Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
1676an, La vida es suen?o auto sakramentala eszenaratzeko, Calderonek «Lo dagoen Gizakia agertuko da» idatzi zuen. Eta halaxe amesten dugu gaur ere: «gizakia» esperientziaren erdigunean, gure adimenarekin eta nahierarekin gatazkan, gure ametsarekin, gurekin batera doan itzalarekin eta ilunpetan esaten diogun guztiarekin batera.
Oraingo honetan, publikoa antzerki-espazioan etzatera gonbidatzen dugu, esperientziaren erdigune bilaka dadin. Entzungailuen bidez, zuzenean entzungo dute auto sakramentala, baina zuzenean euren belarrietan, barru-barruko kontakizun batean, ia xuxurlatua, ikusle bakoitza "gizaki" bilakatuz, auto sakramentalaren erdigune, bere adina, generoa eta ideologia alde batera utzita.
Sakramenturik gabeko auto sakramentala proposatzen dugu, fedearen dogmaren beharrik gabe, baina bai gertaera argitsu, bizi, fisiko eta emozional batean partekatutako esperientziarekin: generoa garaiko ezagunenetakoa bihurtu zuen guztia.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Esperientzia murgiltzailea. Leku mugatua, zenbakitu gabe.
Iraupena: 90 minutu.
Informazio gehiago
Egilea: Calderón de la Barca
Dramaturgia: Gon Ramos, Luis Sorolla, Carlos Tuñón eta Ensambleko ekipoa
Zuzendaritza: Carlos Tuñón
Antzezleak: Paula Amor, Pablo Gómez-Pando, Irene Doher, Antiel Jiménez, Daniel Jumillas, Rosel Murillo Lechuga, Alejandro Pau, Gon Ramos, Patricia Ruz, el Primo de Saint Tropez, Nacho Sánchez, Irene Serrano, Luis Sorolla
Argiztapena: Miguel Ruiz Velasco
Soinua eta musika: Nacho Bilbao
Ikus-entzunezkoak: Ales Alcalde