ikaslek baino gehiagok parte hartuko dute, 250 metroko alfonbra gorriaren gainean, Bilboko itsasadarraren ertzean. Jardunaldia 11:30ean hasiko da, berotze-ariketekin, Areatzako pasealekuan. Beroketak egin ondoren, doako bi masterclass emango dira Arriaga Antzokiaren zabalgunean: euskal dantzak eta dantza lerroan. Azkenik, 12:40an, lan koreografikoak aurkeztuko dira karpa batean. Aldundiak herritarrak gonbidatzen ditu ospakizun honetan parte hartzera.
Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Dantza Etxearen bidez ospatuko du Dantzaren Nazioarteko Eguna, «Dantza alfonbra gorrian» lelopean. Datorren igandean, apirilak 28, egingo da ospakizun hau, dantzak diziplina artistiko gisa duen garrantzia nabarmentzeko eta bereziki, dantzako irakasleek diziplina hori garatzeko egiten duten lan garrantzitsua.
'Dantza alfonbra gorrian - Danza en la alfombra roja' ekimenaren bederatzigarren edizio honetarako, Foru Erakundeak 250 metroko alfonbra gorri zabalduko du Bilboko itsasadarraren ertzean. Bizkaiko hainbat herritako 15 dantza-eskolak hartuko dute parte, eta hainbat diziplinatako 250 ikasle baino gehiago bilduko dira, besteak beste dantza klasikoan, dantza garaikidean, euskal dantzetan, flamenkoan eta dantza urbanoan ari direnak.
Jardunaldia 11:30ean hasiko da, berotze-ariketekin, Areatzako pasealekuan, kioskoaren atzean. Parte-hartzaileek itsasadarreko baranda erabiliko dute berotze-ariketak egiten dituzten bitartean eusteko.
Horrez gain, Arriaga antzokiaren ondoan, doako bi masterclass egingo dira, eta nahi duen edonork parte hartu ahal izango du. Masterclassetako bat euskal dantzei buruzkoa izango da, eta bestea, dantza lerroan buruzkoa. Berotze-ariketak egin ondoren hasiko dira eskolak, 11:50an, eta Olaeta Ballet Elkarteak eta All Dance akademiak emango dituzte.
Ondoren, 12:40an, ekitaldi honetarako jarritako karpan, edizio honetan parte hartzen duten eskolek eta akademiek lan koreografikoak aurkeztuko dituzte.
Bizkaiko Foru Aldundiak herritar guztiak gonbidatzen ditu Dantzaren Nazioarteko Egunarekin bat egitera eta berotze-barran parte hartzera akademiekin batera.
Parte hartuko duten eskolak