Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Animazioaren egoera" Isabel Herguera eta Pablo Berger (data zehazteke)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Apirilak 5
  • Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024: "Animazioaren egoera" Isabel Herguera eta Pablo Berger (data zehazteke)

Zinemagileen arteko elkarrizketak 2024 zikloa.

KM Kulturuneak Donostiako Zinemaldiaren urte osoko Z365 atalarekin eta Elías Querejeta Zine Eskolarekin batera antolatutako solasaldia, Zinemagileen arteko elkarrizketak zikloaren testuinguruan:

El estado de la animación

Ziklo honek ikuspegi ezberdinetatik zinema-sorkuntzaren nondik norakoak ikasleei eta zinemazaleei hurbiltzea du helburu, talde-lanaren garrantzia azpimarratuz.

Saio honetan, Zinemagileen arteko elkarrizketak animazioari irekiko dizkio ateak, Isabel Hergueraren eta Pablo Bergerren arteko elkarrizketarekin. Herguerak El sueño de la sultana filmarekin egin zuen debuta film luzeen esparruan eta 71.Zinemaldiko Euskal zinemaren Irizar Saria irabazi zuen. Bergerren Robot Dreams filmak, berriz, Europako animazio-film onenaren saria lortu du Europako Zinema Akademiaren golardoetan baita animazio film onenaren Goya ere; animaziozko film luze onenaren Oscar sarirako izendatuta egon da.

Partaideak: Pablo BergerIsabel HergueraAdolfo Vincenzo

(Hizkuntza: gaztelania)

2024ko lehenengo seihileko saioak EZ dira zuzenean igorriko. Ekainetik aurrera eskuragarri egongo dira.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non