Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargo Ofizialak BIZKAIKO INGENIARIEN MUSIKA ELKARTEA sortzea bultzatu zuen 1997an, eta, horren barruan, BIZKAIKO INGENIARIEN ABESBATZA, Bilboko Industria Ingeniarien Eskola sortu zeneko mendeurrena zela eta. José Ramón Rementeríaren gidaritzapean hasi zen, eta, 2017tik aurrera, Alberto Carreraren zuzendaritzapean, abesbatzak erronka, estilo eta helburu berriak bereganatu zituen.