Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Gaur egun, gero eta gehiago falta zaigun balioa da konfiantza. Ikusten duguna eta entzuten duguna zalantzan jartzen dugu. Ezin dugu ziur egon zuk eta biok gauza bera ikusten dugula. Ikusten denak, benetan ematen digu errealitatearen irudi bat?
Zerbait ikusten dugu, baina ez dakigu benetan zer den.
Kolapso sistemikoaren distopia-aldi honetan, gizakia gizabanako sortzaile gisa onartzeari dagokionez defizita dagoen aldi honetan, arimaren esperientzia bat proposatu nahi dugu, birsortzeko modu bat, askotan arrazoimenetik edo pentsamendu kartesiarretik haratago kokatzen diren intuizio sentikor eta hipersentikorrak munduari itzularazteko modu bat —gure urratsak errugabetasunean jartzen dituzten intuizioak—, eta hori da infinituki falta dena gure gizartean.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Iraupena: 70 minutu.
Informazio gehiago
Egilea: Oscar Gómez Mata
Sorkuntza eta zuzendaritza: Oscar Gómez Mata
Antzezleak: Juan Loriente, Oscar Gómez Mata
Argiztapena: Leo García
Eszenografia: Vanessa Ferreira Vicente
Konpainia: L’Alakran