“Errotik” bikote akustikoak herri kantutegian zehar bidaia bat proposatzen digu, Portugalgo fadoz eta Gaztelako txarroz osatutako estilo konbinazio batetik abiatuta, euskal kantutegi tradizionala ahaztu gabe. David Nanclaresek (gitarra eta ahotsa) eta Eider Zenarrutzabeitiak (ahotsa eta perkusioa) osatzen dute taldea.