"LIBURUAREN ARBOLA"

Barakaldo 2024(e)ko apirilaren 3(e)tik 2024(e)ko apirilaren 26(e)ra
  • "LIBURUAREN ARBOLA"

Erakusketa hau Euskararen Etxeak antolatu du, eta Gorka Arrese kazetari eta editorea (Zarautz, 1965) da komisarioa. Erakusketaren helburua liburua bera zer den ulertzea eta haren garrantzia azpimarratzea da.

Erakusketak liburuaren zati nagusiak erakutsiko dizkigu, hala nola, letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia, eta liburuan parte hartzen duten eragileak aztertuko ditu, besteak beste, idazlea, editorea, irakurlea eta inprimategia.

Gainera, lagungarria izango da herritarrak euskal literaturara eta argitalpen-ekoizpenera hurbiltzeko, Bizkaikoari arreta berezia jarriz.

Erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua eta inprimaketa. Hizkien anatomia, testuen formak, liburuaren atal desberdinak eta nola izendatzen ditugun euskaraz ezagutzeko aukera izango dugu.

barakaldo.eus

Laburrean

Non