GAZTEA SARIAK 2024: ETS

Bilbao 2024(e)ko Otsailak 29
  • GAZTEA SARIAK 2024: ETS

Gaztea Sariak 2024 otsailaren 28 eta 29an izango dira, Euskalduna Bilbaoko Urban Hall espazioan. 2023ko euskal musikaren onena saritzeaz gain, Gorka Urbizuren eta ETSren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da bertan. 

Osteguneko saioan, iazko artista edo bakarlari onena, abesti onena, disko onena, bideoklip onena eta zuzenekorik onena sarituko ditu Gazteak, 19:00etatik aurrera. Sariak eman ondoren, ETS (En Tol Sarmiento) taldeak Gaztea Sariak itxiko ditu zuzeneko kontzertu batekin. Arabako taldeak euskarazko eta espainierazko abestiak tartekatzen ditu, eta 2023an 200.000 erreprodukzio baino gehiago izan zituen, euskarazko bandarik streameatuena bihurtuz. ‘Aukera berriak’, ‘Zure mundura’ y ‘Zurekin batera’, bere azken diskoan dagoena, dira bere abesti nabarmenetako batzuk. 

Orain bere 20. urteurrena ospatzen ari dira 20 urte Zure Eskutik birarekin eta dagoeneko agortu dira 2025ean BECen programatutako kontzertuetarako sarrera guztiak. Hori dela eta, taldeak data berri bat ezarri behar izan du, bere publiko ugaria urteurrena zuzenean partekatzeko aukerarik gabe gera ez dadin. 


Laburrean

Non