Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2023
Nazio Batuen Erakundeak dioenez, munduko emakumeen heren bat indarkeriaren biktima da.
Hirutik bat.
Indarkeriaren biktima dela dioen emakume batengan sinetsi behar al dugu a priori?
Justizia-metodo tradizionalen aldeko apustua egiten jarraitu behar al dugu?
Prima Facie (Lehen begiratuan) iritsi da Espainiara, Londresko eta New Yorkeko agertokietan Jodie Comer goratu duen antzezlana. Tessa abokatu gazte eta bikaina da. Bere jokoaren gailurrean egoteko bidea ireki du, defendatzen, galdekatzen eta irabazten. Ustekabeko gertaera batek legearen botere patriarkalak, frogaren zamak eta moralak bat egiten duten lerroei aurre egitera behartuko du.
Prima Facie aukera artistikoz betetako antzerki-izaera duen bakarrizketa arriskutsua da, eraikuntza dramatiko adimentsua, dibertigarria eta hunkigarria duena. Baina eztabaiden eragilea ere bada. Eta, batez ere, gizartea modu estrukturalean zeharkatzen duen jokabide baten naturalizazioaren aurrean egin beharreko oihua da.
Sarrerak: 2023/09/21eko 10:00etatik aurrera.
Antzerki abonamendua.
Iraupena: 95 minutu.
Informazio gehiago
Aktoreak: Juan Carlos Fisher, Vicky Luengo
Konpainia: Producciones Teatrales Contemporáneas