Bisita honek XIX. mendearen azken herenera eramango gaitu eta Gasteiz hiriak urez hornitzeko hartu zituen neurrien eta egindakoen berri emango digu: Gorbeiako Uren Elkartea sortu zenetik eta putzu artesiar bat eraikitzen saiatu zirenetik ur biltegia inauguratu zen arte, 1885ean.
Gune esanguratsu honen bisitan Pilar Arostegi Udal Artxiboak utzitako irudiak proiektatuko dira.
Bisita gidatuak
Astelehen, asteazken, ostiral eta larunbatetan (arratsaldez): bisita euskaraz.
Astearte, ostegun, larunbat (goizez) eta igandeetan: bisita gaztelaniaz.
Bisita eskaintzen den hizkuntzetako batean eskaririk ez badago, edozein hizkuntzatan egin ahal izango da.
Aurretik ez da izenik eman behar. Taldea -25 pertsona gehienez- etorritako hurrenkera errespetatuz eraikineko Klaustroan osatuko da eta gidarekin lagunduta Ur Biltegira jaitsiko da.