Inoiz gertatu al zaizu Gabonetako opariak planifikatzea (gutxi gorabehera), baina Erregeenekin erabat deskontrolatzen zara? Guri ere bai, eta horregatik erraz jarri nahi dizugu eta market bakar batean Errege gauaren aurreko "ezusteko" horiek guztiak konpondu ahal izatea.
Chic Market Bilbao itzuli da REINAS MAGAS edizioarekin. "Made in Euskadi" diseinuko 12 marka bilduko dira Yimby Street Uribitarten, Uribitarteko Arrapalak 1 kalean (Albiako Lorategien ondoan), Errege gaua baino lehen, "made in Euskadi" diseinu, artisautza eta modaren onena eskaintzeko.
Data: 2024ko urtarrilak 4, osteguna eta 5, ostirala
Lekua: Yimby Street Uribitarte - Uribitarteko Arrapalak kalea 1 (Albiako Lorategien ondoan)
Ordutegia: 10:30 – 20:30 etenik gabe