Euskal Herriko Gazte Orkestraren 2023ko Neguko biraren barruan.
Eguberrietako topaketa honetan Euskal Herriko Gazte Orkestrak bi pieza joko ditu: Rossini konpositore italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemanaren 4.Sinfonia. Zalantzarik gabe, bi konpositoreen bi obra adierazgarrienetakoak.
La Gazza Ladra bi ekitalditan banatuta dago, eta libretoa Giovanni Gherardini eta Louis-Charles Caigniez-ena da, nahiz eta pieza mundu osoan Rossini sortutako Obertura bikainagatik izan ezagun. Pieza hau irudimen kolektiboaren parte da, mundu zinematografikoan funtsezkoak izan diren filmen soinu-banda gisa balio izan baitu, hala nola "La naranja mecánica", "Éras una vez en América" edo "El honor de los Prizzi".
Era berean, pieza hori hainbat literatura-lanetan izendatu dute, "Crónica del pájaro" nobelan edo "Las Joyas de la Castafiore de Las Aventura de Tintín"-en adibidez, munduan melodia honek zeresan handia baitu. Haurrek ere ezagutu dezakete, Rossiniren pieza ere marrazki bizidunetan erabili baitute, esate baterako "Bob Esponja"-n.
Kontzertu honetako bigarren obra eta plater nagusia Johannes Brahms maisu alemaniarrak (1833-1897) konposatu zuen azken sinfonia da, 4. Sinfonia. Mozarten eragin handia izan zuen Brahms-ek, eta XIX. mendearen bigarren erdiko musika-eszenarik emankorrenaren erdian koka genezake, ‘Erromantikoen Gerra’ deitu zenaren protagonistetako bat izan baitzen.
Sinfonia ez zuten guztiz ondo hartu konpositorearen gertuenekoek. Hori dela eta, Brahms ek errezeloak izan zituen estreinaldia baino lehentxeago, baina, zorionez, lan honek ez zuen aurrekoen zortea izan, eta 4. sinfoniak harrera bikaina izan zuen. Hain zuzen ere, konpositorearen lana magnum opus gisa hartu zen, bere Un réquiem alemán-arekin batera.
Unai Urrecho (1977) tronboi-jotzaile eta zuzendari arrasatearra izango da hitzorduko zuzendari gonbidatua. Urrecho Hizkuntza Politika Departamentuak bultzatutako proiektu kultural honen lehenengo promozioko kidea izan zen, EGOko lehenengo urteetan parte hartu baitzuen.
Hitz hauekin gogoratzen du Unai Urrecho gara hura: “Oso ondo gogoratzen dut 1997ko uda, gasteizen, zenbat gazte elkartu ginen eta ze nolako ilusioa genuen, guretzako aukera oso ona izan baitzen elkar ezagutzeko eta lagun berriak egiteko. Maixu paregabeak izan genituen eta garai hartan Juanjo Menaren zuzendaritzapean musika egita oso berezia zen”. Urrechok dioenez, “EGOra zuzendari gia itzultzea ardura handia da”, baino erronka honi aurre egiteko prest dago eta argi utzi du “maitasun handiarekin” datorrela zuzentzera.
“Gustatuko litzaideke gazte guztiak nik izan nuen esperientzia izatea, niretzako oso lagungarria izan baitzen eta espero dut beraientzat ere berdin izatea”, esan du.
Era berean, zuzendari gonbidatuak gazte orkestrak oso garrantzitsuak direla azpimarratu du “gazteentzat aukera oso ona baita beste musikari talentudunak maixu berriakezagutzeko eta baita errepertorio interesgarriak lantzeko”. Urrechok hurrengo hau azaldudu: “orkestra gasteak giza baloreak lantzeko balio du. Hau da, beraientzat aukera polita da besteekin batera jotzen esta besteak errespetatzen ikasteko, musikari on bat izateko enpatizatzen jakin beher da eta”.
Musikene izango da, beste behin ere, EGOren entsegu-gunea, abenduaren 26tik 29ra.
Lehen emanaldia Tolosako Leidor antzokian izango da, 20:00etan. Gabon zaharraren ondoren, euskal orkestrak urteari ongietorria emango dio beste hiru kontzerturekin: hilaren2an Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 3an Gasteizko Principal Antzokian eta 4an Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:30ean.
Gogora dezagun Euskal Herriko Gazte Orkestra (EGO) Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sortu zuela 1997an, izaera estrategikoko proiektu gisa, herrialdeko musikari gazteei zuzendua, eta hasieratik BBK, KUTXA eta VITAL fundazioen laguntza izan duela.