Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
La isla del aire Núria Espert protagonista duen lana baino gehiago da. Alejandro Palomasen omenaldia da, Mario Gasek zuzendua, isildutako emakume guztien sekretuak apurtzen dituena eta bost aktore zoragarri dituena.
Menorcan, Aireko uhartera bidaiatuko du txalupaz bost emakumeko familia batek, Mencía zaharrak (familiaren matriarkak) gidatuta. Menciaren biloba nagusia zen Helenaren desagerpena oso presente dago familiaren buruan, eta, txango honetan, Menciak egiari eta ezkutatzen dituzten sekretuei aurre egitera behartuko ditu bere alabak eta bilobak.
"Denok hunkitu gaitu maitasun-istorio bitxi eta sakon honek", azpimarratu du Mario Gas zuzendariak; "frustrazioa, min leunak eta itxaropena hizpide dituen istorio honek. Iragana araztuz bakarrik egin daiteke aurrera askatasunez. Eta Palomasen pertsonaia femeninoak horretarako prest daude. Epifania berritzaile batean askatasun pertsonala lortzea, eta pieza honetan hala egiten dute, elkarrekin".
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Antzerki abonamendua.
Iraupena: 80 minutu.
Informazio gehiago
Artistak: Núria Espert, Vicky Peña, Teresa Vallicrosa, Claudia Benito, Candela Serrat
Konpainia: Focus
Egilea: Alejandro Palomas