(H)ilbeltza 2024

Baztan 2024(e)ko urtarrilaren 22(e)tik 2024(e)ko urtarrilaren 28(e)ra
  • (H)ilbeltza 2024

Urteko lehen hitzordu nabarmenenetakoa da, eta erreferentzia bihurtu da dagoeneko. (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astearen hamargarren edizioa egingo dute aurten Baztanen, ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra.

Programa seigarren Hilbeltza bekaren irabazleak abiatuko du: Beñat Irastortzak Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia eskainiko du hilaren 22an, astelehenarekin, Arizkungo Medikuaren Etxean.

Asteazkenean, Miren Agur Meaberen txanda izango da; "Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara" solasaldia eskainiko du Anizko Mendiarte elkartean. Ostegunean, berriz, Jon Alonsok Carvalho Euskadin liburua aurkeztuko du Berroetako Gure Ametsa elkartean, Irati Jimenez lagun duela.

Ostiralean, hilak 26, zinema proiekzioa izango da: Mirande, film bat egiteko zirriborroa Josu Martinezen dokumentala emango dute Iruritako Gizarte Bilgunean 19:30etik aurrera.

Larunbatean, egun osoko programazioa izango da. "Sorgin-ehiza Euskal Herrian" mahai ingurua goizean, bazkaria Erratzuko Elkartean, eta Ernesto Prat, Mikel Begoña eta Xabier Lasaren liburu aurkezpenak. Eguna amaitzeko, Susmagarrien Gaua egingo dute Erratzun barna.

Astea bukatzeko, igande arratsaldean (19:00) bertso saioa egingo dute Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsolariek Arizkunea kultur etxean, Elizondon.

(H)ilbeltza 2024 | Egitaraua:

22, astelehena:
Idazleekin solasean, VI. (H)ilbeltza bekaren irabazlea: Beñat Irastorza Ugalde Altxa, hildakoak Fred Vargasen eleberriaren itzulpenaren inguruko solasaldia. 
19:30ean Arizkungo Medikuaren etxean.
 
24, asteazkena:
Eusebio Erkiaga: Arranegitik bertze auzo batzuetara Miren Agur Meaberen solasaldia. 
19:00etan Anizko Mendiarte elkartean.
 
25, ortzeguna:  
Jon Alonsoren Carvalho Euskadin liburuaren aurkezpena.
Elkarrizketatzailea : Irati Jimenez. 
19:00etan Berroetako Gure ametsa elkartean.
 
26, ortziralea:
Mirande, film bat egiteko zirriborroa dokumentala Josu Martinez zuzendariarekin.
19:30ean Iruritako Gizarte Bilgunean.
 
27, larunbata:
Mahai-ingurua: Sorgin-ehiza Euskal Herrian 
Amaia Nausia Pimoulier, Asisko eta Juainas Paul Arzak hizlari. 
Moderatzailea: Ane Eslava. 
11:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.
 
BAZKARIA 14:00etan Erratzuko Elkartean. (txartelak eskatu ilbeltzabaztanen@gmail.com helbidean)
 
17:00etan liburu aurkezpenak. 
-Ernesto Prat: Mendeku eskubidea
-Mikel Begoña: Hiru etxe Santa Monikan.
-Xabier Lasa: Ura ez baita beti gardena.
 
18:30ean, Ebaltz, Susmagarrien gaua Erratzun barna.
 
28, igandea: 
Erraiak etsai itzuli beltza Beartzunen. 
10:30ean, Elizondoko plazan.
 
BERTSO SAIOA: Izu-gar-irrizkoa.
Gai jartzailea: Amaia Agirre. Bertsolariak: Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Saioa Alkaiza. 
19:00etan Arizkunenea kultur etxean, Elizondon.
 
eitb.eus

Laburrean

Non