MusEkintza 2023: "Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk" (Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun)

Gernika-Lumo 2023(e)ko Azaroak 18
  • MusEkintza 2023: "Fabulak, leihoak eta beste ur batzuk" (Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun)

MusEkintza 2023 jaialdiaren barruan.

Miren Agur Meabe, Sonia Rueda eta Inun Euskal Herria museora iritsiko dira azaroaren 18an, ‘Fabula antifabulak’ ikuskizuna egiteko, eta, amaitzeko, azaroaren 25ean, Mikel Santiagok misteriozko joko bat egingo du, Arkeologi Museoarentzat pertsonalizatua; ‘Whodunnit? ¿Quién lo hizo?’ du izena. Jaialdiak ikuskizunak eskaini ditu Bizkaiko bost museo eta intereseko tokitan: Muñatones Gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa. Ikuskizun batera joan nahi dutenek aurretik erreserba egin behar dute ekitaldia egingo den museoan edo gunean.

MusEkintza Bizkaiko museoetako arte eszenikoen Jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutakoak, azaroan bi ekitaldi izango ditu urtea ixteko.

Larunbatean, azaroaren 18an, Miren Agur Meabek, Sonia Ruedak eta Inunek ‘Fabula antifabulak’ ikuskizuna egingo dute Euskal Herria Museoan. Halaber, Arkeologi Museoan ‘Whodunnit? ¿Quién lo hizo? ‘izeneko ikuskizuna izango da. Azaroaren 25ean, Mikel Santiago idazleak antolatuta, foru-museoan misteriozko joko bat egingo da, eta publikoak asmatu beharko du zein izan den hiltzailea.

'Fabula antifabulak’

Euskal Herria Museoa izango da Miren Agur Meabek, Sonia Ruedak, TRACKEN studiok eta Inunek gorpuztutako 'Fabula antifabulak’ izeneko ikuskizunaren agertokia.

Miren Agur Meabe idazleak, 2021eko Poesia Sari Nazionalaren irabazleak, ikuskizunera bertaratzen direnak unibertso magiko eta oroitarazle batean barrena gidatuko ditu, fabularen bitartez eta Inunen ahotsaren eta gitarraren konpainian.

Gainera, Sonia Ruedaren ilustrazioek ikuskizuna osatuko dute, eta bizia hartuko dute TRACKEN studioren animazioari esker. bidaia ozena eta bisuala, ñabarduraz betea.

Ikuskizuna 13:00etan izango da, euskaraz soilik, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 946 255 451 telefono-zenbakira deituta.

'Whodunnit? ¿Quién lo hizo?' 

Arkeologi Museoa izango da Whodunnit? ¿Quién lo hizo? jokoaren eszenatokia. Azaroaren 25ean, 18:30 eta 20:00etan, Mikel Santiago idazleak antolatuta, foru-museoan misteriozko joko bat egingo da, eta publikoak asmatu beharko du zein izan den hiltzailea.

Hiru aktorek bizia emango diete misterioaren mamia den hilketan protagonistak diren susmagarriei. Mikel Santiago idazleak bakarrik daki zein den hiltzailea, berak idatzi baitu hilketaren istorioa, eta, jokoaren antolatzailea den aldetik, bera ere izango da bertan.

Hiltzailea bilatzeko prozesuan, parte hartzen dutenek museoko zenbait espazio bisitatuko dituzte, ohiko bisitarientzat ikusgai egoten ez diren espazioak, alegia.

Ikuskizuna gaztelaniaz izango da, eta parte hartzeko ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea 944 040 990 telefono-zenbakira deituta.

Diziplina artistiko ugari, ikusle guztientzat

Jaialdia Arrantzaleen Museoan hasi zen, abendura arte iraungo du eta ikuskizunak izango ditu Bizkaiko bost museo eta intereseko tokitan: Muñatones Gaztelua, Mariaren Bihotza plazako aztarnategia, Euskal Herria Museoa eta Arkeologi Museoa.

MusEkintzaren hirugarren edizio honetan musika, poesia, antzerkia, ilustrazioak eta askotariko dantza-estiloak eskainiko dira, besteak beste.

Jaialdia irailaren 23an hasi zen Arrantzaleen Museoan, eta, ondoren, irailaren 30ean, Oreka TX eta Amaia Elizaranen ‘Koklea’ emanaldia ikusi ahal izan zen Muñatones Gazteluan. Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategian Hortzmuga Teatroaren `Lurrazpiko Ahotsak´ ikuskizuna izan zuen, urriaren 31n.

Ikuskizun batera joan nahi dutenek aurretik erreserba egin behar dute ekitaldia egingo den museoan edo gunean.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2023(e)ko Azaroak 18
  • Ordutegia13:00
  • Lekua Euskal Herria Museoa
    Alegria Jauregia. Allendesalazar, 5
    Gernika-Lumo
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Web Euskal Herria Museoa

Non