Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: Off Lokal: "Shot the target" + "Pez de luz" + "Un peu de mélancolie"

Vitoria-Gasteiz 2023(e)ko azaroaren 23(e)tik 2023(e)ko azaroaren 26(e)ra
  • Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023: Off Lokal: "Shot the target" + "Pez de luz" + "Un peu de mélancolie"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023

Off Lokal espazio ez-konbentzionaletan tokiko taldeen proposamen dramatikoa da. Ikusleenganako hurbiltasuna eta begirada zuzena da bere nortasun-ezaugarria.

Datak: azaroak 23, 24, 25 eta 26. Bi saio egunean.

Topalekua: San Prudencio kalea 29, Teatro Principal Antzokiaren aurrean.

Taldeak

Proyecto Larrua

Mary Zurbano (Kuku Bazar)

Ékoma teatro

Iraupena: 90 minutu

Prezioa: 15€

Leku mugatua

  • Shot the target - Proyecto Larrua

Beti mugitzen gara! Eten egiten gaituzte, baina mugitu egiten gara...

Hitz egiten dugu, elkarrizketa etenak...

Deseraiki egiten gara, itxuragabetu, gure forma naturalak aldatu... Mugitu egiten gara!

Norberarekiko eta norberaren gorputzarekiko gatazkatik bakera. Hori ukatzetik baieztatzera eta onartzera... Mugitu egiten gara!

Mugitzen ari diren gure bizitza propioen mapak eta paisaiak gara. Gure mezuen kanala izateko modua bilatzen dugu, hartzaile bat, jomuga bat, xede bat edo helburu bat bilatuz.

Talde artistikoa

Koreografia: Jordi Vilaseca
Antzezleak: Aritz López y Jordi Vilaseca
Musika: Luis Miguel Cobo
Jantziak: Xavier Mújika

  • Pez de luz - Mary Zurbano (Kuku Bazar)

Nola irten arrainontzitik itsaso zabalera!

Clarak olatuak ditu bularretan, hegoak edoskitzen dizkioten olatuak. Clarak itsasoak bezalako ametsak ditu; eskutxo erregutzailez betetako itsasoak, mihiaren azpian gatz eta ahanztura zaporea uzten diotenak. Hondoratze bakoitzean, ur gainean daude, bata bestearen aldamenean, arrainaren negarra eta bere sukar ileak.

Hura gatza bezain zuria zen, izaki iheskorra, ia gardena; argi-hari hauskor bati gaizki lotutako arraina. Orain, itsaso osoa haren barruan dago, Clararen kanpoan.

Eta emakumea erotu egin zen/arrain bat izan zuelako. / Eta jakin zuelako maitatzen / hasi zen erabat erotzen.

Talde artistikoa

Testua / Texto: Mary Zurbano
Zuzendaritza: Carmen San Esteban
Antzezlea: Mary Zurbano
Mugimendua: Marina Ruiz
Musika: Sheila Blanco

  • Un peu de mélancolie - Ékoma Teatro

Homo laborensa, errendimendu-gizartea, laneko autoesplotazioa eta happykrazia. Bizi-nekea, buruko gaixotasunak eta arimaren bihotzekoak. Sei koadro eta epilogo bat. Bi pertsonaia eta malenkonia pixka bat.

Talde artistikoa

Antzezleak: Aitor Pérez, Javier Liñera
Dramaturgia: Javier Liñera, Aitor Pérez
Zuzendaritza: Aitor Pérez

 

 

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps