BilbaoPoesía 2024

Bilbao 2024(e)ko martxoaren 15(e)tik 2024(e)ko martxoaren 24(e)ra
  • BilbaoPoesía 2024

Bertsoak eta poemak Bidebarrietako Liburutegian izango dira berriz ere martxoaren 15etik 24ra. Bilboko Udalak antolatzen duen BILBAOPOESIA jaialdiak 25. urteurrena ospatuko du “Kosta Ahala Kosta” lelopean, etorkizunari begira jarritako asmoen adierazpena izatea du helburu, era berean jaialdiaren norabidea markatuko duen metafora izanik.

Urtero egiten den literatura topaketa hau agertoki ezin hobea izango da berriz ere, estatuko zein nazioarteko lehen mailako poeten lanaz gozatzeko. Edizio berezi honetan, literatura eta musika programazio ugaria eskainiko da, eta beste urte batzuetan jaialdian izan direnen parte hartuko duteAntonio Gamoneda idazlearen adibidea da, Blas de Otero poetari egingo dion hasierako omenaldiarekin. “La rebelión del Ángel” izenburupean, Gamonedak Blas de Oteroren bizitza eta poesia gogoratuko ditu bere bertsoen bidez. 

Martxoaren 16an, “Agitado y Mezclado” Benjamin Prado poetak, Rebeca Jiménez (pianoa), Toni Brunet (gitarra elektrikoa), Jacob Reguilon (kontrabaxua) eta Toni Juradorekin (bateria) batera eskainiko duen kontzertua izango da. Asteburua ixteko, igandean, hilak 17Juan Kruz Igerabide idazleak “Euskal Barrokensemble” errezitaldia eskainiko du.

Martxoaren 18an “La Tumba de Keats” izenburupeko topaketaren txanda izango da, Juan Carlos Mestreren liburuan oinarritutako poesia errezitaldia, Brenda Escobedo eta Cuco Pérezekin. Asteartean, martxoak 19, Antonio Colinas eta Raquel Lanserosek poesia errezitaldia aurkeztuko dute. 

Jaialdiaren azken txanpan, BILBAOPOESIAk Kirmen Uribe, Miriam Reyes eta Andrés Neumanen eskutik datorren errezitaldia hartuko du martxoaren 20an. Hurrengo egunean, hilak 21, Poesiaren Munduko Eguna ospatzeko, Miren Agur Meabe, Eduardo Moga, Leire Bilbao eta Karmelo Iribarren izango dira protagonistak. Martxoaren 22an, ostirala, Jaialdiak Chantal Maillard hartuko du eta BILBAOPOESIAN lehen aldiz egongo den Piedad Bonneti ongietorria emango dio.

Azkenengo asteburuan, jaialdia ixteko, martxoaren 23an “Lagun batek esan dit” kontzertua egongo da, eta martxoaren 24an, igandean, jaialdiak agur esango du jazza eta poesia nahastuko dituen ikuskizun poetiko-musikal batekin, “No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit”.

Programazioan jarritako jarduera guztiak doakoak izango dira, aldez aurretik erreserba bat lortuz, kontzertuak izan ezik: martxoaren 16ko “Agitado y Mezclado”, martxoaren 23ko programatuta dagoen “Lagun batek esan dit”, eta martxoaren 24ko No se pierde la señal, recordando a Joan Margarit”. Sarrerak dagoeneko salgai daude 5 eurotako prezioan hurrengo estekan.

Jaialdia literatura topaketa da, bertan irakurleek estatuko eta nazioarteko poeta ezagunen lanak entzun, ikusi eta goza ditzakete. 25 urte hauetan Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusian sari ugariak jaso dituzten poetak bildu ditu, hala nola Cervantes Saria irabazi duten Ida Vitale, Cristina Peri Rossi, Joan Margarit, Jose Manuel Caballero Bonald...; Espainiako Poesia Sari Nazionala jaso dutenak ere, Yolanda Castaño, Miren Agur Meave, Yolanda Novo, Juan Carlos Mestre, Pere Gimferrer...; baita Gioconda Belli ere, Iberoamerikako Poesia Erregina Sofia Sariaren azken irabazlea dena; edo Antonio Gamoneda, Nazioarteko Poesia Saria, Cervantes Saria eta Arte Ederretako Urrezko Domina, edizio honi hasiera emateko itzuliko dena.

bilbao.eus

Laburrean

Non