J.S. Bach Zikloa 2024: Andoni Mercero + Alfonso Sebastián (Biolina + klabea)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Apirilak 3
  • J.S. Bach Zikloa 2024: Andoni Mercero + Alfonso Sebastián (Biolina + klabea)

Andoni Mercero (biolina), Alfonso Sebastián (klabea)

Egitaraua:

Johann Sebastian Bach

  • Biolina eta klaberako 2. sonata la maiorrean, BWV 1015
  • Biolina eta klaberako 4. sonata do minorrean, BWV 1017
  • Biolina eta baxu jarraiturako sonata mi minorrean, BWV 1021
  • Biolina eta klaberako 3. sonata mi maiorrean, BWV 1016

Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, Torontoko Unibertsitatean, Berlingo Hanns Eisler Hochschule für Musiken eta Amsterdameko Kontserbatorioan burutu ditu biolin eta biola ikasketak Andoni Mercerok. Hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste, Pablo Sarasate Sari Nazionala, Portugalgo Julio Cardona Nazioarteko Lehiaketa, Florentziako Vittorio Gui Lehiaketa eta Roveretoko (Italia) Biolin Barrokoko Bonporti Saria.

Alfonso Sebastian Zaragozan hasi zituen pianoa eta klabea eskolak. Ondoren, Pariseko Conservatoire National Supérieuren jarraitu zuen bere prestakuntza, non fortepianoan espezializatu zen (Patrick Cohen) eta orkestra zuzendaritza ikasi zuen (Claire Levacher). Hobekuntza-ikastaroak egin ditu J.-W. Jansen, G. Leonhardt, L.-U. Mortensen, J. Ogg edo P. Badura-Skodarekin, besteak beste.


Laburrean

Non